Gerraren eragina

  • Miren Astibia Franco etortzen zeneko banderen tamaina

    Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria

    Gerra ostean, giroa asko aldatu zen Errenterian. Franco etortzen zen bakoitzean, Espainiako bandera jarri behar izaten zuten balkoietan: beraien etxean bandera txiki bat jartzen zuten balkoi handian. Errenterian karlista asko zegoen, eta nazionalek Bilbo hartu zutenean gerran, elizara joaten ziren ospatzera.

  • Mari Tere Paskual Aitaren bisitak gerran eta gosea

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Aitak hilean behin izaten zuen baimena etxekoak bisitatzera etortzeko; egun haietan, bokadiloa jaten zuten. Bai gerra garaian, bai gerra ostean, gosea pasa zuten.

  • Xebastian Retegi Gerrako kontuak

    Xebastian Retegi Mitxelena (1929) Errenteria

    Gerra hasi zenean 7 urte zituen. Tiroketak gogoratzen ditu. Arreba balak zauritu zuen. Soldaduak ere izan zituzten etxean. Lubakiak. Bi anaia soldadu joan ziren, kintak harrapatuta, eta bat hil egin zen.

  • Joxe Mari Lertxundi Anaien arteko gerra

    Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia

    Anaia zaharrenak gerrara joan ziren, bakoitza bando batera. Gerran, anaia bat preso zegoela, beste anaiari haren guardia egiten aritzea tokatu zitzaion.

  • Adelaida Etxeberria Gerra nola hasi zen

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, zazpi urte zituen. 10-16 urte bitartean, miseria garaia izan zen. Oraingo krisia. Gerra nola hasi zen. Tiro-hotsak eta bonbak. Arto artean ezkutatzen ziren.

  • Fermin Larrarte Gerra hasi zenean, jan falta

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Gerra hasi zenean, janik ez zen. Anaia zaharrena Loiolan zegoen soldadu, baina gorriekin joan beharrean bestaldera pasatu zen, erreketeen aldera. Hark eramaten zien janaria: esnea, irina... Ogi falta.

  • 353 Etxeko jeneroa ezkutatu beharra

    Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz

    Gerra denboran ez ziren plazara etortzen, etxeko jeneroa ere kendu egiten zieten eta. Etxea miatzera etortzen zitzaizkien eta dena ezkutatu egin behar izaten zuten. Errazionamendua. Beste gizon baten inguruko kontuak.

  • Arantxa Lasa Maiztegi Gerra pasatu eta berriro eskolara

    Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze

    Gerra hasi zenean bukatu zen eskola. Aita kartzelaratu eta gero desterratu egin zuten. Fronteak Soraluzetik alde zuenean, Errege Etxean berriro eskola jarri zuten martxan. Erreketeen kuartela izan zen gerran, eta eskola guztia zorriz beteta utzi zuten. Ikasleak etxera bidali zituzten, harik eta eskolok garbitu arte. 14 urtera arte ibili zen eskolan.

  • Arantxa Lasa Maiztegi Soraluzeko eskola eta maistra

    Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze

    Lau urterekin, eskolaurrean hasi zen; eta, seirekin, erdiko eskolara pasa zen. Zortzitik hamarrera eskola handian ikasi zuen. Azken honetako “Señorita Guillermina” maistra gudariarekin Bilbora joan zen. Hortik Frantziara bidali zuten, ume-talde baten ardurarekin. Soraluzera itzuli eta lana kendu ziotela jakin zuen.

  • Miren Lete Mirenen amaren sufrimendua

    Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria

    Amak gerrako kontuak oso gogoan zituen eta Mireni kontatzen zizkion: semea gaixo izan zuen, herrian laguntza ukatu zioten, eta azkenean semea hil egin zitzaion.

