Gerraren eragina

  • Kontxita Garate Gerra garaian, soldaduak etxean

    Kontxita Garate Gurrutxaga (1923) Mendaro

    Jubilaziorik ez zen izaten bere gurasoen garaian. Gerra garaian, 11 urte zituen eta soldadu nafarrak etxean lau egunez egon zirela azaltzen du. Ardiak jan zizkieten. Zazpi hilabete iraun zuen gerrak Arnon.

  • Migel Arratibel Dorronsoro Gerrak ekarritako komeriak

    Migel Arratibel Dorronsoro (1930) Zumarraga

    1936rako, Ataundik Tolosara joanak ziren bizitzera. Gerra ostean, aita lanetik bota egin zuten, arrazoi politikoengatik. Orduan, aurrera ateratzeko nola moldatu ziren azaltzen du.

  • Migel Sasieta Irastorza Zumarragako alemanaren zorigaitza

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Militar asko egon ziren Zumarragan gerra garaian. Zumarragan aleman bat bizi zen gerra aurretik ere; gerra garaian, familia Alemaniara joan zen, eta gizona bakarrik gelditu zen Zumarragan. Bere buruaz beste egin nahi izan zuenean, soldadu italiarrak hori eragozten saiatu baziren ere, azkenean lortu zuen.

  • Jexux Mari Errekondo Zubietako eskola; gerrako fusilatuak

    Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil

    Eskolan, Zubietan ere ibili zen, falangista baten emaztearekin; azpeitiarra zen, eta euskaraz ematen zuen eskola. Lehengo maisua, Koxme, fusilatu egin zuten Francoren aldekoek. Usurbilen sei-zazpi fusilatu zituzten. Cara al Sol kantatzen zuten.

  • Felix Olasagasti Gerrako zertzeladak: alemaniarrak, italiarrak eta koinatua

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Alemaniarrak eta italiarrak jaun eta jabe ziren hemen, herritarren artean gosea zegoela aprobetxatuta. Koinatu bat ihesi joan zen Gijonaino; eta handik Txarara bueltan oinez etorri zen.

  • Teodoro Aranburu Gerra garaiko irratiak eta irratsaioak

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra garaiko berriak irrati bidez entzuten zituzten: Radio Galena zen hura. Irrati haiek nola funtzionatzen zuten azaltzen du. Gerora, Radio Pirenaica entzuten zuten.

  • Martzial Goenaga Soldaduak "apopilo" zikinak

    Martzial Goenaga Gorriti (1925) Usurbil

    Gerra garaian, Francoren aldeko soldaduek errementeria konfiskatu zieten eta armategia jarri zuten bertan. Etxeko ganbaran ere geratu izan ziren lotan; zikinak ziren soldadu haiek. Soldaduek oiloak lapurtzen zituzten etxetik.

  • Nieves Aranburu Gerrako armak eta umeen jolasak

    Nieves Aranburu Otaegi (1936) Antonio Orbegozo Lizarazu (1928) Usurbil

    Gerrako tiroak eta bonbak gogoan ditu Antoniok. Soinuaren arabera bereizten zuten zer arma motarekin botatakoa zen tiroa. Bonbak nondik botatzen zituzten azaltzen dute. Soldaduek alde egiten zutenean, umeek bolbora biltzen zuten harekin jolasteko.

  • Benito Aranburu Gerran ogia falta ez; gerra ostean bai, ordea

    Benito Aranburu Gaztañaga (1923) Usurbil

    Gerra garaian, maistrak "Madrid hartu zutela" esaten zien pozik. Gerra bukatu zenean, lasaitua hartu zuen, bestela, berak ere frontera joan beharko baitzuen. Gerra garaian ez zuten goserik pasa; okina Oriotik etortzen zen. Gerra ostean, errotak itxi zituzten; horregatik, Mendarora trenez joaten ziren hainbat gazte garia ezkutuan ehotzera.

