Gerraren eragina

  • Jose Agirre Elur-zuloa eta karobia

    Jose Agirre Urizar (1924) Durango

    Elur-zuloa non zegoen azaltzen du. Elur asko saltzen omen zuten handik. Gerraurrean estalia jarri zioten, Camarero diputatu zela. Karobia etxe ondoan zeukaten. Harria tiroz haitzetik ateratzen zuten. Gerra denboran, karobia babesleku bihurtu zuten. Karlisten gerran parte hartutako aitaita ere karobian gordetzen zen.

  • Txomin Aranbarri Gerrarako bonbak egiten eguneko 6 pezeta irabaziz

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango

    Arreba Berrionean hasi zen lanean eguneko 2,50 pezeta irabaziz. Berari Larrinagako Anastasio kontratistak lana eskaini zion 13-14 urte zituela, Kurutziagako obretan aritu zen lanean eguneko 4 pezeta irabaziz. Irabazitako guztia amari ematen zioten erosketak egiteko. 1938an Mikeldiko Ferreteran hasi zen lanean gerrarako bonbak egiten, 12 orduz lan eginda 6 pezeta irabazten zituzten.

  • Txomin Aranbarri 3,50 irabazi eta olio-botila 20 ogerleko

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango

    Anaia bi zituen gerran eta haiei ere dirua bidaltzen zien noizean behin. Gerra bukatu arte egon zien bonbak egiten burdindegian (ferreteran). Gerra bukatu zenean dirua eskastu zela dio, 3,5 kobratzen zuten 6 pezeta beharrean. Olio botila 20 ogerleko balio zituen, hori dela eta txerriaren koipea erabiltzen zuten ez zuten erosteko dirurik-eta. Hala ere, baserritarrek ez zuten goserik pasatu; kaletarrek bai. 1945ean Donostiara joan zenean soldadu 6 pezeta irabazten zituen.

  • Nati Bilbao Etxeko denak onik irten ziren

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Gerrako hiru urteetan, ahizpa zaharrenaren berririk ez zuten izan. Gerra bukatu zenean, etxeko denak onik itzuli ziren etxera.

  • Milagros Zubillaga Ospitaleko eta "La Villa"ko eskola; "Escuela Dominical"

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Ospitaleko eskolara joan zen, harik eta Otxandioko bonbardaketaren ondorioz ikasgela ospitale bihurtu zuten arte. Geroago, "La Villa" izeneko herriko eskolan ibili zen. Igande arratsaldetan "Escuela Dominical"era joaten zen. Lau erregelak ikasi zituen eskolan.

  • Milagros Zubillaga Zauritutako soldaduak Durangon

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Zauritutako soldaduak Milagrosen etxe ondotik sarritan pasatzen ziren. Soldaduek salestar mojei kanta-burlak abesten zizkieten.

  • Milagros Zubillaga Eskolan gehien Bilboko azokan ikasi omen zuen

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Otxandioko bonbardaketaren ondorioz, “San Vicente de Paúl”, mojek ospitalean zuten eskola, itxi egin zuten. Ikasleak herriko eskolara bidali zituzten. Kantabriatik bueltatu zirenean (gerratik ihesi joan baitziren), San Frantziskoko komentuko eskolara joan zen, baina eskola baino gehiago eskulanak irakasten zituzten bertan, eta utzi egin zuen.

  • Jose Agirre Izurtzan, Jose erbestekoa omen zen

    Jose Agirre Urizar (1924) Durango

    Izurtzako herri-eskolara joan zen Jose, baina dotrina Durangon ikasi zuen. Santa Anan egin zuen lehen jaunartzea. Bera durangarra zenez, Izurtzako eskola ordaindu egin behar izaten zuen. Jesuiten eskolan egon zen gero urtebetez. Gerrak eten zituen eskolok, eta Jose aitarekin Karrantzara joan zen ganaduekin.

  • Jesus Garmendia Gerra garaian han eta hemen

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Bermeoko Talan dagoen etxe bakarra, baserri bat, bere amaren ahizparena zen eta han egon ziren denbora askoan gerra garaian. Gauetan "Casa del niño"ra joaten ziren lotan.

