Gerraren eragina

  • 541 Giro politikoa Eskoriatzan

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Giro politikoa Eskoriatzan gerra aurretik. Gerra garaiko giroa: txapel gorria; Espainiako bandera...

  • 569 Gerra garaiko kontuak

    Jose Ezenarro Isasti (1924) Maria Gurrutxaga Gartxotenea (1929) Getaria

    Gerra garaia gogorra izan zen. Soldaduak egun batez inguruan izan zituzten. Estraperloko kontuak.

  • 1342 Hiru urterekin mojetara

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Eskola orain ospitaleak dauden tokian zegoen. 3-6 urte artean mojekin egon zen; gero, beheko eskolan. Eta ondoren Arana eskoletara, gora. Gerrak harrapatu zituen: 1937ko apirila arte ez zen eskolarik egon. Gero, nahiko ondo. Lehen 10-14 urte bitartekoak elkarrekin egoten ziren. Mutilak eta neskak aparte.

  • 1342 Etxe bakoitzean soldadu bana

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Apirilaren hasieran ofentsiba egon zen. Erreketeak joan ziren orduan, San Inazio tertzioa. Etxe bakoitzean bat hartu behar zuten. Palentziako bat izan zuten beraiek etxean egun pare batean. Kanoiak non egon ziren; Asentziora egiten zuten tiro, eta mordoa hil ziren. Urte tristeak izan ziren.

  • Pepi Berasategi Ama lan eta lan; amonarekin haziak

    Pepi Berasategi Etxeberria (1935) Donostia

    Lizarriturri lantegian egiten zuen lana aitak. Desagerrarazi zutenean, amak etxeak garbitzen atera zuen bizimodua; ahizpekin gabardinak josten ere bai, denda baterako. Ez zuten ikusi ere egiten. Amonarekin hazi ziren. Amona Andrestegikoa zen. Aita Burgosen jaioa zen, eta Lasarten bizitua.

  • 1541 Gerrako oroitzapenak I

    Maria Lourdes Lasarte Dorronsoro (1926) Donostia

    Hamar urte zituen gerra etorri zenean. Orduko oroitzapenak. Sirenak jotzean, bodegara jaisten ziren. Etxean ez zuten zoritxarrik izan, baina gauza txar asko entzun zituen. Osaba bat izan zuten Hendaian, zinegotzi nazionalista zelako.

  • 1347 Gerran auzoa hutsik

    Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza

    Gerra denboran auzoa ia hutsik egon zen. Eurak Oroko etxe zahar batean egon ziren, baina gurasoak beste etxe batera eraman behar izan zituzten. Sei seme-alaba izan ditu Gregoriak.

  • 1347 Gerran denak berdinak

    Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza

    Orotik bi behirekin itzuli ziren. Etxean zeuden oiloak eramatera etorri zitzaizkien gizon batzuk, euskaldunak batzuk, erdaldunak besteak. Euretako inori ez zien federik ematen Gregoriak.

  • 542 Itaurrean nahiago eskolara joan baino

    Eustakio Barandiaran Elorza (1933) Eskoriatza

    Euren ukuiluan lo egindako soldadu bik, orain gutxira arte Gabon guztietan zorion postala bidali izan diote. Baserrian ura eta argindarra beti ezagutu ditu. Itaurrean ibiltzea nahiago izaten zuen Eustakiok eskolara joatea baino. Gerraostean, Kontzejupera eramaten zituzten entregatu beharreko gari eta artoak. Baserrian, ez zuten goserik ezagutu gerraostean.

  • 1352 Eskoriatzan, gerrako hilketarik ez

    Pedro Mari Zubizarreta Iregi (1932) Eskoriatza

    Esaten dute itartetarrek esku hartu zutela herrian hildakorik ez egoteko.

  • 1521 Bandera espainola jarri beharra

    Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia

    Jesusen Bihotzari bandera espainola jarri ez ziolako, kartzelara eraman zuten emakume bat. Soldaduak Txokolatenera joaten ziren gosaltzera. Beldurra.