  • Juan Arrieta Francoren soldaduek Markina hartu zutenekoa

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Francoren soldaduak Etxebarritik sartu ziren Markinara eta eurekin batera mairuak ere sartu ziren. Frontoia armez bete zuten eta Karmengo komentua ere kuarteltzat hartu zuten. Egun batean, hirurogei kanoikada baino gehiago bota zituzten Markinan eta etxe bat erre egin zen. Urberuagako bainuetxean, ostera, komunistak zeuden.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Gerraren eragina

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Ordizia

    Zinema zegoen tokian, kartzela jarri zuten. Militarrak eskolako eraikinean egon ziren. Militarrak lerrokatzen ari zirela soldadu bati tiroak ihes egin ziola gogoratzen du. Soldaduak Araman ere egon ziren.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Gerra denboko beldur-giroa

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Ordizia

    Gerra denborako giroa. Beldurra: ez zen ezer galdetzen, ez zen azalpenik ematen. Soldaduak Angeles neskame zegoen tabernara joaten ziren. Soldaduei buruzko kontuak.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Goserik ez

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Rosario Lasa Garmendia (1938) Ordizia

    Gerra denboran ez zuten goserik pasa. Baserrian ez zen jatekorik falta izaten: babarruna, patata, taloa... zerbait izaten zen beti.

  • Juanita Zelaia Gerra garaian, Ondarroan inkomunikatuta

    Juanita Zelaia Balenziaga (1918) Markina-Xemein

    Gerra hasi zenean, zazpi hilabetean inkomunikatuta egon zen etxekoekin. Urritik apirilera. Gernika hartu zuten arte. Beste ahizparekin egoten zen, hura ere Ondarroan zegoelako neskame. Pobre bizi ziren: oinutsik umeak, kalean, kalekoak baserrietara jan eske...

  • Juanita Zelaia Ondarroan, nazionalak sartu aurreko giroa

    Juanita Zelaia Balenziaga (1918) Markina-Xemein

    Nazionalak urriaren 4an sartu ziren Ondarroara, Debatik. Gerrako giroa: soldadu tolosarrak kantuan, bertako neskek nobioak ere topatu zituzten... Frontea non zegoen, Astarrikan. Bi anaia elkarren kontra, alde banatan borrokan.

  • Jexuxa Salegi Oruesagasti Anaia, soldaduen txofer

    Jexuxa Salegi Oruesagasti (1921) Urretxu

    Gerra garaian, anaia gerrarako deitu zuten; eta, txofer zenez, soldaduak batetik bestera eramateaz arduratzen zen. Soldaduak urte pare bat egon ziren herrian.

  • Isidoro Mujika Senideak gerran edo gaixo, eta bera etxera

    Isidoro Mujika Treku (1922) Urnieta

    Gerra hasi zenean, hiru anaia eraman zituzten gerrara deialdi bakarrean. Arrebak karbunkoa harrapatu zuen, eta ez zen gai behiak jezteko. Orduan, Isidoro Aierdin zegoen morroi, eta etxera itzuli behar izan zuen laguntzera.

  • Jesus Barandika eta Feli Goikoetxea Gerrako erasoak: Feliren jaiotetxea erre zuten

    Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika

    Gerran, kanoiak egon ziren inguruan. Jesusek-eta ganaduak auzoko korta batean gorde zituzten. Felik auzoan egoten ziren tankeak ditu gogoan. Feliren etxea erre egin zuten ganadu eta guzti, eta Kurtzeroko Zubietara joan ziren izeko baten etxera. Gero, gerraostean, Ugarteko Etxebarrin soldaduak izaten zituzten eta nahi beste jateko izaten zuten.

  • Carmen Irusta Gerran soldaduen beldur

    Carmen Irusta Alakano (1922) Muxika

    Espainiako Gerra Zibilean, soldaduak etxe albora agertu zirenean, beldur handia izan zuten. Frontea ondo-ondoan zuten. Behin soldadu bat etxera etorri zenean, korrika egin zuen ihes beldurrez. Arrautza bila-eta joaten zitzaizkien.

  • Carmen Irusta Goikoerrotara diru bila

    Carmen Irusta Alakano (1922) Muxika

    Frontean zeuden nebei dirua bidali behar zien eta ez zuen izaten zer bidali. Goikoerrotara joaten zen bila.