  • Jesus Garmendia Gerra eta gudariak Bermeon

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Behin, gerra sasoian, Talan zeudela izekoaren etxean, fraide bat egon zen bertan gudari batzuk agertu zirenean. Sollube non zegoen galdetu zien eta bere osabak lagundu zien. Bere amari ere jarri zioten askori besoan jartzen zieten besokoa, brazaletea. Alman kontserba-fabrikara joan zirela du gogoan eta garbantzu platerkada bat jan zuela. Aita etorri arte batetik bestera ibili ziren.

  • Jesus Garmendia Lau urtegaz Angelitaren eskolara

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Gerra sasoian ez zen eskolara joan. Aurretik, lau urterekin, Nardiztar Jon kalean zegoen eskola batera joan zen, Angelita Bengoarengana.

  • Jesus Garmendia Errenta ezin ordainduta kalera

    Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo

    Bere aita Santoñako kartzelan zegoela bere amak ez zuen errenta ordaintzen eta etxeko ugazaba-andreak etxetik bota eta Doniene kalera joan ziren 1938an. Han berriro zabaldu zuten bizartegia.

  • Rikardo Garcia Gerra hasi zenean, itsasoan

    Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    10 egunez atunetan joanda zeudela, ikatz bila joan behar izan zuten Bilbora; eta Bilbora sartzen ari zirela, milizianoekin egin zuten topo. Orduko kontuak aipatzen ditu.

  • begona-monasterio Gudariak etxe askotan

    Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo

    Eskolan ez zuten zigor gogorrik izaten. Bere ahizpak-eta, zigortuta egoterakoan, leihotik salto egiten zutela kontatzen du. Karmeldarretan gudariak egon ziren ebakuatuta. Fraideetan zeudenei txalet batean prestatzen zieten jatekoa eta beraiek eramaten zieten. Etxe askotan egon ziren gudariak. Beraiek hainbat izan zituzten etxean: Saseta batailoikoak, Itzarkundia batailoiko zumaiar batzuk, Tolosakoak eta Berrobikoak...

  • begona-monasterio Aita Soltxaga jeneralaren lagun

    Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo

    Nazionalak sartu zirenean, Bermeoko arotz bakarra bere aita zen; eta Soltxaga jeneralaren lagun egin zen, biak baitziren ehiztariak. Josteko makina kendu ziela esaterakoan, berriro bueltatu zieten, baina gero, atzera ere kendu.

  • Espe Gonzalo Gerra garaian ihesi; etxea obusek puskatuta

    Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo

    Gerra sasoian, gaztetxoa zen. Aita ebakuatuta egon zen, Frantzian, bost hilabetean. Ama eta bera gaizki ibili ziren; osabaren etxera joan ziren, Mundakara. Aita bueltatu zenean, etxea obusek hautsita zegoen.

  • Bitorio Sasiain Gerratea Mañun; milizianoak

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Mañutik Gernikako bonbardaketako eta Sollubeko aireplanoak oso ondo ikusi zituzten. Gerra hasieran, lehenengo aitona-amonen etxean egon ziren, baina gero osaba baten etxera joan ziren; gerratea bukatzerakoan bueltatu ziren etxera. Etxe guztietan egon ziren milizianoak jateko eske.

  • Teresa eta Mari Paz Miliziano alemaniarrak

    Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño

    Gerraostean milizianoak, alemaniarrak, sartu ziren etxeetara. Inguruko basoak ere hartu zituzten. Patxadazkoak izan ziren alemaniarrok, onak. Mororik ez zen egon inguruan. Gero, bertako soldaduak etorri ziren, hiru erregimentu.

  • Juan Joxe Agirre Begiristain Gerra denborako kantua

    Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia

    Gerra denborako kontuak. Mojetan ikasten zuen lehengusu bati ikasitako kantu bat abestu. Musika notak eta agintearen aldeko letra uztartzen ditu kantuak.

  • Sabina Arruabarrena Oilo-zorriak, beldurra baino okerragoak

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Markinan bizilagunak (koinataren koinatuak) esaten zuena: nazionalak segituan sartuko zirela. Ganbaran egunak pasatu zituen hark, zain; oilo-zorriekin ezin aguantatuta, irten egin zen azkenean. Eta handik 11 hilabetera sartu ziren.