Gerratik itzulera

  • Jose Mari Kruzeta Regiones Desvastadas eta herriaren antolaketa berria

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    "Regiones Desvastadas"-ekoek errekaren ibilbidea aldatu zuten.

  • Roberto Altuna Iriondo Amandrearen etxean hamalau lagun

    Roberto Altuna Iriondo (1930) Eibar

    Frantziatik itzultzean Eibar guztiz suntsituta zegoela goratzen du. Amandrearen etxera hamalau lagun joan behar izan ziren bizitzera.

  • Josebe Ibaibarriaga CNTkoak eta soldaduak etxean

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian etxetik kanpo egon ziren ebakuatuta. CNTkoak egon ziren beraien etxean eta hainbat soldadu egon ziren. etxera bueltatu zirenean ere han jarraitu zuten oraindik.

  • Daniel Legorburu Gerra bukaera eta etxera

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerra bukatu zenean, Madrilen egon zen soldadu eta handik Asturiasera joan ziren. Uztailaren 4 batean, Santanderrera joan eta zer bazkaldu zuten gogoan du. Balde handi batean garbitu ziren. Bertatik etorri ziren etxera lizentziatuta.

  • Agustin Legorburu Etxerako itzulera gogorra

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerran, derrigortuta egin zuten alde; auzoko askok ere berdin egin zuten. Etxanon gelditu zirenek, ostera, ahal zuten guztia bereganatu zuten. Etxera bueltatzerakoan, txerrikeria aurkitu zuten.

  • Jesus Zearreta Etxeko kortan bizi behar

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerran etxetik alde egin behar izan zuten eta hilabetetik gora egon ziren kanpoan. Beldurra zen nagusi. Ganadu eta guzti etxera bueltatu zirenean, kanoikadek apurtuta zegoenez, kortan hasi ziren bizitzen eta auzoko etxe batean egiten zuten lotan.

  • Anastasio Zamalloa Gerratik bueltan zubiak eta bideak apurtuta

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerran Bilbora joan ziren ihesi. Handik bueltatzerakoan, Zornotzako Ibarrako zubia eta Eubakoa apurtuta egon ziren. Beraien etxe ondotik Bernagoiti auzoa erasotzeko kanoiak egon ziren jarrita. San Antonio bezpera batean heldu ziren etxera.

  • Dolores Lopetegi Etxera noiz bueltatu ziren

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Irailaren 13an sartu ziren Lezora nazionalak, Jaizkibeldik. Orduan bueltatu ziren etxera. "Cara al sol". Uztailaren 27an gertatu ziren hilketak.

  • Felisa Urzuriaga Gerra ondoren eskolara berriro

    Felisa Urzuriaga Ugarteburu (1928) Eibar

    Gerra ostean, etxera bueltatu zirenean, eskolan hasi ziren berriro. Tarte batean Santa Kurutzko elizan eman zituzten eskolak. Maistrak non bizi ziren kontatzen du.

  • 1605 Errekadista moduan lanean

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Getariatik bueltan, lanean hasi zen, sonbreru dendan errekadista. Narrika kalean dago oraindik ere (ikus mapan): Leclercq. Pezeta bat irabazten zuen egunean. Kapelak entregatzen. Nerecan inprentan ibili zen gero, ezkondu arte. Tebeoak, egutegiak... Grosen zegoen.

  • 894 Gerratik bueltan

    Ana Mari Aldazabal Guridi (1924) Eibar

    Gerratik bueltan, etxea hondatuta zegoen. Barakaldo kalera joan ziren bizitzera, euren etxea konpondu bitartean. Berreraikuntza. Zinema eta dantzaldia. Bilbora joan ziren ama eta bi ahizpa. Tiburzianeko denda.

  • 910 Tailerretan, emakume mordoa

    Mari Carmen Agirre Berezibar (1924) Julita Arregi Etxeberria (1924) Eibar

    "Beisteginean" (BH bizikletak) 15-16 urterekin hasi zen. Hortxe eta Orbeanean emakume gehiago zegoen lanean gizonak baino. Koadroak egiten. Eskuz margotzen ziren. Gizonak kartzelan zeuden. Moisesen tailerrean, Matsarian, dena emakumeak ziren. Gasteizera eraman zuten lantegia, gero.

  • Jesus Artetxe Francoren denboran Ondarroako kale-izenak aldatu egin zituzten

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Erribera kalean jaio zen. Baina Francoren denboran "Jose Cruz Allo" jarri zioten, errekete baten izena. Franco hil geroztik berreskuratu zuen kaleak izena. Beste kale askorekin ere gauza bera gertatu zen, gerra denborako "arrain zatar" guztiak alde egin arte ez ez zuten berriz hartu izen zaharra. Gaur 31 urte Tejero Madrilgo Parlamentuan sartu zela.

  • Beatriz Agirregomezkorta Errazionamendua

    Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia

    Errazionamendua ematen zieten Mutrikun. Donibanen ere bazegoen, baina janaria ematen zegoenak ez zien eman nahi. Aita lehengo lekuan hasi zen lanean, bueltan: Andonaegi arotzerian. Euskararen egoera gerraostean: berak ez du jazarpenik gogoratzen.

  • 1282 Fideoa, makarroiak eta sakarina kontrabandoan

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Gerra denboran janaria errazionamenduan egon zen, eta txartel batekin erosten zen jana. Dendako kontuak eskuz egiten zituen. Argiren aita fideo, makarroi eta sakarina kontrabandoan ibiltzen zen Elgoibarko fundizioan lanean zebilen garaian. Guardia Zibilekin kontuz ibili behar izaten zuten, zaintzen ibiltzen ziren eta.

  • Pedro Juan Akarregi Lekeitiora heldutakoan dirua farolan ezkutatu

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Gerra sasoian, Santoñatik Lekeitiora bueltatu zirenean, dena kentzen zutela-eta, zuten diru guztia ezkutatu zuen farolaren barruan. Hala ere, ikarak jota, entregatu egin zuen. Zuten guztia txalet batera entregatu behar izaten zuten.

  • Etxeberria Aldazabal anaiak Gordexolatik itzulita, etxerik gabe

    Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz

    Gerratean, Gordexolatik itzuli zirenean, ez zieten etxerik eman. Ama erreklamatzera joan zen eta "gauzak aldatu egin dira" erantzun zioten.

  • Etxeberria Aldazabal anaiak Gordexolatik itzulita, etxea nola lortu zuten

    Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz

    Gerratean, baimena jaso zutenean, Gordexolatik Berrizera itzuli ziren. Zinegotziren baten bitartez lortu zuten etxea. Bizikleta lantegiaren gainean etxebizitza bi zeuden eta han nor bizi zen kontatzen dute.

  • 362 Giro politikoa Zarautzen gerraostean

    Juan Iturria Astiazaran (1921) Zarautz

    Nazionalak. Zestoan zegoen kuartela edo ospitale militarra eta handik etortzen ziren soldaduak. Frankismoko lehenengo urteak gogorrak: gosea eta arriskua.

  • 362 Frankismo garaia

    Juan Iturria Astiazaran (1921) Zarautz

    Aitak nola bizi izan zuen frankismo garaia. 5.000 pezetako multa jarri zioten aitari abertzale izatearren. Aitari buruzko kontuak.