Gerraren eragina
-
Gerra garaian, sei hilabete etxetik kanpora
Felisa Urzuriaga Ugarteburu (1928) Eibar
Gerra sasoia bizi izan bazuen ere, gaztetxoa zen. Gogoratzen dituen apurrak kontatzen ditu. Santa Kurutzen kanoia zegoen, elizatik albora. Gerra sasoian etxetik ez ziren irteten, tiroak gogoratzen ditu. Gerora, etxetik atera zituzten eta Iturrao ("Itturrua") baserrira joan ziren. Sei hilabete egin zituzten "Itturruazpikoan". Felisaren aita, berriz, Azpiri baserrian egon zen ganaduak bertara eraman zituztelako.
-
Errepublikanoak fabrikara material bila
Dolores Egues Saizar (1928) Lucia Egues Saizar (1925) Berastegi
Aita zaintzaile moduan ibiltzen zen paper-fabrikan. Gauez, bakarrik zegoela, errepublikanoak etorri zitzaizkion mantak, papera, gasolina eta abar eskatzera. Gero jakin zuen produkzioko zuzendariak esan ziela norengana jo material bila. Zuzendaria bera ihesi joana zen eta gehiago ez omen zen itzuli fabrikara.
-
Neskame Tolosan
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Gerra garaian Tolosan egon zen neskame okindegi batean eta ez zuen goserik pasatu, baina bere senar Inaxiok bai. Goseagatik nolakoak egiten zituzten kontatzen du. Maria Doloresek ogi pusketak bidaltzen zituen etxera.
-
Txapelgorri ugari Gernikan
Maria Argialde Azalza (1917) Bergara
Gernikako bonbardaketaren hurrengo egunak zelakoak izan ziren. Soldaduak baserriko ganbaran. "Txapelgorri" ugari etorri ziren Nafarroatik. Soldaduekin harremana nolakoa. Soldaduen eguneroko jarduna. Bilboko ofentsiba.
-
Errepublikazaleak etxean
Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate
Errepublikazaleak bere etxean egon ziren. Gorriak eta erreketeak non egon ziren azaltzen du. Auzoko guztiak Bizkaira bidali zituzten, eta etxearekin gelditu ziren. Gerratik bueltan, etxera bueltatu zirenean, dena hondatuta aurkitu zuten.
-
Gerran etxetik ihesean
Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate
Zazpi ganadu bururekin, milizianoek Udalako mikeleteen etxera eraman zituzten bera, ama eta izeba. Handik Elorriora, osaba baten kale-baserri batera joan ziren. 1937ko urtarrilean etxetik irten eta urte bereko San Prudentzio egunean itzuli ziren.
-
Gerra denborako miseriak
Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate
Elorrion esnea saltzen zieten milizianoei. Baina handik ekarritako dirua Arrasaten entregatu behar izan zuten. Garirik erein gabe geratu ziren, eta ganaduekin bakarrik aurrera egin behar. Elorrion denentzat zegoen errazionamendua, baina Arrasaten ez.
-
Gerran hildakoak
Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate
Elorriar gehienek senideren bat frontean zuten. Gerran hildakoak ikusten ziren bide bazterretan. Ermandadeak ez zuen ordaindu gerran galdutako ganaduagatik.
-
Soldaduak etxera sartu zirenekoa
Jose Mari Aranbarri Elduaien (1931) Azkoitia
Soldaduak etxera sartu zitzaizkien batekoa eta haiek amari esandakoak. Soldaduen inguruko iritzia ematen du.
-
Gerran etxeko gizonek izandako zoria
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia
Gerra hasi zenean, 9 urte zituen. Anaiak ihesi joan behar izan zuen, gorriak baitzetozen. Aita nazionalista izan arren, ez zioten ezer egin. Bi anaia gerran hil zitzaizkion.
-
Gerra eta kartzelak vs gerraostea eta gosea
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia
Azpeitiko kartzela non zegoen azaltzen du. Txikizio handirik ez zen izan orduan, baina egoera zaila izan zen. Goserik ez zuen pasa gerraostean. Baserrian beti zuten zerbait prestatzeko, baina ezkutatu egin behar izaten zuten, bestela entregatu egin behar izaten zuten eta.
-
Gerra denborako bizipenak
Antonia Larrañaga Gabilondo (1914) Azkoitia
Gerra garaian, ezkondu eta 4 hilabetera, gizona gerrara eraman zioten urte eta erdirako. Etxe inguruan pasatako soldaduak eta tiro-hotsak gogoan ditu. Ganadua ukuiluan izaten zuten, kanpora ateratzeko beldurrez. Gosea pasa zuten dirurik ez zutelako, eta ogia etxean egiten zuten.
-
Aita eta amandrea kartzelara
Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate
Arrasaten, Kondearen etxearen behealdean zegoen gerra-babeslekua gogoratzen du. Behin amandrea larritu egin zen eta berak bakarrik ihes egin zuen kaletik baserrira. San Kristobalen zegoela, semea joan zen bila eta biak harrapatu eta kartzelara eraman zituzten, espioitzat hartuta.
-
Soldaduak etxean; eskolako kontuak
Facundo Garai Txintxurreta (1931) Arrasate
Soldaduek alde egin eta gero, eskolan dotrina ikasten hasi zen Leintz Gatzagako don Fermin Fernandez de Arroiaberekin. Katona eta kontuak egiten ere ikasi zuen. 100 soldadu inguru egon ziren etxeko aterpe batean hamar bat egunean.
-
Gerra garaian, jaunartzeko soinekoa koadroduna
Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio
Domeketarako soinekoa izaten zuten, eta mantelina buruan jartzeko elizarako. Bilbon erosten ziren telak eta arropak. Gerra ostean telarik ere ez zen egon. Jaunartzeko soinekoa koadroduna izan zen, baina sandaliak zuriak ziren.
-
Bonbardaketak hurbil
Asuncion Gorostiza Bengoa (1930) Arrasate
Gerra denboran lagunekin tortoloska jolasean egoten zen etxeko larrainean, 100 metrora bonbak erortzen zirela. Etxe inguruan zegoen kobazulo baten gordetzen ziren bonbardaketak izaten zirenean.
-
Bergaran urtebete, gerra sasoian
Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio
Umetako kontuak. Jolasean eta behizain. Sei urterekin, Bergaran egon zen baserri batean. Gerra denbora zen. Irakurtzen ikasi zuen han, bere kontura. Eskola asko gustatzen zitzaion; ezin zuenean joan, negarrez.
-
Gerran ere plazara dantzara
Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate
Gerra denboran, plazako erromeriak ez ziren eten. Bonbardaketak hasten ziren arte, jendeak dantza egiten zuen.
-
Gerrako arriskuaz jabetzen ez zenekoa
Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa
Fabriketako sirenen bidez jakin zuten gerra hasi zela. Orduan ez zuen beldurrik pasa, ez baitzen arriskuaz jabetzen: ihesean zebiltzan gizon batzuei gosaria eman zien zenbait egunetan, nahiz eta pareko menditik tiroka ari ziren; azkenean, gizon haiek harrapatu eta fusilatu egin zituzten.
-
Aita Frantzira alde eginda
Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa
Gerra garaian, Xabierren aitak Frantziara alde egin behar izan zuen. Aita gabe egon ziren bost urtean. Bitartean, ama lau semerekin geratu zen: zaharrenak sei urte zituen; gazteenak, urte eta erdi. Euskara galarazita zegoen. Herriko jendeak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten.


