Gerraren eragina
-
Merkataritza-eskola
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Intxaurrondoko eskola publikoak non zeuden. Merkataritza-eskola itxi zutenean, gerra garaian, ospitale militarra jarri zuten. Ez zuten denek nahastuan ikasten. Ikasgai batzuetan, neska-mutilak elkarrekin egoten ziren.
-
Gerra hasi zenean
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Gerra hasi zenean, emakumeak bakarrik geratu ziren lanak egiteko. Sagardotegia zen Pellizar; Oriotik ekartzen zuten sagarra. Dolare ederra zuten, aitak egina. Saldu egiten zuten sagardoa, eta ganadua ere gobernatu behar zuten. Morroia hartu zuten. Mutilak frontera eraman zituzten, derrigortuta. Senarra ere bai, 18 urte egin gabe artean.
-
Milizianoak esne bila
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Gerra hasi zenean, ahizpa zaharrenarekin Txofreko zezen-plazara joatekoa zen, lehen aldiz, baina ezin. Milizianoak esne bila etortzen ziren baserrira, eta txartelak ematen zizkieten, gero kobratzeko. Papertxoekin joan zen diruaren bila, Intxaurrondo zaharrera. Irailean sartu ziren. Bidea lehen nolakoa zen. Bandera espainolarekin sartu ziren; eta beraiek beldurrez. Tiro markak.
-
Senarraren kontuak
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Senarra ere Intxaurrondokoa zen. Basotxikiko alaba zen haren ama, Dolores. Aita Zarategi baserrikoa zuen; anaiak Ameriketara joan ziren, Argentinara, baina bera ez. Tarteka damutu ere egiten zen geratu izanaz. Haren emazteari, gerra garaian, bala bat etxean sartu eta buruan jo zion. Klinikara eraman zuten.
-
Gerra etorri zenean
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Gerra etorri zenean, beldurtuta egon ziren. Kooperatibara joaten zen ahizpari laguntzera. Miliziano batek esne kondentsatua-eta eman zizkion, itxura txarra zuelako. Vizconde del Cerroren etxaldera joaten zen, Ategorrietara, janaria eramatera, bere burua arriskuan jarrita. Gerora, gerra ondoren joan ziren batean esan ziotena. Mirakruz kalean asko hil ziren, tirokatuta.
-
Amildegitik bizirik irten zen nafarra
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Gizon bat joan zitzaien etxera. Nafarroan amildegi batetik bota zuten, baina bizirik atera zen nolabait. Goseak zegoen, gaizki jantzia... Jaten eman zioten denek. Laguntzeko prest zeuden toki batzuetan, Ondarroan, adibidez, etxeak zabalik.
-
Gerra garaiko kontuak
Miren Iparragirre Alkorta (1934) Joxepa Iparragirre Izagirre (1934) Donostia
Artutxa baserria zegoen tokian, armadak aerodromoa jarri zuen. Gerrako oroitzapenak: hegazkinak nola pasatzen ziren, ukuiluan nola ezkutatzen ziren... Joxeparen izeba etxera etorri zen, senarra gerran zuelako, eta bertan geratu zen.
-
Zazpi senidetan bigarrena
Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia
Zazpi senide ziren, bera bigarrena. Aita donostiarra eta ama Urretxukoa; neskame etorria. Moderno garajeko bulegoan egiten zuen lana aitak, eta gerra garaian erre egin zuten. Gero, Electricas Urumean ibili zen.
-
Aita kartzelan, etxekoak beldurrez
Sebastiana Balanzategi Unzueta (1929) Aramaio
Aita kartzelan zegoela, Susanaren ahizpa bat jaio zen. Aita atxilotu zutenetik, etxean beti beldurrez egoten ziren milizianoekin. Labesua gauez egin arren, goizean milizianoak zain egoten ziren. Etxean ez, baina soroan erori zen bonbaren bat. Etxean, kortan edo ganbaran gordetzen ziren.
-
Gudariak herriko etxetan atsedena hartzen
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Bere etxean ere egoten ziren gudariak, inguruko herrietako mutilak zirenak. Ondo portatzen omen ziren gudariok eurekin. Atseden-egunak hartzen zituztenean, Mugertzan egiten zuten lo zein arropak garbitu. Amaiur eta Dragones batailoiak egon ziren Aramaion. Kuartela beteta, herriko etxeetan banatzen ziren gudariak atsedenerako. Esker onekoak zirela dio.