  • Mila Otaegi Gerra hasi zeneko estutasunak

    Mila Otaegi Arrizabalaga (1926) Errenteria

    Gerra hasi zenean, Milak 10 urte zituen. Uda guztietan, Idiazabala joaten zen familiartekoen etxera, eta han zegoen gerrak eztanda egin zuenean. Gerra sortu zenean, denak mugitu ziren: Oiartzunen gizon batzuk fusilatu zituzten; ama eta familiarteko batzuk juxtu-juxtu libratu ziren fusilatzetik; eta, azkenean, Frantzian eta senide batzuen etxean eman zituzten hilabete batzuk. Bitarte horretan, Milak ez zuen ezer jakin Idiazabalen baitzegoen aitonarekin, osabarekin eta anaiarekin.

  • Laxaro Iparragirre Frontera joan nahi ez

    Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria

    Gerra garaian soldaduak ez omen ziren Añarbera iritsi; bai jendea, ordea. Kaletik mendira joandako gizasemeak sumatu omen zituzten Añarbekoek, frontera joan behar izatetik libre geratu nahian edo.

  • 941 Erreketeak etxean

    Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro

    Gerra garaian, 15 egunez ateak eta leihoak itxita izan zituzten etxean. Erreketeak etxean izan zituzten; lagun ugari fusilatu zuten.

  • maria-ormaetxea-inarra Ondoko baserrian soldaduak

    Maria Ormaetxea Iñarra (1916) Elgoibar

    Gerra iritsi zenean, gogoratzen da nola apurtu zituzten mendiko txabolak. Beraien etxean ez, baina ondoko baserrian egoten ziren soldaduak.

  • 707 Intendentzia elizpean, komandantzia abade-etxean

    Pako Isasti Irusta (1929) Elgoibar

    Gerra denboran, militarrek elizpean eduki zuten Altzolako intendentzia. Horri esker, txerri ederrak hazi zituzten Pakoren etxean. Altzolan prestatu eta kamioiez eramaten zuten jana frontera. Komandantzia abade-etxean egon zen.

  • Felisa Gabilondo Agirregomezkorta Morroiaren ausardia

    Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar

    Josefaren baserrian ez zen bonbarik jausi, baina leiho guztiak balaz zulatuta geratu ziren. Gorriek indarrez eraman zituzten auzoko neska bi, sukaldeko lanak egiteko. Arane baserriko morroiak neska horietako bat atera egin zuen preso zegoen etxetik.

  • Felisa Gabilondo Agirregomezkorta Militarrentzako garraio-lanetan

    Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar

    Militarrek euren janari, munizio eta abarrak gurdietan garraiatzera behartzen zituzten. Baserritarrek txandaka egiten zuten garraio-lan hori.

  • Juana Txurruka Osoro Tiroak, hegazkinak eta bonbak

    Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar

    Gerra denborako oroitzapenak. Tiroak, hegazkinak eta bonbak gogoratzen ditu. Arrate aldetik kanoikadak iristen ziren bailarara. Hegazkinak entzuten zituztenean, kortan sartzen ziren babes bila. Hegazkin bati "gari-jotallia" esaten zioten, ateratzen zuen zaratagatik.

  • 695 Gerra denborako eskolak

    Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Elgoibar

    Gerra denboran, eskolak bertan behera geratu ziren. Frontea Elgoibarren egon zen denboran, Pilarreko ikastetxean soldadu italiar eta mairuak egon ziren. Soldaduek aurrera egin zutenean, ordea, berriz hasi ziren eskolak. Abade katalan batek ematen zizkien eskolak. Lezioa galdetu eta gaizki esaten zutenean, abadeak makila batekin jotzen zituen eskuan. Anton Diru arotzak minik egiten ez zuen makila bat prestatu zion abadeari, baina abadea konturatu eta beste makila bat erabiltzen hasi zen. Frankistek hiribururen bat hartzen zutenean, kanpaiak jotzen zituzten, eta umeak eskolatik ateratzen ziren hura ospatzera.

  • 695 Gerra denboran, Karkizanora eta Irabanetara

    Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Elgoibar

    Frontea Elgoibarren egon zen denboran, Bittor eta Jose Antonio gurasoen jaiotetxeetan egoten ziren Karkizanon (amaren jaiotetxea) eta Irabanetan (aitaren jaiotetxea). Sei anai-arreba ziren.