Gerraren eragina
-
Nazionalak Krutzetxikin behera
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Nazionalak Arrasaten sartu zirenean, Elbira "Arrixan" baserrian zegoen aita eta anai-arreba txikienekin; iluntzean, kalera jaisten ziren. Ama eta ahizpa zaharrenak, berriz, kale-baserria zaintzen geratu ziren. Krutzetxiki mendian behera joaten ikusi zituzten nazionalen tropak. Jendeak beldur handia zuen.
-
Baserritik bizi
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Bost behi, idi parea, astoa... zeuzkaten. Eguna hasterako, kaletik "Arrixan" baserrira joaten ziren ganaduarekin; iluntzean jaisten ziren kale-baserrira. Ganaduak ondo ezagutzen zuen baserrirako bidea. Urtean, bi txerri hiltzen zituzten: bata, udazkenean; bestea, Gabon ostean. Bederatzi lagun bildu ohi ziren etxean. Baserriak ematen zuenetik bizi ziren; "amak erosi behar ziren gauzak asko zaintzen zituen".
-
Nazionalak sei hilabete Arrasaten
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Nazionalek sei hilabete egin zituzten Arrasaten; udazkenean iritsi eta udaberrira arte. Denbora horretan, soldaduek behar zuten guztiak ematera derrigortuta zeuden herritarrak.
-
Soldaduak etxabean
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Soldaduak herrian egon ziren denboran, etxe azpiko lokala utzi behar izan zien; bertan, ospitale bat prestatu zuten, eta mediku eta erizainak egoten ziren. Elbiraren familiak janaria gordetzeko erabiltzen zuen etxabea.
-
Gerra denboran, eskolarik ez
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Gerra denboran, gurasoek ez zien usten kalera ateratzen. Ez ziren eskolara joaten.
-
Milizianoek ganadua eraman
Ramona Gaztañaga Guridi (1922) Arrasate
Gerra denboran, milizianoek ganadua kendu zien. Milizianoek familia guztia atera arazi zuten baserritik, baina Ramona eta ama baserrira bueltatu ziren. Iluntze horretan, bi miliziano agertu ziren baserrian, eta ea han zer egiten zuten galdetu eta komoda gaineko Jesukristoren irudia puskatu zutela kontatzen du. Abere faltan, gosea pasatu zuten.
-
Ganadu eta ardiak, beste baserri batzuetara
Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate
Gerra garaian, Karmenen etxekoek baserriko ganadu eta ardiak Uribarriko eta Arrasateko bi baserritara jaitsi zituzten. Aitajauna ardiekin Uribarriko baserri batean geratu zen. Karmenen guraso eta anai-arrebak Arrasatera jaitsi ziren. Amona, berriz, auzoko Garzia baserrian geratu zen. Denbora horretan, Karmen Arabar Errioxan zegoen.
-
Gerra denboran, familia banatu
Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate
Gerra denboran, Karmenen guraso eta anai-arrebak Lete baserritik Arrasatera jaitsi ziren familiako baten etxera. Aitona, berriz, beste baserri batera joan zen. Karmen Arabar Errioxara bidali zuten.
-
Adolfo Gomezekin Eltziegora
Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate
Gerra denboran, Karmen Arabar Errioxako Eltziego herrira joan zen Adolfo Gomez musikariarekin. Gomez Karmenen amaren esne-bezeroa zen, eta beraiekin eraman zuten 15 egunerako, baina urtebete inguru egin zuen han. Eltziegon, gerrako hegazkinak pasatzen bakarrik ikusten zituzten. Herriko errepublikar batzuk hil zituztela kontatzen du.
-
Gerra denboran, Oñatin
Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate
Gerra hasi zenean, Bixente eta beste anaia bat Oñatiko izeba baten etxera eraman zituzten, eta han egon ziren gerrak iraun zuen denbora guztian. Bixenteren familiakoak Oñatiko Kale Zaharrean bizi ziren, eta oraindik gogoan du etxeko sarrera nolakoa zen.
-
Gerra denborako giroa
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Malatesta Batailoia Udalan egon zen. Inguruko jendea errepublikanoa zen, eta harreman ona zuten haiekin. Gudariak baserrira joaten ziren, eta taloa eta esne ematen zien jateko.
-
Ibarretagainekora bueltatu
Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. "Gorriek" ganaduak kendu zizkien. Garagartzatik Ibarretagainekoa baserrira bueltatu zirenean ezer gabe zeuden. Lurrak lantzeari ekin zioten. Ahal zuten tokitik lau behi inguratu zituzten, "sekula lotu gabekoak".
-
Gerraren etorrerako bizipenak
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Nola bizi izan zuten gerraren etorrera. Gerra hasieran gudariak etorri ziren: eurenean egondako gudari batzuen izenak aipatzen ditu Karmenek. Dragoien batailoia eta Malatesta batailoia. Aita soroan lanean zebilela tiroak bota zizkien, baita baserriko atera ere. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, Garagartzara joan ziren.
-
Behiarekin tratua eta gorrien dirua
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denboran, sei-zortzi behi zituzten baserrian. Abantzea etorri baino lehen, behi bat eraman zuten Santa Agedako ospitalekoek. Bale batekin egin zuten tratua (dirua zutenean kobratzekotan). Gorrien dirua gordeta dute oraindik etxean.
-
Behiak saldu behar, ezinbestean
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Arrasate
Gerra denboran, aita Elorriora joan zen hiru behirekin. Elorriotik Gernikara joan zen gero. Gernikan saldu zituen hiru behiak, ezinbestean.
-
Baserria gerran suntsituta
Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate
Babestuta zeuden lekutik Eguskitza eta etxeko oiloak ere ikusten zituzten, baina ezin zuten bertara joan. Ganaduak harategira saldu zituzten. Aitak lanean jarraitu zuen, baina nazionalek gauez guardiak egitera behartzen zuten. Eguskitza baserria suntsituta geratu zen gerran.
-
Senargai gudariak zituzten neskak
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Soldaduak etxean hartzera behartzen zituzten militarrek. Haietako batek "Episodios Nacionales" liburua ahaztu zuen etxean. Senargai gudariak zituzten neskak nazionalen arropak garbitzera behartzen zituzten. "Margaritak" deitzen zieten neska haiei.
-
Urte askoan bizitako Salturritarrak
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Konfesatzera astean behin joaten ziren. Aita zahartu zenean, egunero joaten zen berarekin mezara. Aitari "Salturri Zaharra" esaten zioten. Salturritar denak urte askoan bizi izan ziren. Gerra denboran, aitarekin egun batzuk pasatu zituen Salturri baserrian. San Valerioetan ere joaten ziren. Baserritar peto eta errugabe asko hil omen zituzten gerran.
-
Salturrira jende asko babes bila
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Salturri baserrian jende asko zegoen, gerratik babestera joanda. Gerra oso txarra dela dio Julik. Zenbat sufrimendu jasan zuten ama koitaduek senarrak kartzelan zituztela.
-
Aitajauna gizon gogorra zen
Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate
Aitajaunak ez zekien erdaraz berba egiten. Meatzerreka auzoko Txakuena baserrikoa zen Jorge Arana aitajauna. Gerra denboran, familiak ihes egin zuen, baina aitajauna etxean geratu zen. Bere lehengusuari esker, General Tablas ezizenez ezaguna, etxea zaindu ahal izan zuen.


