Gerratik itzulera

  • Jesus Astiazaran Etxea bueltatuta dena hutsik

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Gerra Zibilean, 19 egunez etxetik kanpo egon ziren. Beraien etxeko kamaran, beraiek jakin barik Bermeoko Garabillatarrek ekarritako baliozko gauzak zeuden. Dena hustu zieten, lau hormak baino ez zituzten topatu; gaixorik zegoen txerria salbatu zen. Beraiek eramandako ganadu guztiarekin bueltatu ziren.

  • Lucio Lizartza Etxea egiteko komeriak

    Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi

    Neskarekin hasitakoan, etxerik ez zuten. Zer egin zuten etxea egiteko kontatzen du: anaiarekin batera diru-laguntza eskatu, eta etxea egin zuten familiaren lurretan; Donostiako arkitektoa ekarri zuten, eta beraiek atera zituzten zimenduak. Jendea esamesaka ibili zen etxea egin bitartean. Kontratista Leitzan topatu zuten.

  • Lucio Lizartza Etxea egiten hasi eta hura ordaintzeko lanak

    Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi

    Bost urte egon zen nobiotan, etxea egin arte zain egon baitziren. Diru-laguntzak asko lagundu zien. Lanean suertea eduki zuen, igandetan aste osoko lana egiten uzten baitzioten. Gaztetan ez zuten aprobetxatu denbora elkarrekin egoteko.

  • Agustin Otadui Berriz okupatu zutenean, etxera

    Agustin Otadui Arrasate (1920) Berriz

    Gerra hasi zenean, Soraluzen geratu zen. Nazionalek Berriz hartu zutenean, etxera joan zen, baina ez zegoen inor, familiakoak Santanderreraino joan zirelako gurdi eta guzti.

  • Jesus Arrizabalaga Ihesi lehenengo, gurasoak kartzelara gero

    Jesus Arrizabalaga () Berriz

    Zallara ihesi joan ziren familia guztia, Zezilio taxilariarekin. Aita eta ama eraman zituztenean, lau neba-arreba geratu ziren. Handik etorri zirenean, ezer ez zeukatela geratu ziren. Neba-arrebak neskame eta morroi joan behar izan ziren.

  • Jesus Arrizabalaga Gerra bukatutakoan, Berrizbeitiara bueltan

    Jesus Arrizabalaga () Berriz

    Gerra bukatutakoan, Berrizbeitiara itzuli ziren aitarekin eta amarekin, baina etxea ez zegoen batere ondo eta ez zeukaten ezer.

  • Jesus Arrizabalaga Aita kartzelatik bueltan, denekin ondo

    Jesus Arrizabalaga () Berriz

    Aitak kartzelatik bueltan ere umore onarekin jarraitu zuen. Aitita errekadista zen eta diru asko zeukan gerra aurrean, baina ezer gabe geratu zen gero.

  • Pedro Garro Herrira itzulitakoan, miseria eta isiltasuna

    Pedro Garro Olano (1911) Berriz

    1939an itzuli zen Malagatik etxera, San Pedro egunean. Ama ez zen inora joan ihesi; anaia Frantziara. Miseria topatu zuen herrira itzulitakoan.

  • Tomas Jainaga Ibarrangelura ihesi

    Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz

    Gerratean etxetik alde egin zuten, abere eta guzti. Bere osaba karlista bat Ibarrangelun zegoen eta haren etxean hartu zuten babes. Etxera itzulitakoan, hildakoa zegoen etxean.

  • Etxeberria Aldazabal anaiak Gordexolatik itzulita, etxerik gabe

    Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz

    Gerratean, Gordexolatik itzuli zirenean, ez zieten etxerik eman. Ama erreklamatzera joan zen eta "gauzak aldatu egin dira" erantzun zioten.

  • Etxeberria Aldazabal anaiak Gordexolatik itzulita, etxea nola lortu zuten

    Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz

    Gerratean, baimena jaso zutenean, Gordexolatik Berrizera itzuli ziren. Zinegotziren baten bitartez lortu zuten etxea. Bizikleta lantegiaren gainean etxebizitza bi zeuden eta han nor bizi zen kontatzen dute.

  • Bitora otaduy Itzuleran, ez lanik eta ez etxerik

    Bitora Otadui Arrasate (1930) Berriz

    Beste batzuk orain telebistaz ikusten diren moduan joan zirela etxetik ihesi dio. Aita lanetik bota zuten eta etxerik gabe geratu ziren. Oizarten egon ziren denboraldi batez eta Loitzartera joan ziren gero.

  • Claudio Lejarreta Aitarengana damututa etortzen zirenak

    Claudio Lejarreta (1925) Berriz

    Kartzelatik atera ondoren, aita gaixorik zegoela, herritar batzuk etxera etortzen ziren bisitan, egindakoaz damututa.

  • Gregorio Milikua Etxera itzuli zirenean

    Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz

    Etxera itzuli zirenean, babak prestatuta zeudela ikusi zuten baina bota egin zituzten, pozoituta egon zitezkeela esaten zutelako. Aita etorri zenerako, denbora asko pasatu zela gogoan dauka Gregoriok, abererik gabe lanean aritu behar izan zuelako. Aita abere guztiekin bueltatu zen etxera.

  • Jabier Urkijo Gerratik itzuli eta etxerik ez

    Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz

    Gerratik itzulitakoan, ez zieten etxera sartzen laga, eta baserri batera joan ziren.

  • Jabier Urkijo Amak alarguntasunik kobratu ez eta lanera

    Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz

    Amak ez zuen alarguntasunik kobratu inoiz. Baserrietan lan egiten zuen amak, familia aurrera ateratzeko. Arakaldora bidali zuten bera, aitaren etxera, eta gero Elgoibarrera. Ama Katalina Juaristi zen.

  • Niceta Zabala 2 Etxera itzulitakoan, dena hondatuta

    Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz

    Beraien etxea nolakoa zen kontatzen du. Etxea hondatuta topatu zuten. Etxejabeek ez zuten bota.

  • Niceta Zabala 2 Aitaren Frantziako egonaldia eta itzulera

    Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz

    Lau seme-alabarekin geratu zen ama. Aita etorri zenean, bere lanera bueltatu zen, baina dinamita behar zuenez lanerako, bere izenean ezin izaten zuen lortu. Frantziatik osasun txarrarekin etorri zen eta gazte hil zen. Frantzian arratoiak jateko nola harrapatzen zituzten kontatzen zien aitak.

  • Maite Rodriguez Aita etxean ezkutatuta

    Maite Rodrigez Romero (1931) Busturia

    Gerra Zibila zela-eta, aita lau urtez egon zen Bidanian (Gipuzkoa). Bermeoko kamioi batean etorri zen bueltan; hala ere, ezkutatuta egon zen urtebetez etxeko kamaran (ganbaran). Maitek ez zekien aita han zegoenik ezkutatuta. Herritarren beldur zen, Busturian faxista asko zeuden-eta.

  • German Ibarluzea Bilbotik Deriora etxera itzultzen

    German Ibarluzea Aurre (1921) Derio

    Gerra garaian, Santo Domingotik oinez itzuli ziren Deriora eta bidean gorpuak ikusten zituzten. Etxera heldu zirenean , militarrak euren etxean zeuden eta han gelditu ziren zortzi egunez-edo. Gerraostean, jendea gose izan zen. Ez zen beraien kasua izan artoa eta indaba baitzuten.