Gerraren eragina
-
Tiroak, hegazkinak eta bonbak
Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar
Gerra denborako oroitzapenak. Tiroak, hegazkinak eta bonbak gogoratzen ditu. Arrate aldetik kanoikadak iristen ziren bailarara. Hegazkinak entzuten zituztenean, kortan sartzen ziren babes bila. Hegazkin bati "gari-jotallia" esaten zioten, ateratzen zuen zaratagatik.
-
Gerra denborako eskolak
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Elgoibar
Gerra denboran, eskolak bertan behera geratu ziren. Frontea Elgoibarren egon zen denboran, Pilarreko ikastetxean soldadu italiar eta mairuak egon ziren. Soldaduek aurrera egin zutenean, ordea, berriz hasi ziren eskolak. Abade katalan batek ematen zizkien eskolak. Lezioa galdetu eta gaizki esaten zutenean, abadeak makila batekin jotzen zituen eskuan. Anton Diru arotzak minik egiten ez zuen makila bat prestatu zion abadeari, baina abadea konturatu eta beste makila bat erabiltzen hasi zen. Frankistek hiribururen bat hartzen zutenean, kanpaiak jotzen zituzten, eta umeak eskolatik ateratzen ziren hura ospatzera.
-
Gerra denboran, Karkizanora eta Irabanetara
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Elgoibar
Frontea Elgoibarren egon zen denboran, Bittor eta Jose Antonio gurasoen jaiotetxeetan egoten ziren Karkizanon (amaren jaiotetxea) eta Irabanetan (aitaren jaiotetxea). Sei anai-arreba ziren.
-
Kanoi- eta tiro-hotsak
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar
Gerra denboran, Joseren aitak eta osabak Donostian egiten zuten lan, eta Jose eta etxekoak kanoikadak entzutean Markina bideko etxe batean babesten ziren. Gogoan dituzte kanoi- eta tiro-hotsak. Tiroei "pakun"ak esaten zieten.
-
Gerra denboran goserik ez
Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar
Soldadu bi egon ziren gaua pasatzen Mirenen etxean. Gerra denboran, ez zuten goserik ezagutu. Soldaduen errantxoa ez bazen, aitak beti aurkitzen zuen jateko zerbait.
-
Ogi higuingarri hura ezin ahaztu
Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar
Goserik ez zuten pasa, baina ematen zieten ogi higuingarri hura ezin du ahaztu Mirenek. Gogoan du Gernikako bonbardaketa egunean abioiak nola pasatzen ziren. Oso baxu pasatu ziren, karga handiarekin zihoazelako.
-
Kanoikada etxera eta osabaren lima lantegia
Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar
Gerra denboran, kanoikada batek Sabinen etxeko hormak puskatu zituen. Sabinen osaba Benitok lima lantegia zuen etxe ondoan, eta harri guztiak lantegira erori ziren. Lantegiko bi langileek gerratik ihes egin zutenez, Sabin ibili zen osabari lantegia garbitzen laguntzen. Ondoren, hilabete batzuetan limak egiten ere ibili zen. Lana nola egiten zuten azaltzen du.
-
Urte latzak
Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar
Gerra denborako kontuak. Aita Frantziara ihes eginda zegoen, eta ama, berriz, 1937ko martxoaren 31ko Durango bonbardaketan hil zen. Sabin eta anai-arrebak Elgoibarko aitonaren etxera joan ziren bizitzera. 1939an aita Frantziatik bueltatu zen, eta lehengo etxera itzuli ziren. 1939a garai "eskasa" izan zen, gose eta gabezia handia zegoelako. Bi neskame eduki zituzten, baina, garaiko zailtasunak medio, biek utzi egin zuten lana. 12 urterekin arrebak hartu zuen etxearen ardura, baina meningitisa harrapatu eta hil egin zen. 1941ean, Sabinen aita eta anaia Mutrikuko aiton-amonen etxera joan ziren bizitzera. Sabin Elgoibarren bakarrik geratu zen; 19 urte zituen.
-
Julen koruan eta herriko bandan
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Inazio Bereziartua, organista eta bandako zuzendaria, Julenen etxean bizi zen eta musika irakasten zuen. Julen soprano gisa hasi zen abesten koruan, eta gero bandan sartu zen. Gerra hasi zenean, bandako sei musikari bakarrik geratu ziren herrian.
-
Infanteria eguna ospatu behar
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Kontzepzio egun batean, frankisten frontea Elgoibarren zegoela, militarrek Arratera joatera behartu zituzten Elgoibarko bandako musikariak, Infanteria eguna ospatzera.
-
Etxean apopilo zuten abadea fusilatu zuten
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Zelestino Onaindia abadea Julenen etxetik preso eraman zuten Francoren militarrek. Zortzi egunez Ondarretan eduki eta gero, fusilatu egin zuten. Abadearekin batera apopilo egon zen mediku militarrak ezin omen zuen sinetsi. Lotsatuta, ez zen gehiago itzuli Julenen etxera. Beste abade apopilo bat, karlista, fusilatu egin zuten Onaindiarekin batera.
-
Gerragatik eskola urte bat galdu
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Sei urtera arte egon zen eskolaurrean. 14 urtera arte irauten zuen orduan eskolak, baina gerragatik ikasturte bat galdu zuenez, 15 urtera arte ibili zen eskolan.
-
Militarrentzako sukaldari
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Anaia gazteena libratu egin zen armadatik, eta "Estarta y Ecenarro" lantegian hasi zen lanean, armagintzan. Elgoibarrera militar konpainia bat etortzen zenean, elgoibartarren etxeetan banatzen zituzten jan eta lo egiteko. Itziarren etxera bost militar etortzen ziren bazkaltzera denboraldi batez.
-
Urte asko etxetik kanpo
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Amaren anaia bi eta Itziarren anaia zaharrena jostunak ziren. Itziarren hiru anaiek urte luzeak eman zituzten etxetik kanpo, gerra edota soldaduska zela-eta.
-
Euren etxea taberna ere bazen
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Soldadu nafarrak izan zituzten etxean. Orduan Trenbide kalean bizi ziren, eta taberna zuten bertan. Amari laguntzen zioten tabernan.
-
Gerrako ospitaleak Elgoibarren
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Don Antonioren klinika militarrek hartu zuten, zauri larriak artatzeko. Handik, Altzolako bainuetxean jarri zuten "Hospital de sangre" deiturikora eramaten zituzten zaurituak.
-
Pepita baserritar lanetan
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Gerra denboran, Mutrikuko baserrian egon zen hiru hilabeteetan, gauza asko ikasi zituen Pepitak. Itaurrean ere egin zuen, bere lehengusua eskolara joan ahal izateko.
-
Mutikoak soldaduen arrantxotik jaten
Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar
Frontea Elgoibarren zegoenean, mutikoek soldaduen arrantxora gerturatu eta zerbait jan ahal izaten zuten. 1941. urteko gosete gogorra gogoan du Ferminek. Baserrietara joaten ziren jateko bila, baina garestiegia omen zen.
-
Gerra hastean, baserrira
Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia
Gerra hasi zenean, baserrira joan ziren denak. Negarrez bueltatu zen eskolatik. Aita eraman zuten gau batean, baina gero libre utzi zuten.
-
Eskopeta "gorriei" eman osabak
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Ehizarako zaletasuna. Osaba ehiztaria zen. Karakolak biltzen zituen, eskopeta erosteko dirua ateratzeko. "Gorriei" eman zien osabak. Erreklamoan harrapatutako txoriak saltzen zituen. Erramua. Bixka. Prezioak.