-
Milizianoak janari eske
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Arrasatear txapelgorri bat tiroka bere aldeko abioiak agurtzen. Gudarien ingurura joatea gustatzen omen zitzaien mutikoei, pastelak ematen baitzizkieten. Miliziano batzuek amari etxeko janari guztiak ateratzeko agindu zioten. Agintedun batekin egin zuen berba eta ezerezean geratu zen eskaera hori.
-
Ortura koltxoia bizkarrean hartuta
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Milizianoak hiru bat egunean egon omen ziren Arraga auzo inguruan. Auzotar batzuek ihes egin zuten, baina Arragaburukoak etxean geratu ziren. Karobian eta gordetzen ziren, baina beti etxe inguruan. Koltxoia bizkarrean hartuta joaten ziren ortura. Aza artean bala galduak nola sartzen ziren ikusten zuten.
-
Abioiek oso baxu egiten zuten eraso
Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio
Arriolan bizpahiru hilabete pasatu zituzten. Francoren abioiek oso baxu egiten zuten hegan erasoaldietan. Gerra bukatu eta berehala, lehengo bizimodura itzuli ziren. Osaba ere laster utzi zuten libre eta itzuli zen etxera.
-
"Heriotzaren aldapako" fusilamenduak
Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani
"Cuesta de la muerte" izena nondik datorren. Jende asko hil zen aldapa horretan istripuz. Gerra garaian, fusilatuak zulo batera botatzen zituzten han. Kale-garbitzaileak joaten ziren hildakoen bila, kanposantura eramateko. Lurperatzaile lanetarako hartu zuten osaba; ezagunak aparte uzten zituzten, familiei esateko.
-
Gerra nola bizi izan zuten
Esteban Elorza Aranburu (1928) Hernani
Gerran gosea pasa zuten. Gerra hasi zenean, tankeak etorri ziren, aita harrapatu zuten eta beraiekin batera eraman zuten, baina ilunabarrerako askatu zuten. Errepideak moztu egin zituzten. Etxetik ez ziren irteten gerra garaian. Hernanin izandako fusilamendu bati buruz hitz egiten du.
-
Gerrako pobrezia eta janaria
Luix Otxotorena Ollokiegi (1928) Hernani
Gerra hasi zenean, 8 urte zituen. Tiroak entzuten zituzten. Gerra ostean, pobrezia handia zegoen. Kafe-errotan artoa txikitzen zuten. Txerriak ere bazituzten etxean. Goserik ez zuten pasa; kalekoek bai, ordea.
-
Txerria susara zegoenean, Zarautzera
Juliana Eizagirre Osa (1929) Getaria
Baserrian denetariko lanak egiten zituen. Gerrara joateko, binaka eramaten zituzten anaiak. Txerri emea ugaltzeko, txerri arrarengana eramaten zuten Zarautzera. Txerria susara zegoenean eramaten zuten hara.
-
Gerra garaian eskolarik ez
Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria
Gerra garaian haurrak kalean ibiltzen omen ziren jolasean bonbardaketa abisua ematen zuten arte.
-
Gerra Zibila hasi zenekoa
Maritxu Goitia Zuloaga (1923) Errenteria
Hamabi urte inguru izango zituen Maritxuk Gerra Zibila hasi zenean. Ongi gogoan ditu erreketeek Errenterian egin zituzten sarrera saioak, eta baita osaba-izeben baserrian milizianoak nola egokitu ziren ere. Behin soinean zeraman jertse gorri bat kendu omen zioten eta bandera moduan eduki omen zuten teilatuan. Anaia eta ama bizitza galtzeko arriskuan ibili omen ziren, ganaduari bazkatzen emateko borroka piztua zen tokietatik igaro behar izaten baitzuten. Gerraren kontra dago Maritxu, senideen artean sortzen dituen hausturak penagarriak zaizkiolako, batez ere. Dena den, gerrate zibila bukatu eta gerraostea gogorra izan bazen ere, euren etxean diktadura urteak bakean eta lasai igaro zituztela dio.
-
Amonak militarrekin zuen harremana
Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia
Amona ondo konpontzen zen militarrekin. Goserik ez zuten pasatzen: txekorra hil eta trukea egiten zuten. Baina gerra etorri zenean, itsasontziak gotorlekua bonbardatzen hasi ziren eta Justiz baserrira joan ziren. Presoak libratu zituen batek, eta militarrek amona izan zela pentsatu zuten. Arazoak izan zituen.


