Gerraren eragina

  • Bittor Aperribai Abasolo Gerra hasi zenean, kalera joan ziren ihesi

    Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara

    Bost behi zituzten, idiak, ardiak... Mendian zeuden ardiak, eta gerra sasoian denak desagertu ziren. Oiloak ere bai. Etxetik joan beharra izan zuten, erdian geratzen zelako. Milizianoak joan zitzaizkien etxera. Kalera joan ziren, animalia gehienak bertan utzita.

  • Migel Okina Salsamendi Monzonen etxea eta batzokia errekisatuta

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Monzonen etxea eta batzokia errekisatu egin zituzten. "Falange de las Jons" letreroa pintarazi zioten berari. Herriak hartzen zituztenean, desfileak egiten zituzten, baina bera ez zen joaten. Frontea apurtu artean eskolarik ez zen izan; gero bai.

  • 280 Euskara hezkuntzan

    Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara

    Gerra garaian, euskaraz egitea debekatuta zegoen. Compañía de Marían, dena erdaraz ematen zen; Conchita Maiztegi irakaslearekin ere, erdaraz egiten zuten. Euskaraz egitea ahaztu egin zitzaion. Ikastolaren hastapenak; batzokian hasi ziren lehenik klaseak euskaraz ematen.

  • 280 Abadeak; fraide dominikoak

    Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara

    Santa Marinako parrokia; San Pedro. Ezagutu dituen zenbait abaderen izenak ematen ditu. Plazan dominikoak zeuden; elizara sarritan joaten zen bertara. Garai batean, eskola ere egon zen; abadegaiak ere egon izan ziren bertan. Gerra garaian, soldaduak egon ziren dominikoen egoitzan; gerora, ikastola jarri zen eraikin hartan.

  • 302 Milizianoekin hartu-emana

    Tomas Osoro Elkoroiribe (1928) Bergara

    Milizianoekin hartu-emana zelakoa. Diru-zuria; zilarra.

  • 299 Gerraren eragina auzoaren giroan

    Mariano Martínez Estévez (1923) Bergara

    Lehen txikiteoan gehiago egiten zen. Gerra bukatu eta gero San Antonio auzoko giroa aldatu egin zen. Alderdikeriek konfiantza zapuztu egin zuten.

  • 182 Tropak baserrian

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Milizianoak ondoko baserrian. Familia baserri desberdinetan sakabanatuta. Beraien baserrian "injenieros zapadores". Gerra garaia baserrian.

  • 182 Tropak baserrian

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Zapadoreak egon ziren beraien baserrian. Hartu-emana.

  • 182 Frontea baserrian bertan

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Frontea baserrian.

  • Martin Aranburu Gerra hasi, eta beraiek Kale Txikira

    Martin Aranburu Artano (1926) Andoain

    Gerra hasi zeneko oroitzapenak gogoan ditu. Etxetik alde egin zuten, eta Kale Txikira jaistea erabaki zuten. Garai hartan, ez zekiten askorik gerrako bandoei buruz.

  • Martin Aranburu Beraiek Kaletxikin, eta ganadua baserrian

    Martin Aranburu Artano (1926) Andoain

    Gerra garaian, Kaletxikin egon ziren, eta beraien ganadua zaintzeko nola moldatu ziren azaltzen du.

  • Erramun Ansa Gerra hasi zenean, eskolan ziren

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Gerra hasi zenean, Erramunek 8 urte zituen. Urte hartan hasi zen La Salle ikastetxean ikasten, eta gerra hasi zen egunean eskolan zer esan zieten gogoan du. Azaroan hasi ziren berriro eskolan.

  • Erramun Ansa Soldaduentzako janaria

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Noizbait soldaduak etorri ziren ganadua kentzera etxera, mendian zeuden soldaduak elikatzeko. Mendira bitan joan ziren Erramunen etxekoak idiarekin eta gurdiarekin soldaduei janaria eta armak eramatera; bidean tiro egiten zieten eta orduan pasatako estutasunak kontatzen ditu. Astero soldaduentzako janaria eraman behar izaten zuten alondegira.

  • Erramun Ansa Botoa "sekretua eta librea"...

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Denboraldi bat soldadu nazionalentzako janaria ematen pasa ostean, 2.000 pezetako isuna jarri zieten beraiei eta inguruko baserriei; baserritar karlistei ez, ordea. Garai hartan, botoa ez zen librea: beraiek maizter ziren baserrian, eta nagusiak esaten zien nori bozkatu. Beldur handia zegoen lehen, jende xumeak ez zuen babesik jauntxoen aurrean.

  • Juan Bautista Aizpurua Kaletik baserrira joan zirenekoa

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    Gerra garaian, jende askok egin zuen alde Andoaindik, etxe huts asko gelditu ziren. Anai-arreba gazteagoak jaio zirenerako, kale nagusian bizi ziren beraiek, etxe huts batean. Geroago, aitak lur batzuk erosi zituen, han baserria eraiki eta baserriko bizimodutik bizitzeko.

  • Joxeba Amutxastegi Gerra hasi, aitak alde egin eta gasolindegia galdu

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Gerra etorri zenean, aitak alde egin zuen; familia Olazabalgo baserrira joan zen. Andoaingo zubia bota egin zuten dinamitarekin eta orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Beraien gasolindegiko gasolina kendu eta beste gasolindegikoei eman zieten.

  • Joxeba Amutxastegi Fusilatu zituztenen istorio tristeak

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Soldaduak hilabetez eduki zituzten etxean, baina bitarte horretan ez zuten alde egiterik pentsatu. Andoainen fusilatu zituzten gizon batzuei buruz hitz egiten du: ez zuten errurik eta horregatik beldurrik ere ez; baina horrek ez zien bizia salbatu.

  • Joxeba Amutxastegi Umea izanda ere, gerran sufritutakoa

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Nahiz eta gerra garaian umea izan, asko sufritu zuen Joxebak. 11 urte zituztela, komunio handia egin zutenean, Joxe izena hartu behar zuela esan zioten.

  • juanita garmendia Gerran erreketeak inguruan eta gazte ugari hil

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    Gerra hasi zenean, baserrian zegoen. Tropak baserritik gertu zeuden eta tiroak entzuten zituzten. Erreketeek hainbat gazte hil zituzten Juanitaren baserri inguruan. Gotzaina ere etorri zitzaien etxera.

  • Luis Iribarren Guardia zibilek aita estutu zuten jendea sala zezan

    Luis Iribarren (1928) Erroibar

    Guardia zibilak etxera etorri, aita gela batean sartu eta estu hartu zuten jendea sala zezan. Baina aitak ez zuen inor salatu eta Zilbetin ez zuten inor hil.