Gerraren eragina
-
Soldaduak eta kainoiak Galdonan
Martzelina Kalzakorta Zenarruzabeitia (1931) Mutriku
Gerra garaiko oroitzapenak. Soldaduen tiroketak. Martzelina umea zen, eta, Galdona inguruan pasioan zebilela, gizon bat hilda aurkitu zuen... Galdonan kainoiak non zeuden aipatzen du. Soldaduak Martzelinaren etxe ondoan egon ziren, eta haiekin joaten zen rantxoa hartzera.
-
Gazte-gaztea zela hasi zen zapata-lantegian lanean
Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Maristetan oso denbora gutxi egin zuen. Gazterik hasi zen lanean zapatagintzan. Garaiko zapata klaseak. 13 urteko ume baten lana zein izaten zen. Bertako zapatak inguruko herrietan saltzen zituzten. Oinetakoen konponketa. Gerrarekin batera, dena bertan behera utzi behar izan zuten. Zapata-lantegiko jabea herriko alkate zen eta ihes egin behar izan zuten.
-
Eskolak euskaraz
Baxili Txintxurreta Goenaga (1922) Oñati
Gerra hasi aurretik, Berezao auzoko eskolara pasatu zen. Eskola hartan, oso maisu ona izan zuen, Migel, fraide izateko bidean kaleratutakoa. 68 neska-mutikok ikasten zuten euskaraz elkarrekin gela batean. Gerrarekin bukatu ziren eskolok. Migel maisua espetxeratu egin zuten, eta gero Osintxura joan zen. Plazako eskolara joateko, zapatak erosi behar izaten zituzten, Berezaoko eskolara, ordea, abarkekin joatea bazuten.
-
Gerran etxean gurasoekin bakarrik
Baxili Txintxurreta Goenaga (1922) Oñati
Anaia gaztea eta koinatua gerrara gorriekin joan ziren, eta bera bakarrik geratu zen etxean gurasoekin; orduan hasi zen bera maiorazko. Anaiarik zaharrena Eibarrera eraman zuten militar beharretara. 14 urtetatik aurrera ez zen gehiago eskolara joan. Esnea eramaten zuen kalera eta erdaldunei esnea saltzen ikasi zuen erdara apur bat.
-
Hiru baserritan hiru fusilatu; lapurretak
Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu
Konporta baserrikoa Tolosara eraman zuten. Hil behar zituztenak Donostiara eramaten zituzten. Inguruko baserrietatik hiru eraman zituzten, eta denak garbitu zituzten. Erreketeek oiloak ere eramaten zituzten. Eta egunero marmita bete esne eraman behar izaten zieten.
-
Oñatiko oroitzapenak, gerra hasieran
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Mutikotan, Oñatin zegoela, erreketeek balak ematen zizkieten. Osaba medikua agertu zen. Etxaluzeko medikuaren kontuak; lehenengo zesarea. Familiak zatitu egin ziren.
-
Milizianoak etxean
Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati
Gerra hasi zenean, Maria Imitolan zegoen, bere jaiotetxean. Gogoan du miliziano kuadrilla bat Udanatik etorri zela, eta ahal izan zutena eman zietela. Arrautzak plazan saldu, eta diruarekin olioa edo azukrea erosten zuten.
-
Gerra izan zenean, ez zuten asko igarri
Maritxu Maiztegi Arregi (1929) Oñati
Gerra hasi zenean, umea zen, eta eskolan erdaraz ikasi behar zuten. Gerra ez zuten asko igarri. Auzoko mutil asko joan ziren, kintak harrapatuta.
-
Gerra garaian, Arantzazun ospitalea
Maritxu Maiztegi Arregi (1929) Oñati
Arantzazuko ostatuan ospitalea jarri zuten gerra garaian, urtebetean edo. Soldaduak egon ziren.
-
Anaiak gerran eta beraiek goldearekin lanean
Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati
Gerra hasi zenean, etxean zegoen. Anaiak gerrara eraman zituzten, eta ahizpak ibili behar izan zuten goldearekin lanean. Francok eraman zituen anaiak; zaharrenak zortea izan zuen, besteari bala pasatu zitzaion buru gainetik.
-
Soldaduak baserrian; hegazkina erori zen Aretxabaletan
Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati
Gerra garaian, militarrak Araotzen. Etxean izan zituzten soldaduak; bat Iruñekoa zen. Frontea geldi egon zenekoa. Beste etxe batzuetan ere bazeuden. Araotzen tirorik ez, baina hegazkinak bai. Elizan bezperetan zeudela entzun zutena: hegazkina erori zen Aretxabaletan.
-
Bide ertzean hartutako sustoa
Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati
Amak kalera bidali zuen enkarguak egitera, astoarekin: Zapata inguruan, gizon bat ikusi zuen. Sustoarekin dardarka. Gerra denbora zen.
-
Urbiako ermitaren inaugurazioa
Regino Biain Guridi (1916) Oñati
Urbiako ermitaren inaugurazioan egon zen 1924an, aitarekin. Mutikoa zen. 18 bat urterekin hasi zen domekero joaten. Gerra denboran lau urte egin zituen Oñatira etorri gabe.
-
Ama, errementariaren alaba; gurasoek nola ezagutu zuten elkar
Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati
Amaren kontuak: errementariaren alaba zen. Aitonaren tailerra, Trianan. Apotzagako amona. Ama non jaio zen. Bere gurasoek nola ezagutu zuten elkar: Ama Frantzian egon zen ikasten, eta Madrilgo familia bati frantsesa erakusten zegoen, Huelvan. Aita, berriz, kartzelan; hari zerbait eramateko eskatu zioten.
-
Militarrak etxe inguruetan
Jesus Zufiria Iarza (1929) Oñati
Gerra denboran, gogoan du militarrak etxe inguruan egoten zirela, sasi artean arrastaka. Guardia Zibilak auzoko elizako kanpaiari tiroka ere ikusi zituen.
-
Militarrak eta Guardia Zibilak
Jesus Zufiria Iarza (1929) Oñati
Militarrekin oso harreman gutxi izan zuten baserritarrek. Legazpi, Zumarraga eta Antzuolatik etorri omen ziren Gorobizkarrera militarrok. Gerraostean Guardia Zibilek lapurretak egin omen zituzten auzoko baserrietan.
-
Herrian mutil gazterik ez
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
Herrian ez zegoen mutil gazterik, denak gerran zebiltzalako. Bera eta lagunak ziren herriko nagusienak eta neska-kontuetan ere libre ibiltzen ziren.
-
Gerran zaurituak jasotzen
Jose Antonio Barandiaran Pagola (1935) Hernani
Gerra garaian, ilundutakoan zaurituak bilatu eta Villabonara eramaten aritu zen bere aita. Lan horregatik ordaindu egiten zioten. Ezin behientzako janari bila joan eta sega zorrozteko ere ezkutura joan behar.
-
Nazionalek bi granada bota osabari
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Osaba idi-parea eta gurdiarekin bidean gora zihoala, nazionalen hegazkin batetik bi granada bota zizkioten. Ez zitzaion ezer gertatu.
-
Nazionalen kainoiak auzoan
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Auzoan, nazionalen kainoiak non egon ziren azaltzen du. Handik bonbak botatzen zituzten Udala eta Intxorta aldera. Soldaduek almazena eduki zuten baserritik gertu.


