Gerratik itzulera

  • Antonia Murua Itzuleran, herria suntsituta

    Antonia Murua Iñarra (1926) Orio

    Urteta auzotik etxera itzuli ziren, Oriora. Herria suntsituta topatu zuten, bonbardaketengatik. Zubiak suntsituta zeudenez, bateletan ibiltzen ziren.

  • Pedro Garro Herrira itzulitakoan, miseria eta isiltasuna

    Pedro Garro Olano (1911) Berriz

    1939an itzuli zen Malagatik etxera, San Pedro egunean. Ama ez zen inora joan ihesi; anaia Frantziara. Miseria topatu zuen herrira itzulitakoan.

  • Enrique Franco Gerraren ondorioz Eibar hankaz gora

    Enrique Franco Albizuri (1925) Eibar

    Gerra Eibarrera iritsi zenean, beraiek Aspen egon ziren. Aspetik Busturira mugitu behar izan ziren eta gero berriro Eibarrera. Eibarrera itzultzean, dena hankazgora zegoen eta beraien etxea erreta. Egoera horretan gurasoek meritu handia izan zutela uste du.

  • Enrique Franco Gerraostea: Eibarrera itzulera

    Enrique Franco Albizuri (1925) Eibar

    1937an itzuli ziren Eibarrera. Dena apurtuta aurkitu zuten. Oraindik bere gurasoek egin behar izan zuten lanean pentsatzen du. Gerra bukatu aurretik aita hil zitzaion eta bere ama bakarrik geratu zen lau seme-alabekin.

  • Enrique Franco Eibar gerraren ondorioz suntsituta

    Enrique Franco Albizuri (1925) Eibar

    Gerran Eibar suntsituta gelditu zen. Gerra bukatu eta gero bost-sei urtetan Eibarren obrak egin ziren. Poliki-poliki hazten joan zen.

  • Adela Telleria Itzuleran suntsituta aurkitu zuen Eibar

    Adela Telleria Gallastegui (1924) Eibar

    1940. urteko uztailean amaitu zituen merkataritza ikasketak. Ordurako, gerra zibilaren ondorioz sakabanatuta egon ziren senideak, elkarrekin zeuden berriz eta Adelak ere Eibarrera bueltatzeko aukera izan zuen. Etxerik ez Eibarren eta Ermuan bizi izan ziren lehenengo hilabeteetan zehar. Eibarko etxe eta kaleen egoera txarraz dihardu. Suntsituta zegoen, dena harria zen.

  • Adela Telleria Gerraosteko premia

    Adela Telleria Gallastegui (1924) Eibar

    Behobian zituzten ondasun guztiak galdu zituzten gerraren ondorioz. Gerraostean, aita espetxeratu egin zuten eta amak gaixotasun larria izan zuen. Premia handia bizi izan zuten garai hartan.

  • 1281 Estraperloa; bizkaitarrak Gipuzkoara eta alderantziz

    Juli Larrañaga Garate (1921) Mendaro

    Behin Berriatuko batzuk etorri eta kartila ahaztu zitzaiela eta berea uzteko eskatu zioten. Berak halaxe egin zuen, baina irin-fabrikakoak esan zion berriz ez egiteko halakorik, haiek debekatuta zutela Gipuzkoa partera etortzea eta. Etxe bakoitzak kartila bat izaten zuen eta hura irin-fabrikan erakutsi egin behar izaten zen eta bertan apuntatzen zuten jasotako irin kopurua. Eurak ere Bizkaia aldera joaten ziren estraperloan, baina han ez zuten kartilarik eskatzen.

  • Andoni Unanue Gerra sasoian etxetik alde eginda; Zarauztik etxera itzulera

    Andoni Unanue Lekuona (1932) Lasarte-Oria

    Gerra sasoian euren bizilagunak denbora luzez egon ziren etxetik alde eginda. Euren etxean ez zen inor sartu eurak Zarautzen egon ziren bitartean. Zarauztik itzultzerakoan, izugarrizko buelta eman behar izan zuten, Orion zubia leherrarazi zutelako.

  • micaela sasiain ormazabal Hiru anaiak gerran ibilitakoak

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Anaia zaharrena Michelingo langilea zelako gerrara joateaz salbu gelditu zen. Beste bi anaiak, ordea, 18 urte bete eta gerrara joan ziren. Haietako bat oso gaixorik itzuli zen gerratik

  • micaela sasiain ormazabal Emakumea eta elizaren indarra

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Elizara Lasartera jaisten ziren. Kongregazioaren eta doktrinaren garrantzia. Micaelaren hiru anai gerrara joan ziren, eta bueltakoan elizara joateari utzi zioten. Konfesatzera joan beharra. Nobioarekin utzi gero, fama txarra.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Aita gerran besamotz

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Aita gerran besamotza gelditu zen, begia ere galdu zuen. Mirandan preso egon zen hiru hilabetez. Madrilera eraman zuten gero trenez. Erbestetik Lasartera itzulitakoan ez zion inork lanik ematen, desgaitasunagatik eta haren ideia politikoengatik. Osaba pelotariak kontaktu onak zituen eta hari esker irten zen kartzelatik.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Toursetik Hego Euskal Herrira

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Toursetik Donibane lohitzunera joan zen familia, eta aitak abal bat lortu zuen, Hego Euskal Herrira itzultzeko.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Aitak ezin lana topatu

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Aitak begi bat falta zuen, eta besamotza zen. Erbestetik itzulitakoan ez zuen lanik topatu. Etxe baten eraikuntzan lanean aritu zen, baina lan txiki batean. Haren desgaitasunak eta errepublikarra izateak lana aurkitzea zaildu zion. Gerrako desgaituen elkartea zegoen.

  • Migel Iturrate Gerrateko bizipenak: bonbardaketak, gordelekua, etxera itzulera

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Gerratean Dima osoa ebakuatu zen. Altzaririk onenak eurekin eraman zituzten. Etxera itzuli zirenean, etxeko gauza guztiak erreta topatu zituzten. Frontea gertu egon zenez, soldaduak etxeetan sartzen ziren. Bonbardaketak ere izan ziren Diman eta baita hildakoak ere. Gordelekura nora joaten ziren.

  • Jose Gorospe Gerratik itzulera; etxea hutsik

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Gerratean etxera itzuli zirenean, hutsik aurkitu zuten. Ohea Lemoatik ekarri zuen aitak, lepoan hartuta. Etxean laga zuten ahuntza Lemoara eraman zuten eta ordaindu egin behar izan zuten berriz etxeratzeko.

  • Otzerinjauregitarrak Nikasio Otzerinjauregi: "zapaterue" Arriandira

    Mariluz Otzerinjauregi Iza (1950) Hodei Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1980) Jasone Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1977) Iurreta

  • Sebastian Erdoiza Berrogei urterekin itzuli

    Sebastian Erdoiza Jaio (1916) Iurreta

  • Adrian Amantegi Adrian: Belgikatik Mañariara itzulera

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Emili Magunazelaia Bizkarra () Mañaria

  • Felix Arruti Etxera itzuli eta Aita Juan trabajadoreetan

    Felix Arruti Bikandi (1932) Iurreta