Gerraren eragina
-
Behiak basoan ezkutatuta gerra garaian
Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu
Aia behiekin joan zen Gernikara, Natxituko familia baten altzariak edo, etxera ekartzera. Bidean aurkitu zituen nazionalak, eta pasatzen utzi zioten, baina beste baserritar bati ez. Orduan behi guztiak kortatik atera eta basoan ezkutatu zituen. Aita ez zen alde batekoa ez bestekoa izan, eta seme-alabak ere ez ziren inolako ekitaldi politikotara joaten.
-
Gerra denbora Azkoitian eta Elgoibarren
Blas Aramendi Aranberri (1927) Azkoitia
Gerra denbora 8 urte zituela ezagutu zuen; beraiei ez zien galera handirik eragin. Azkar pasa zen frontea; eta, Elgoibar pasata, pareko mendian geratu ziren. Aita, idiak zituenez, munizioa jasotzera derrigortu egin zuten; eta Elgoibarko San Migeldik Kalamua mendira joan behar izan zuen. Bala eta morteroak izaten ziren, eta beldurrez egoten ziren.
-
Juin jauregia, gerra garaian, kartzela
Julian Iruretagoiena Olalde (1924) Azkoitia
Gerra denboran Azkoitiko Juin jauregia kartzela modura erabili zuten. Bonbak bota eta berak ikusitakoa kontatzen du.
-
Gerra garaian ez ziren konturatzen zer ari zen gertatzen
Felixa Izagirre Agirregabiria (1929) Astigarraga
Gerra etorri zenean, ez zuten asko jarraitu. Portaleko koltxoia, gordeta egon zirela momenturen batean... baina ez du asko gogoan. Ez ziren ikaratu. Gose garaia gogoan du.
-
Gerra garaian Hernanin
Manolo Adarraga Elizaran (1932) Hernani
Gerra garaia Hernanin pasatu zuen. "Gorriak" etorritakoan, Pagoagako eskolan babestu ziren eta astebete inguru pasatu zuten. Handik etxeratu eta denda hankaz gora aurkitu zuten. Etxea ere zulatuta topatu zuten. Frankistak etorri zirenean, bi militar egon ziren Manoloren etxean.
-
Kanoikada bat baserrian
Juana Okina Zeziaga (1922) Arrasate
Baserria kanoikada batek hondatu zien. Aurrezki kutxako diruak berreskuratzeko, arazoak izan zituzten. Bilbora ihesean joandako Juanaren bi ahizpa ere itzuli ziren etxera. Gerra garaia beldurgarria izan zen.
-
Gerra denboran, artzain
Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate
Oreja hil zutenean, beste batek ihes egin zuen, errekara salto eginda. 14 urte zituen Joxe Bixentek gerra hasi zenean. Urtebete lehenago, mendira joan zen ardiekin, Deguriara, artzain. Gazta eskuz egiten zen orduan. Deguriara gerratik ihes egindako gizonak zeuden han; eta, haiek gobernatzeko, talo eta ardi-esnea ematen zien.
-
Menditik ardiekin alde egin behar
Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate
Gerra indartuz joan zen, jendea armatuz eta trintxerak eginez. Artzainek menditik jaitsi behar izan zuten ardiekin. Mendiola auzoan egon zen Joxe Bixente hilabete batzuetan. Arabako gudako kanoikada hotsa entzuten zuen Joxe Bixentek menditik.
-
Erreketeekin
Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate
Ardiak Degurian utzi eta etxera zetorrela, errekete konpainia batekin egin zuen topo Aretxabaleta inguruan. Ez zioten utzi etxera joaten, han gorriak zeudelako. Aretxabaletako osaba batek jatekoa eman zion, eta berriro Deguriara itzuli zen.
-
Bala artean Deguriara bidean
Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate
Bedoñatik zehar bilatu zuen bide seguruagoa etxera etortzeko. Arientza auzoan meza entzun ondoren, Santa Luzia bezpera batean trintxeran gorde behar izan zuen; eta, bala artean, Deguria aldera joan zen.
