Gerraren eragina

  • 1356 Goroetako Mendikurutza baserrian jaioa

    Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta

    Pedro Urteaga Arregi Goroeta auzoko Mendikurutza baserrian jaio zen 1931ko urriaren 19an. Lehen jaunartzea egin zuenean, gogoan ditu nazionalen kanoiak etxeko lur-sailetan kokatuta, une berean "gorriak" Murun zeudela. Olaetako don Genaro Unda zen orduan Goroetako abadea.

  • 1356 Gerra denboran kaletik baserrira babes bila

    Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta

    Egun gutxitan geratu zen eskolara joan gabe. 10 anai-arreba izan ziren. Osaba batek gau-eskolak ematen zizkion. Beste osaba marista bat gazte hil zen. Gerra denboran, Zubiatarrak, jaio berri zen ume batekin, Pedroren baserrian babestuta egon ziren.

  • maria-arriaran-larranaga Gerraostean, Arrasatera berriro

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Frontea Arrasatetik joan zenean, Oñatitik Arrasateko Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Denbora horretan, baserria hutsik egon zen. Gerra denboran, soldaduek bederatzi "muelle" eta bederatzi koltxoi eraman zituzten. Baserrian, sekulako belartza hasita zegoen, eta haiek moztu eta Oñatira eraman zuten belarra; hango ganaduarentzako.

  • maria-arriaran-larranaga Aitajaunari zilar zakukada kendu

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Gerra denboran, aitajaun eta amandreari zakukada zilar kendu zien soldaduek. Zilarrezko txanponak zituzten baserrian. Ortuko jeneroa belar-metan ezkutatzen omen zuen aitajaunak.

  • maria-arriaran-larranaga Baserrira itzulera...

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Frontea Arrasatetik joan zenean, Maria eta familia Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Oñatin egon ziren denboran, baserria hutsik egon zen, eta hango lanekin hutsetik hasi behar izan zuten itzuleran. Garia, artoa... ereiten hasi ziren berriz. Garia eskuz jotzen zuten.

  • Domingo Iriarte Astola Milizianoak iratan lo

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Gerra denborako azalpenak. Auzoan zeunden milizianoekin zer harreman zuten kontatzen du. Esnea erosi ohi zien milizianoek. Arditegiko iratan egiten zuten lo.

  • Domingo Iriarte Astola Suña eta Untzilla

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Suña auzoari buruz hitz egiten du. Zazpi baserri-etxe daude Suñan. Gerra denboran, hainbat baserri erre ziren Untzillan.

  • Enrike Ibabe Ortueta Basoan bonba aurkitu

    Enrike Ibabe Ortueta (1938) Aramaio

    Enrikek gerra garaiko bonba bat aurkitu zuen Albinan basolanean zebilela. Bonbari su eman zioten.

  • Xabier Amuriza Torreburu aitak eraiki zuen

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Ama Etxanokoa zuen Xabierrek, Torreburuganekoa, eta Aita Pagaikoa, Gorozikakoa. Aitak Torreburuganekoaren lursailetan egin zuen Torreburu, Xabierren jaiotetxea. Gerrak etxe erdia apurtu zuen eta berriro altxatu behar izan zuen aitak. Bizkargin frontea egon zen eta Gernika erre zuten hegazkinak ere etxe ingurutik pasatu ziren.

  • Xabier Amuriza Aita igeltseroa

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Gerraosteko umea da Xabier. Familiak ebakuatuta irten behar izan zuen gerran. Gerra osteko urteak gogorrak izan ziren, urritasun urteak. Aita igeltseroa zuten, Zornotzan ibiltzen zen etxerik etxe. Ama zen baserriaren ardura hartzen zuena.

  • Isidro Mandiola Soldaduak etxera bazkaltzera eta baserriko jeneroak erostera

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Sarritan fronteko asturiarrak joaten zitzaizkien etxera bazkaltzera. Arratsaldeetan, ostera, soldadu euskaldunak agertzen zitzaizkien etxean arrautzak-eta erosteko. Hauek diru zuria eta zaharra edukitzen zuten, baina zaharra nahi izaten zuen amak. Hala ere, gero ezin izaten zuten ezer erosi diru horrekin, ez zegoen ezer eta.

  • Santos Esnaola Gerra eskola nazionalaren ikuspuntutik

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Eskolan hasi zen garaian, gerra hasi zen. Dena gerrako kontua izaten zen orduan. Eskolan, Francoren aldeko abestiak kantatu behar izaten zituzten; eta gerrari buruz zer bertsio ematen zieten aipatzen du.

  • Santos Esnaola Herritarren jarrera politikoak eta gerrarako prestaketak

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Legorretan batzoki bat zegoen. Herriko plazan gerrarako prestatzen zituzten gazteak. Karlistak eta nazionalistak zeuden herrian.

  • Santos Esnaola Gerra hasi zenean, aita gaixo eta familia etxean

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Gerra hasi zeneko garaia gogoan du: aita gaixo zegoen baserrian eta harekin gelditu ziren; gorriak zetozen eta inguruetako jendeak ihes egiten zuen apartatutako baserrietara. Aita hil zenean, elizara eraman gabe lurperatu zuten, gorriek herria hartuta zeukatelako.

  • Santos Esnaola Legorretako gazteak arma bila eta nazionalisten buruzagiak ihesi

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Baserrietara ez zen soldadurik sartu. Legorretako gazteak etxeko armak biltzen aritu ziren. Nazionalisten buruzagiek ihes egin behar izan zuten Francok indarra hartu zuenean.

  • Santos Esnaola Gerraren bortizkeria Legorretan

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Legorretan ez zuten inor fusilatu gerra garaian. Gerrako kanoikadak gogoan ditu. Gerra garaian kalera ateratzen ziren.

  • Daniela, Lourdes eta Anastasio Etxeko ganaduak toki segurura eramaten

    Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria

    Gerra hasi zenean, Anastasioren etxeko ganaduak Iurreta eta Eubako senideen etxeetan banatu zituzten.

  • Petra Goiti Gerraren ondorioak: ezkutatu beharra, ondasunak galtzea...

    Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria

    Kobagorri kobazuloan ezkutatzen ziren gerratean, egun osoa pasatzen zuten bertan. Herria milizianoz bete zen eta baserrietatik ibili ziren eskean.

  • Jesus Artetxe Saturraranera, soldaduen arrantxo hondarrak jasotzera

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Gerra denboran, Jesus Saturraranera joaten zen jan bila. Frontea zazpi hilabetez egon zen handik gertu, eta arrantxo hondarrak lapikotxoren batean hartu eta etxera eramaten zituzten.

  • Jon Ander Zurikarai Kafea eta azukrea Eibartik kontrabandoan

    Jon Ander Zurikarai Atxa-Orbea (1933) Zaldibar

    Gerra sasoian ezkutuan joaten ziren Eibarko taberna batera falta zutena hartzera, kafea eta azukrea esaterako.