Gerraren eragina

  • Jesus Zufiria Iarza Militarrak eta Guardia Zibilak

    Jesus Zufiria Iarza (1929) Oñati

    Militarrekin oso harreman gutxi izan zuten baserritarrek. Legazpi, Zumarraga eta Antzuolatik etorri omen ziren Gorobizkarrera militarrok. Gerraostean Guardia Zibilek lapurretak egin omen zituzten auzoko baserrietan.

  • Joxe Zulueta Herrian mutil gazterik ez

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    Herrian ez zegoen mutil gazterik, denak gerran zebiltzalako. Bera eta lagunak ziren herriko nagusienak eta neska-kontuetan ere libre ibiltzen ziren.

  • Jose Antonio Barandiaran Gerran zaurituak jasotzen

    Jose Antonio Barandiaran Pagola (1935) Hernani

    Gerra garaian, ilundutakoan zaurituak bilatu eta Villabonara eramaten aritu zen bere aita. Lan horregatik ordaindu egiten zioten. Ezin behientzako janari bila joan eta sega zorrozteko ere ezkutura joan behar.

  • Jerardo Mondragon Garai Nazionalek bi granada bota osabari

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Osaba idi-parea eta gurdiarekin bidean gora zihoala, nazionalen hegazkin batetik bi granada bota zizkioten. Ez zitzaion ezer gertatu.

  • Jerardo Mondragon Garai Nazionalen kainoiak auzoan

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Auzoan, nazionalen kainoiak non egon ziren azaltzen du. Handik bonbak botatzen zituzten Udala eta Intxorta aldera. Soldaduek almazena eduki zuten baserritik gertu.

  • Jerardo Mondragon Garai Auzokoek etxea hustu

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Handik Uribarriko baserrira begira egoten ziren prismatikoekin. Auzokoek etxean utzi zituzten gauza guztiak harrapatu zizkien. Gurasoen joera politikoak.

  • Jerardo Mondragon Garai Baserriko lanak, Itturrixan

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Bedoñan egon ziren denboran, baserriko lanetan lagundu behar izaten zuten: itulan, gari-ebakitzen, arbia garraiatzen... Itturrixa (Iturriaga) baserrian zenbat senide egon ziren aipatzen du.

  • Pilar Bastida Irastorza Lantegiak bonbardatzen

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    Gerra hasi aurretik, milizianoek lantegiak bonbardatu zituzten. Umeak babeslekura joaten ziren.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Garagartzarren artean beldurra

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Gerra garaian hiru hilabetez Mardonan egon ziren. Beldurra zegoen garagartzarren artean.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Garagartzatik Elorriora joan behar

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Gerra garaian, Mardona baserritik ere atera egin zituzten. Elorrioko Iguria auzora joan ziren, behiak Besaiden lagata eta hilabete eskas egin zuten bertan. Gauez ezkutuan lo egiten zuten neskek.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Laguna soldaduarekin ezkondu

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Errazionamendukoarekin eta etxeko janekin moldatzen ziren. Soldaduek laguntzen zieten joan etorrian eta haietako batekin ezkondu zen Iguriako nesketako bat.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Erreketeek behia jan

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Gerra garaian, etxeko behi bat hil eta jan zieten erreketeek. Garagartzan arropak, izarak eta abar laga behar izan zituzten alde egitean eta beste batzuek harrapatu zizkieten.

  • Felix Ajuria Belar Pistoladun bat elizan sartu

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Saturrarandik Abadiñora bueltatu zenean, gerra hasita zegoen. Egun batean, meza esaten hari zirela, gizon bat sartu zen pistola batekin. Sakristian bildu zituen denak. Han parrokoak "kamelatu" zuen gizona, eta etxera eraman eta bazkaria eman zion pistoladun gizonari.

  • Felix Ajuria Belar Etxanera, monagilo...

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Aramaion, Goiko Errota baserrian egon ziren Felix eta ama; abadearen jaiotetxean. Mezara traje eta korbatarekin joaten zen, seminarista moduan. Etxango familia batek berarekin eraman zuen Felix, auzoko ermitan monagilo lanak egiteko aitzakian, baina baserriko lanetan gehiago aritu zen. Igandetan egiten zituen monagilo lanak, eta aukera zuenean txanponen bat osten zuen. Baserrian non egiten zuen lo. Baserri horretan karlista bat egon zen ezkutatuta.

  • Matias Sagasta Elorza Militarrak baserri hutsetan

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    Gerra denboran ez zuten militarrik eduki Mojategi baserrian. Musakolan baserri hauetan gelditu zen jendea: Garratz, Osiñalde eta Mojategi. Beste baserrietatik jendea kanpora bidali zuten: baserriak utzi beharra, militarren mehatxuak tarteko. Auzoko baserri hutsetan militarrak egon ziren gero.

  • Matias Sagasta Elorza Auzoko mutilak "gorriekin"

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    Musakolan 25 baserri zeuden gerra etorri zenean. Mutil asko zegoen auzoan. Mutil gazte kuadrilak joan ziren nazionalistekin. Haien agurrak. Gero, nazioalek baserrietan norbait falta zela ikusten bazuten, familia osoa bidaltzen zuten baserritik.

  • Juana Garmendia Gerra garaiko giroa herrian

    Juana Garmendia Uzkudun (1924) Errezil

    Herrian ez zen txikiziorik egon. Karlistak nagusitu ziren Errezilen, eta orduan zabaldu zen zurrumurrua zazpi gizon hilko zituztena. Azkenean ez zituzten gizonak hil, baina bai ume bat jolasean ari zela. Bonbarik ez zen ia egon. Baserrian kalean baino gose gutxiago pasa bazuten ere, janaria ez zuten soberan.

  • Raimunda Basurto Gerra nabaritu ez Getarian

    Raimunda Basurto Lazkano (1921) Agustina Garmendia Lazkano (1921) Jesusita Manterola Larrañaga (1922) Getaria

    Getarian ez zuten gerra nabaritu; janzkeran bakarrik antzematen zen bandoak zeudela. Getariako mutil gazteak gerrara eraman zituzten, eta Agustinaren anaia hil egin zen hala.

  • Maria Anjeles Beitia Oruna Bi fronteen erdian, Aramaio

    Maria Angeles Beitia Oruna (1918) Aramaio

    Gerra denboran kanoikada asko sartu zen bere etxe inguruan. Nazionalak jan eske etorri ohi ziren beren baserrira, baina ekarri ere ekartzen zituzten gauzak. Aramaio bi fronteren artean egon zen denboraldi batez; ama kaletik etxera itzuli ezinik egon zen.

  • Rekalde ahizpak Bertsopaperak; osaba Benantzioren bertsoak

    None Rekalde ahizpak () Maria Luisa Rekalde Urdanpilleta (1928) Oiartzun

    Bertsopaperak saltzen zituzten Oiartzungo plazan. Aitak asko zituen, baina gerra etortzean bota egin zituen. Osaba Benantzio Rekaldek jarritako bertsoak.