Gerraren eragina

  • Josepa Goikoetxea Eusko Nekazarien Bazkuneko banderarekin gertatu zena

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Gerra ondoan, euskara galarazi zuten. Batzokiarekin ez da gogoratzen. Aita Eusko Nekazarien Bazkunekoa zen; bandera batekin joaten zen ospakizunetara. Bandera harekin bi soineko egin zituzten. Etxean baziren josten zekitenak, jostunak.

  • Joxepa Larrasa Langileen batailoia, Gurutzen

    Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun

    Langileen Batailoiak, "trabajadoriak", Gurutzen. Etxeko logela bat utzi zieten; gero soldaduak jarri zituzten han. Barrakoiak. Zortzi senide ziren. Garbitegian zorriak hiltzen egoten ziren soldaduak. Garbitasun faltaren ondorioz hil ziren batzuk. Ura analizatu zuten.

  • Joxepa Larrasa Langileen Batailoia, Gurutzen II

    Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun

    Soldaduek hiru urte egin zituzten beraien etxean. Langileen Batailoiko presoen lanak. Pikoketan errepidea egiten ibili ziren, oso egoera txarrean. Goseak zeuden.

  • Luixita Zabala Koltxoiak leihoetan; Azkoitira ihesi

    Luixita Zabala Beristain (1932) Errenteria

    Bost urte inguru izango zituen Luixitak gerra piztu zenean, eta orduko oroitzapen konkretu batzuk soilik ditu gogoan: soldaduak auzora heldu zirenekoa eta Azkoitira joan zirela ihesi, amonarenera.

  • 103 Gerra garaian, soldaduak dendara

    Jesus Mari Kaperotxipi Arakistain (1928) Zarautz

    Gerra garaian, jostundegia irekita izan zuten, baina bi alderdietakoek gaiak kentzen zizkieten dendatik. Mutikoak ziren artean eta ez ziren gerraz jabetzen.

  • 363 Gerra-garaiko aldaketa irakasle kanpotarrak etortzean

    Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz

    Gerra garaian kanpoko irakasleak etorri ziren. Kalean ilaran eramaten zituzten eta "Arriba España" esanarazi. Batzokia, "Juventud antoniana" eta beste hainbat itxita zeuden eta Zirkulora joaten ziren gaztetan.

  • 367 Gerra garaia nahiko ondo pasa zuten

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Nola gogoratzen dituen gerrako egun haiek. Janari nahikoa zuten. Gerran baino okerrago pasatu zuen frankismo denboran. Osaba bat hil zieten. Aitak ez zuenez erretzen, amak tabako-orrien truke janaria lortzen zuen. Ez du oroitzapen txarrik.

  • Ikerne eta Eulogio Hamahiru urteko ahizpak zaindu zituen gazteagoak

    Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa

    Hamahiru urteko ahizparen ardurapean geratu ziren neba-arreba gazteago guztiak. Egunez, senideen etxeetan bazkaltzen zuten, eta gauez elkartzen ziren etxean.

  • Ikerne eta Eulogio Bodegetan ezkutatzen ziren

    Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa

    Bodegetan ezkutatzen ziren bonbardaketa mehatxua zegoenean.

  • 355 Gerra garaian gose handia pasa zuten

    Jose Ezenarro Roteta (1921) Zarautz

    15 urte zituen gerra hasi zenean. Gerra garaia nola bizi izan zuen. Justu-justu libratu zen gerrara joatetik. Gose handia pasatu zuten. Ahal zena egiten zuten eta inoiz baserritarrei ogia lapurtu ere bai.

  • 357 Gerra garaiko bizipenak

    Juana Lizarralde Buenetxea (1914) Zarautz

    Soldaduak Pagoeta aldetik pasatu zirela esaten zuten. Amonak astoa ezkutatu egin omen zuen, kendu egingo ziotelakoan. Gerra denboran ez ziren janari eskean joaten baserrira, geroago bai.

  • joseba-goni Niessenen jarrera gerra ostean

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Frankismoaren garaian, Errenteriako fabriketako nagusiek izandako jokaerari buruz hitz egiten du: Niessen zen Errenteriako fabrika handienetarikoa; jabea alemana zen, I. Mundu Gerran Alemaniatik ihes egindakoa. Wilhelm Niessenek abertzale ugari babestu zituen Errenterian. Asteburu batzuetan soldadu alemaniarrak Hendaiatik Donostiara joaten ziren arratsalde pasa, eta zigarroak banatzen ibiltzen ziren: behin Errenteriako Bar Versallesko kartela puskatu omen zuten soldaduek, I. Mundu Gerra galdu zuteneko oroitzapena ekartzen baitzien.

  • Joxe Mari Zuloaga Gerrara bi hilabeteko kontua izango zelakoan

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Gerra garaian, Errenterian geratu zen Joxe Mariren familia. Aita gerrara joan zen, eta haren uniformea gogoan du oraindik. Aita amarengandik agurtu zenean, bi hilabeteko kontua izango zela uste zuten.

  • Joxe Mari Zuloaga Gerra garaiko zorrak ordaintzen

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Gerra garaian, ama Hondarribira joan zen baserri batera; han zor handia egin zuten, eta ondorengo urteetan aitak ordaindu zuen zor hura.

  • Joxe Mari Zuloaga Haizeak lapikora ekarritako oparia

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Anekdota barregarria kontatzen du: gerra garaian, aita Iruñean zegoela, gosea zegoen; haize bolada batek, ordea, "oparia" ekarri zuen janariz betetako lapikora.

  • Joxe Mari Zuloaga Gerra, uste baino luzeagoa

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Aita Euskadi defendatzera joan zen gerrara, baina ez zuten espero hain luzea izango zenik.

  • Joxe Mari Zuloaga Metrailadoraren zuloak garbitokian

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Gizon batek metrailadore bat konpondu zien nazionalei; arma harekin probak egiteko, garbitokiaren kontra bota zituzten tiroak. Tiro haiek eragindako zuloak ez zituzten behin ere itxi.

  • Antonio Etxebeste Aita hil zenekoa

    Antonio Etxebeste Artola (1926) Errenteria

    Behin, gerraostean, Antoniok eta aitak sagarra jotzeko egokia izan zitekeen burdin puska bat topatu zuten, Zamalbidetik meza entzutetik zetozela. Egurrezko pisoiak baino eraginkorragoa izan zitekeela iruditu, nonbait. Bonba bat zen, ordea. Antonio hari txertatzeko kirtenaren bila joan zenean, aita mailuarekin burdin-puskari kolpeka hasi zen, hura askatu nahian. Orduantxe bonba lehertu eta aitak bizia galdu zuen.

  • 324 Errekete eta falangistak

    Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze

    Jende askok egin zuen ihes gerra denboran herritik. Soldaduei jaten eta edaten ematen zieten eta pasadizo bat kontatzen du. Errekete eta falangisten arteko ezberdintasunak aipatzen dituzte.

  • 324 Gerra aurretik euskaraz; gero, debeku bihurtu zen

    Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze

    Gerra aurreko eta ondorengo eskolako politika ezberdina izan zen: maristekin ikasi arren, gerra aurretik eta gerra ondoren zer ezberdintasun izan ziren aipatzen dute. Gerra aurretik euskaraz egin arren, gero debekatu egin zieten eta zigorra jasotzen zuten euskaraz eginez gero.