Gerraren eragina
-
Portuan, txapel-fabrikan baino lan-baldintza hobeak
Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia
Txapel-fabrikan zebilela, konturatu zen portuan lan eginda gehiago irabazten zela. Hara joan zen lanera; baina, orduan, gerrara eraman zuten.
-
Etxetik irten arren laster ziren bueltan
Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio
Portal de Atea ondoan ura zuen lur azpiko pasabide bat zegoen eta gerran hara joan ziren amamagaz, baina laster bueltatu ziren etxera hura ez baitzen leku egokia.
-
Trabajadoreak, "miseria batean"
Maria Jesus Legorburu Etxebeste (1923) Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia
Gerra garaiko oroitzapenak: tiroketak, soldaduak baserri inguruetan... Ihesean zebiltzan Lezoko bi mutil Arrokaundietan ezkutatu zirela kontatzen dute. Trabajadoreak Hondarribiko bidea egiten ikusten zituzten, "miseria batean". Baserritarrek behiak zelaira ateratzen zituztenean, trabajadoreak behien errapeetara joaten omen ziren esnea hartzera. Preso zeuden soldadu horiek Jaizkibelgo txabola batzuetan erretiratzen ziren.
-
Mutikoak gerrara behartuta eraman zituzten
Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze
1941eko soldadu kintari La Quinta del Biberón deitu zioten, 17 urteko mutilak gerrara eraman zituztelako. Hori izan zen Soraluzetik joan zen lehenengo kinta, ordura artekoak lantegietan militarizatuta egon baitziren. 1940ko kintako gazte batzuk ere eraman ei zituzten.
-
Gerra garaian, betiko bizimoduarekin jarraitu zuten
Anparo Larzabal Urdanpilleta (1927) Donostia
Idi bakarra zuten. Egunero pentsu bila joaten ziren Errekaldera. Gerra ondoan ez zuten goserik pasatu, amak beti ekartzen zuelako txanponen bat azokatik. Beheko sokora joan ziren bonbak hasi zirenean, gerran. Amak kalera joaten jarraitu zuen.
-
Gerra osteko giro tristea
Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia
Arrosarioa errezatzen zuten egunero, afalostean. Ur bedeinkatua, erramua... Gerrak dena aldatu zuen: senide zaharrenak askoz alaiago bizi izan ziren beraiek baino. Euskara debekatuta, besoa altxatu beharra...
-
Apopiloak etxean; Landin familia
Bittori Zamora Arrillaga (1930) Donostia
Apopiloren bat beti izan zuten etxean. Nafarrak. Urarentzako bideak egiten ibili ziren. Landin abizeneko familia ere etxean bizi izan zen; gerra garaian joan ziren, maletak bertan utzita. Sabino Aranaren koadroa.
-
Gerra garaia Igeldon
Bittori Zamora Arrillaga (1930) Donostia
Gerra garaia Igeldon. Ez ziren inora joan. Bonba bat jarri ote zuten dorreetako batean. Osaba kamineroa hildako bat lurperatzera behartu zuten, faroaren inguruan.
-
Santa Teresa ikastetxea; katalanak Grosen
Maria Jesus Otaegi Urrutia (1928) Donostia
Santa Teresa ikastetxeko mojak Bartzelonakoak ziren. Gerra garaian kataluniar asko etorri zen Grosera; La Barceloneta deitzen zioten. Iturria jarri zuten kataluniarren omenez; Amaran dago orain. Erdaraz dena. Uniformea.
-
Merkataritza-eskola
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Intxaurrondoko eskola publikoak non zeuden. Merkataritza-eskola itxi zutenean, gerra garaian, ospitale militarra jarri zuten. Ez zuten denek nahastuan ikasten. Ikasgai batzuetan, neska-mutilak elkarrekin egoten ziren.
-
Gerra hasi zenean
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Gerra hasi zenean, emakumeak bakarrik geratu ziren lanak egiteko. Sagardotegia zen Pellizar; Oriotik ekartzen zuten sagarra. Dolare ederra zuten, aitak egina. Saldu egiten zuten sagardoa, eta ganadua ere gobernatu behar zuten. Morroia hartu zuten. Mutilak frontera eraman zituzten, derrigortuta. Senarra ere bai, 18 urte egin gabe artean.
