Gerraren eragina

  • Maria Dolores Arrizabalaga Neskame Tolosan

    Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona

    Gerra garaian Tolosan egon zen neskame okindegi batean eta ez zuen goserik pasatu, baina bere senar Inaxiok bai. Goseagatik nolakoak egiten zituzten kontatzen du. Maria Doloresek ogi pusketak bidaltzen zituen etxera.

  • 278 Txapelgorri ugari Gernikan

    Maria Argialde Azalza (1917) Bergara

    Gernikako bonbardaketaren hurrengo egunak zelakoak izan ziren. Soldaduak baserriko ganbaran. "Txapelgorri" ugari etorri ziren Nafarroatik. Soldaduekin harremana nolakoa. Soldaduen eguneroko jarduna. Bilboko ofentsiba.

  • 1428 Errepublikazaleak etxean

    Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate

    Errepublikazaleak bere etxean egon ziren. Gorriak eta erreketeak non egon ziren azaltzen du. Auzoko guztiak Bizkaira bidali zituzten, eta etxearekin gelditu ziren. Gerratik bueltan, etxera bueltatu zirenean, dena hondatuta aurkitu zuten.

  • 1414 Gerran etxetik ihesean

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Zazpi ganadu bururekin, milizianoek Udalako mikeleteen etxera eraman zituzten bera, ama eta izeba. Handik Elorriora, osaba baten kale-baserri batera joan ziren. 1937ko urtarrilean etxetik irten eta urte bereko San Prudentzio egunean itzuli ziren.

  • 1414 Gerra denborako miseriak

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Elorrion esnea saltzen zieten milizianoei. Baina handik ekarritako dirua Arrasaten entregatu behar izan zuten. Garirik erein gabe geratu ziren, eta ganaduekin bakarrik aurrera egin behar. Elorrion denentzat zegoen errazionamendua, baina Arrasaten ez.

  • 1414 Gerran hildakoak

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Elorriar gehienek senideren bat frontean zuten. Gerran hildakoak ikusten ziren bide bazterretan. Ermandadeak ez zuen ordaindu gerran galdutako ganaduagatik.

  • 1006 Soldaduak etxera sartu zirenekoa

    Jose Mari Aranbarri Elduaien (1931) Azkoitia

    Soldaduak etxera sartu zitzaizkien batekoa eta haiek amari esandakoak. Soldaduen inguruko iritzia ematen du.

  • Juliana Olaizola Gerran etxeko gizonek izandako zoria

    Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia

    Gerra hasi zenean, 9 urte zituen. Anaiak ihesi joan behar izan zuen, gorriak baitzetozen. Aita nazionalista izan arren, ez zioten ezer egin. Bi anaia gerran hil zitzaizkion.

  • Juliana Olaizola Gerra eta kartzelak vs gerraostea eta gosea

    Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia

    Azpeitiko kartzela non zegoen azaltzen du. Txikizio handirik ez zen izan orduan, baina egoera zaila izan zen. Goserik ez zuen pasa gerraostean. Baserrian beti zuten zerbait prestatzeko, baina ezkutatu egin behar izaten zuten, bestela entregatu egin behar izaten zuten eta.

  • 1019 Gerra denborako bizipenak

    Antonia Larrañaga Gabilondo (1914) Azkoitia

    Gerra garaian, ezkondu eta 4 hilabetera, gizona gerrara eraman zioten urte eta erdirako. Etxe inguruan pasatako soldaduak eta tiro-hotsak gogoan ditu. Ganadua ukuiluan izaten zuten, kanpora ateratzeko beldurrez. Gosea pasa zuten dirurik ez zutelako, eta ogia etxean egiten zuten.

  • 1416 Aita eta amandrea kartzelara

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Arrasaten, Kondearen etxearen behealdean zegoen gerra-babeslekua gogoratzen du. Behin amandrea larritu egin zen eta berak bakarrik ihes egin zuen kaletik baserrira. San Kristobalen zegoela, semea joan zen bila eta biak harrapatu eta kartzelara eraman zituzten, espioitzat hartuta.

  • 1409 Soldaduak etxean; eskolako kontuak

    Facundo Garai Txintxurreta (1931) Arrasate

    Soldaduek alde egin eta gero, eskolan doktrina ikasten hasi zen Leintz Gatzagako don Fermin Fernandez de Arroiaberekin. Katona eta kontuak egiten ere ikasi zuen. 100 soldadu inguru egon ziren etxeko aterpe batean hamar bat egunean.

  • Mertxe Bilbao Gerra garaian, jaunartzeko soinekoa koadroduna

    Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio

    Domeketarako soinekoa izaten zuten, eta mantelina buruan jartzeko elizarako. Bilbon erosten ziren telak eta arropak. Gerra ostean telarik ere ez zen egon. Jaunartzeko soinekoa koadroduna izan zen, baina sandaliak zuriak ziren.

  • 1292 Bonbardaketak hurbil

    Asuncion Gorostiza Bengoa (1930) Arrasate

    Gerra denboran lagunekin tortoloska jolasean egoten zen etxeko larrainean, 100 metrora bonbak erortzen zirela. Etxe inguruan zegoen kobazulo baten gordetzen ziren bonbardaketak izaten zirenean.

  • Maria Etxebarria Bergaran urtebete, gerra sasoian

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Umetako kontuak. Jolasean eta behizain. Sei urterekin, Bergaran egon zen baserri batean. Gerra denbora zen. Irakurtzen ikasi zuen han, bere kontura. Eskola asko gustatzen zitzaion; ezin zuenean joan, negarrez.

  • Juli Bedia Iriarte Gerran ere plazara dantzara

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Gerra denboran, plazako erromeriak ez ziren eten. Bonbardaketak hasten ziren arte, jendeak dantza egiten zuen.

  • Bernabe Bergara Aginaga Gerrako arriskuaz jabetzen ez zenekoa

    Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa

    Fabriketako sirenen bidez jakin zuten gerra hasi zela. Orduan ez zuen beldurrik pasa, ez baitzen arriskuaz jabetzen: ihesean zebiltzan gizon batzuei gosaria eman zien zenbait egunetan, nahiz eta pareko menditik tiroka ari ziren; azkenean, gizon haiek harrapatu eta fusilatu egin zituzten.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Aita Frantzira alde eginda

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra garaian, Xabierren aitak Frantziara alde egin behar izan zuen. Aita gabe egon ziren bost urtean. Bitartean, ama lau semerekin geratu zen: zaharrenak sei urte zituen; gazteenak, urte eta erdi. Euskara galarazita zegoen. Herriko jendeak ez zekien gaztelaniaz hitz egiten.

  • Joana Iraola Uranga Gerra garaian, taloa gogotik

    Joana Iraola Uranga (1924) Tolosa

    Gerrako denborako oroitzapenak. Joanak 11 urte zituen garai hartan. Zer jaten zuten kontatzen du: taloa, babarruna, esnea... Kalean, gosea eta miseria zegoen.

  • Joana Iraola Uranga Hiru kanoikada baserri ingurura

    Joana Iraola Uranga (1924) Tolosa

    Gerra denborako oroitzapenak. Baserritik tiroak eta kanoikadak entzuten zituzten. Bera bizi zen baserri ingurura hiru kanoikada bota zituztela kontatzen du.