Gerraren eragina

  • Maria Luisa Agirre Azurmendi Peñaflorida institutura ikastera

    Maria Luisa Agirre Azurmendi (1919) Tolosa

    Maria Luisaren aitak trenean egiten zuenez lan, Maria Luisak ez zuen trenik ordaindu behar izaten. Eskola bukatutakoan, Donostiara joan zen Peñaflorida institutura ikastera. Orduan hasi zen gerra zibila, baina Donostia nazionalek azkar hartu zutenez, ez ziren eten ikasketak.

  • Joxe Mari Gorrotxategi Gerra garaia umeen ikuspegitik

    Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa

    Gerra hasi baino aste batzuk lehenago, Jaunartzea egin zuen. Gerra aurreko garaietan izandako manifestaldiak gogoratzen ditu. Gerra hasi zenean, umea zen eta ez zen gehiegi ohartu. Familietan tragedia handiak bizitu ziren; haietako batzuk gogoratzen ditu.

  • Eugenia Gerran eskola utzi behar

    Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia (1925) Tolosa

    Eskola dotrina baino inportanteagoa zen. Eskolan denetarik ikasten zuten. Javierrek eskola agudo utzi zuen, gerra zela-eta. Anaia Langileen Batailoietan izan zuen eta aita gaixo. Hori dela-eta, etxean bere jornala behar zen.

  • Dolores Gerrako kontuak

    Maria Dolores Larrañaga Beloki (1923) Tolosa

    Gerrako kontuak. Behin, zuhaitz baten azpian ezkutatu zen bonbak jaurtitzen ari zirelako. Alegiara joaten ziren etxerako irin bila.

  • Dolores Hegazkinak bonbak botatzen

    Maria Dolores Larrañaga Beloki (1923) Tolosa

    Gerra denboran, ez ziren ausartzen etxetik ateratzen. Tiro hotsak, kanoikadak... entzuten zituzten. Arbia egiten ari ziren batean, bonbak botatzen zituen hegazkin bat pasa zen; korrika ihes egiten zuten babes bila. Tiroak izaten zirenean, baserriko hormen kontra jartzen ziren.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Laskorain kaleko ikastolatik "enseñantzara"

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra aurretik, Tolosako ikastolan ibili zen. Laskorain kaleko bizitza batean zegoen ikastola. Gerra hasi zenean, ikastola itxi eta "ensenantza edo jesuitinetan" hasi zen.

  • mariani estanga "Bandera nazionala" jarri beharra

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra garaia du hizpide. Egun seinalatuetan, "bandera nazionala" jarri behar izaten zen balkoian. Aguazila joaten zen etxez etxe, eta balkoiak apaintzeko agindua ematen zuen.

  • mariani estanga Etxez sarritan aldatu

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra etorri zenean, Marianiren familia Tolosan geratu ziren. Jende asko alde egin zuen. Etxez sarritan aldatu ziren, Laskurain kaleko etxera joan ziren arte.

  • Maria Jauregi Zabala Soldaduekin erdaraz hizketan

    Maria Jauregi Zabala (1921) Tolosa

    Urkizun egon ziren soldaduekin hainbatetan hitz egiten zuten; ahizpa zaharrenak bakarrik zekien erdaraz, eta hari esker moldatzen ziren. Soldadu haiek Nafarroakoak ziren.

  • Santos Ezeiza Otamendi Soldaduak etxean lotan

    Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa

    Gerra hasieran, nafarrak etorri ziren eta batzuek Santosen familiaren etxean egin zuten lo lasto gainean; etxekoak beldur ziren etxeak ez ote zuen su hartuko. Soldaduek baserritik presaka egin zuten alde eta bertan utzi zituzten arma pila bat eta aurreko egunean ostutako oilaskoak. Hori ikusita, Santosen familiak inguruko etxeetan banatu zituzten oilaskoak.

  • Santos Ezeiza Otamendi Arreba gorteiatu zuen soldadua

    Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa

    Soldaduak hiru aste inguru egon ziren Urkizun, Tolosa hartu aurretik. Soldaduetako batek Santosen arreba bat gorteiatu zuen, baina arrebak ezetz esan zion, moja sartu nahi baitzuen.

  • Martin Balerdi Gorostegi Mutrikuko Kondeak Nafarroara ihesi gerra denboran

    Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa

    Gerra sortu berrian, ardiekin mendian zebilela, galdutako bi gizon aurkitu zituen, bat zaurituta. Bedaiora zuzendu zituen. Zauritua astoan hartuta pasatu omen zuten Nafarroara. Mutrikuko Kondeak omen ziren, errepublikaren lurraldetik Francok hartutakoetara ihesi zihoazenak.

  • Martin Balerdi Gorostegi Ondarretako kartzelara esnea eramaten

    Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa

    Bedaioko hainbat gizon eraman zituzten Ondarretako espetxera gerra garaian. Martin morroi egon zen Benta Berriko baserri batean eta kartzelara joan ohi zen esnea eramatera.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Zer da gerra, ama?

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Gerra hasterako, Zumarragatik Urkizura itzuli zen. Zumarragako eskolako mojak beldur omen ziren eliza erreko ote zieten. 12 urteko gaztetxo batek gerra zer den ez jakitea eta hari zaion beldurrari buruz hitz egiten du. Tropak Urkizun ibili zirela gogoratzen du. Anaiak gerran ibili ziren soldadu.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Tropak Urkizura sartu

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Gerrako kontuak aipatzen ditu. Lehenengo, "gorrien" tropak sartu ziren Urkizun, eta gero, nazionalak. Tiroketak, intendentziak... aipatzen ditu. Olamuño mendian hiru gorpu lurperatu zirela dio, baita auzoko beste baserri batean ere.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Hegazkinak zaintzeko etxola

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Soldaduei buruz hitz egiten du: txapel gorriak (erreketeak), karlistak, falangistak... Tropa bakoitzak zer bereizgarri zituen aipatzen du. Urkizun, etxola bat egin zuten soldaduek hegazkinak zaintzeko.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Soldaduek ere jan egin behar

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Soldaduak askotan joaten ziren Urkizuko tabernara. Soldaduek euren poltsikotik ordaintzen zuten tabernan hartutakoa.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Mendikute eta Albiztur aldetik tiroak

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Gerrako kontuei buruz hitz egiten du. Mendikute eta Albiztur aldetik izaten ziren tiroketak aipatzen ditu.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Anaiak, soldadu joandakoak

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Gerra denboran, auzotar ugari joan zen Urkizutik soldadu. Maria Jesusen anaiak ere soldadu joan dira.

  • Maria Jesusd Albisu Toledo Anaien berri jakin nahi

    Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa

    Gerraren eragina. Gerrak 13 urtetik 18ra bitartean harrapatu zuen Maria Jesus. Soldadu joandako anaien berriak noiz iritsi zain egoten ziren etxean. Txokolatea, gazta eta dirua bidaltzen zizkien paketeetan. Gutunak ere bidaltzen zizkien.