-
Milizianoak esne bila
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Gerra hasi zenean, ahizpa zaharrenarekin Txofreko zezen-plazara joatekoa zen, lehen aldiz, baina ezin. Milizianoak esne bila etortzen ziren baserrira, eta txartelak ematen zizkieten, gero kobratzeko. Papertxoekin joan zen diruaren bila, Intxaurrondo zaharrera. Irailean sartu ziren. Bidea lehen nolakoa zen. Bandera espainolarekin sartu ziren; eta beraiek beldurrez. Tiro markak.
-
Senarraren kontuak
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Senarra ere Intxaurrondokoa zen. Basotxikiko alaba zen haren ama, Dolores. Aita Zarategi baserrikoa zuen; anaiak Ameriketara joan ziren, Argentinara, baina bera ez. Tarteka damutu ere egiten zen geratu izanaz. Haren emazteari, gerra garaian, bala bat etxean sartu eta buruan jo zion. Klinikara eraman zuten.
-
Gerra etorri zenean
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Gerra etorri zenean, beldurtuta egon ziren. Kooperatibara joaten zen ahizpari laguntzera. Miliziano batek esne kondentsatua-eta eman zizkion, itxura txarra zuelako. Vizconde del Cerroren etxaldera joaten zen, Ategorrietara, janaria eramatera, bere burua arriskuan jarrita. Gerora, gerra ondoren joan ziren batean esan ziotena. Mirakruz kalean asko hil ziren, tirokatuta.
-
Amildegitik bizirik irten zen nafarra
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Gizon bat joan zitzaien etxera. Nafarroan amildegi batetik bota zuten, baina bizirik atera zen nolabait. Goseak zegoen, gaizki jantzia... Jaten eman zioten denek. Laguntzeko prest zeuden toki batzuetan, Ondarroan, adibidez, etxeak zabalik.
-
Gerra garaiko kontuak
Miren Iparragirre Alkorta (1934) Joxepa Iparragirre Izagirre (1934) Donostia
Artutxa baserria zegoen tokian, armadak aerodromoa jarri zuen. Gerrako oroitzapenak: hegazkinak nola pasatzen ziren, ukuiluan nola ezkutatzen ziren... Joxeparen izeba etxera etorri zen, senarra gerran zuelako, eta bertan geratu zen.
-
Zazpi senidetan bigarrena
Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia
Zazpi senide ziren, bera bigarrena. Aita donostiarra eta ama Urretxukoa; neskame etorria. Moderno garajeko bulegoan egiten zuen lana aitak, eta gerra garaian erre egin zuten. Gero, Electricas Urumean ibili zen.
-
Aita kartzelan, etxekoak beldurrez
Sebastiana Balanzategi Unzueta (1929) Aramaio
Aita kartzelan zegoela, Susanaren ahizpa bat jaio zen. Aita atxilotu zutenetik, etxean beti beldurrez egoten ziren milizianoekin. Labesua gauez egin arren, goizean milizianoak zain egoten ziren. Etxean ez, baina soroan erori zen bonbaren bat. Etxean, kortan edo ganbaran gordetzen ziren.
-
Gudariak herriko etxetan atsedena hartzen
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Bere etxean ere egoten ziren gudariak, inguruko herrietako mutilak zirenak. Ondo portatzen omen ziren gudariok eurekin. Atseden-egunak hartzen zituztenean, Mugertzan egiten zuten lo zein arropak garbitu. Amaiur eta Dragones batailoiak egon ziren Aramaion. Kuartela beteta, herriko etxeetan banatzen ziren gudariak atsedenerako. Esker onekoak zirela dio.
-
Milizianoak janari eske
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Arrasatear txapelgorri bat tiroka bere aldeko abioiak agurtzen. Gudarien ingurura joatea gustatzen omen zitzaien mutikoei, pastelak ematen baitzizkieten. Miliziano batzuek amari etxeko janari guztiak ateratzeko agindu zioten. Agintedun batekin egin zuen berba eta ezerezean geratu zen eskaera hori.