-
Bi etxetan, lau bizitza
Juanita Lizarralde Eskibel (1926) Antzuola
Bi etxetan lau bizitza zeuden. Arrandai Osaeta eta Arrandai Torre ziren baserriak, eta elkarrengandik gertu zeuden. 30 lagun ere egon ziren. Gerra inguruan lehengusuak ere joan ziren baserrira. Gerra kontuekin ez zen asko enteratu. Bi ikasturtetan eskolarik ez zuten izan. Soldaduak gertu ibili ziren. Hegazkinak ikusten zituzten, tirorik ez.
-
Gorrien dirua
Asuncion Leibar Kortabarria (1924) Arantxa Olabe Leibar (1947) Arrasate
Gorriei ardiak saltzen zizkieten diru truke. Miliziano gaixoak edukitzen zituzten etxean. Horietako bat, mortero-hotsa entzun orduko, "gorrien dirua" eskatzen hasi zen.
-
Asuni tiroa gerran
Asuncion Leibar Kortabarria (1924) Arantxa Olabe Leibar (1947) Arrasate
Asunzion 1924an eta Arantza 1947an jaio ziren. Asunek tiro bat bota ziotenean hartu zuen sustoa kontatzen digu. Gerra zenean, bizimodua ahal zenik eta era normalenean egiten zuten, egunerokoak eginez, gerra girora ohituta.
-
Gorriak (soldaduak) etxean
Asuncion Leibar Kortabarria (1924) Arantxa Olabe Leibar (1947) Arrasate
Gerra denboran errotak zigilatu egin zituzten. Frontea Gesalibarren egon zenean, Enuzketa baserrian miliziano gorriak egon ziren. Baserria biltegi bihurtu zuten; kontserbako janariz, oinetakoz eta bestelakoz bete zuten.
-
Bi belaunaldi, maistra bat
Purita Zabalo Zabalo (1934) Antzuola
Antzuola inguruan bonbardaketaren bat izan zen; herri barruan, baita tiroketaren bat ere. Hala eta guztiz, ez zen txikizio handirik izan Antzuolan. Maristen eliza erre zuten. Bi urterekin hasi zen "eskola txikian". Gerra garaian, ordea, eskola eten egin zen, eta gerraostean sei urtera arte eskola berean jarraitu zuen, Maria Barrena maistrarekin. Puritaren alabarik zaharrenak ere maistra horrekin ikasi zuen urtebetez.
-
Herriko eskola itxita gerra garaian; uzarraga
Isabel Jauregi Mendizabal (1926) Antzuola
Eskolako kontuak. Baserriko umeak udaberrian hasten ziren normalean eskolan. Gerra hasi zenean, eskola amaitu zen. Uzarragako eskolara gerra garaian. Umetako bizimodua.
-
Arazorik ez militarrekin
Begoña Olabarria Zabalo (1928) Antzuola
Nazionalak etorri zirenean, umeak beste etxe batera bidali zituzten badaezpada, eta gurasoak geratu ziren tabernan. Ez zuten inongo arazorik izan militarrekin. Nazionalak sartu zirenean tiroketak izan ziren Antzuolan, eta norbaitek maristen eliza erre zuen.
-
Eskola, gerra sasoian
Julian Garitano Alberdi (1931) Antzuola
11-12 urtera arte egon zen eskolan. Partikularrera ere joan zen. Militarrak egon ziren herrian: alemaniarrak eta italiarrak. Ondarreko plazan egoten ziren soldaduak. Haiek utzitako hondarrak oiloentzat hartzen zituzten.
-
Soldaduekin ikasi erretzen
Jesus Furundarena Goenaga (1924) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Mutrikuko Beheko Plazan 800 eta 1000 soldadu italiar artean egon ziren. Herriko mutikoak zigarro eskean joaten ziren soldaduengana. Tabakoa errazionamenduan zegoen garai hartan, eta bakarren bat ematen zien. "Gizon plantak egiten" erretzen zuten zigarroa.
-
Gerrako oroitzapenak
Martzelina Kalzakorta Zenarruzabeitia (1931) Mutriku
Gerrako oroitzapenak. Soldaduen etorrera gogoratzen du. Soldaduek baserria tirokatu zuten.