  • Margari Aizpurua Mojen ikastetxeko oroitzapen onak

    Margari Aizpurua Lete (1923) Donostia

    Mojen ikastetxean ikasturteko emaitzak koloreka ematen zizkien: zuria, orlegia, urdina... Berak ia beti denak izaten zituen urdin kolorezkoan. Berak ez zuen zigorrik jaso, baina mojen zigorren zeintzuk ziren aipatzen ditu: zerbait askotan idatzi beharra, ikasgelako bazter batean jartzea... Sekula ez zituzten jotzen. Txiki-txikia zen moja bat zegoen, denek zioten beldurra, gaiztoa baitzen. Elizondokoa zen sor Aureliarekin oso ondo konpontzen zen, euskalduna zen eta harekin euskaraz egitea posible zen. Gerra hasi zen urtean, frantsesa ikasten hasteko ziren, baina gerraren ondorioz ez zuten ikasi.

  • Margari Aizpurua Gerran aita etxean eta beraien Hernanira

    Margari Aizpurua Lete (1923) Donostia

    Gerran alde egin zuten, baina aita etxean gelditu zen lanari eutsi baitzion. Jendeak beldurra zuen, etxea utzi eta dena galduko zuelakoan. Baina beraiek Hernanira joan ziren eta ez zuten beldurrik pasa. Hernaniko gazteria beti izan da borrokalaria Margariren ustez.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Industrias Beroan lanean

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    19 urterekin hasi zen Industrias Beroan lanean, Aretxabaletan. Gerra orduantxe bukatu zen. Suitzatik aluminioa ekarri eta urtu egiten zuten; armadarentzat platerak eta edalontziak egiten zituzten; gero ere bai, textilean armadarentzat egiten zuten tela asko.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Gerra garaian, enseñanza itxita

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Enseñanza ikastetxea itxi egin zuten gerra hasi zenean. Kapoko ikasleak etxera bueltatu ziren: Donostiara, Bartzelonara, Madrilera... Lonarbide bakarrik geratu zen; Bergaran bizi zen, parean, eta ez zen etxera joan. Moja euskaldunak bazeuden; Oñatikoa eta Beasaingoa. Baina ez zuten euskaraz erakusten. Frantsesa eta alemana aparte ikasten ziren, hantxe bertan. Euskarazko izenak zeuzkatenei aldatu egiten zizkieten. Berari Isabel deitzen deitzen zioten. Garai bateko nortasun agiria aipatzen du.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Soldaduak etxeetan

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Enseñanza zabaldu zutenean hara bueltatu zen. Soldaduak hartu behar izan zituzten etxean. Luisa ahizparen etxean bi egon ziren, eta bat lagun egin zuten. Asko gogoz kontra eramaten zituzten soldadu.

  • 371 Gerra garaiko kontuak

    Agustin Gurrutxaga Garate (1917) Elgoibar

    Gerra garaia baserrian. Artillerian ibili zen. Polborina zaintzeko ardura izan zuen. Elgoibartik Eskoriatzara, handik Bergarara, Elgeta, Berriz, Morga, Bilbo; Reinosa...

  • 1560 Aitak erdara jakin ez

    Mariasun Elosegi Kortadi (1925) Donostia

    Mariasunen aitak ez zekien erdararik; behinola bizitako gertaera bat kontatzen du.

  • 1560 Hiru gizon kupel batean gordeta

    Mariasun Elosegi Kortadi (1925) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. 11 urte zituen orduan Mariasunek. Santio menditik eta Ametsa gainetik tiroka aritzen zirela gogoratzen du. Tiroketak izaten zirenean, atzeko baserriko ukuiluan gordetzen ziren. Mariasunen aita eta beste bi gizon kupel handi baten barnea egon ziren ezkutatuta. "Gorriekin" zer harreman zuten kontatzen du. Auzoko gizon bat makila batean zapi zuri bat jarrita joaten omen zen etxera, tiroek jo ez zezaten. Erreketeak Astigarraga aldetik sartu zirela dio. Jendeak ihes egin zuen Astigarragara, Bilbora...

  • Migel Gurrutxaga Denek plater beretik jan behar

    Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia

    Gerra hasieran, babak jaten zituzten, denek plater batetik.