Gerraren eragina
-
Gerrako kontuak: beldurrez, aitzakia bila
Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati
Bi mutil joan zitzaizkien etxera behin, behi bat galdu zutela esanez. Beldurra zuten egia esateko. Goseak zeuden. Milizianoengana entregatu ziren.
-
Milizianoak Ugaztegin: harremana
Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati
Ugaztegin egon ziren milizianoak nongoak ziren; errepublikanoak ziren, erdaldunak. Gero euskaldunak batu zitzaizkien, boluntarioak. Armatuta zeuden. Milizianoekin izan zuten harremana ona izan zen.
-
Aita eta ahizpak gerratik ihesi
Beatriz Lejarraga Kalzakorta (1932) Gernika-Lumo
Bere aitak udaletxean egiten zuen behar, eta bonbardaketa ostean herritik alde egin behar izan zuen Santanderrera. Bere bi ahizpa ere Frantziara joan ziren. Amagaz batera Gernikan gelditu ziren neba-arrebak izeko batzuen etxean egon ziren. Handik Gonzalez altzari-dendakoen baserrira joan ziren, oso ondo portatu zen familia hori eurekin.
-
Milizioanoak etxez etxe eskean
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Bonbardaketa aurreko egunetan, milizianoak etxez etxe ibili ziren eskean. Milizianoek egun gutxi egin zituzten Munitibarren.
-
Koinatua, hildakoen gorpuak garraiatzen
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Bonbardaketa ondorenean, Gernika nola zegoen aipatzen dute. Txominen koinatu bat zortzi egunez aritu zen hildakoen gorpuak kamioian batik bestera garraiatzen; derrigortu egin zuten lan hori egitera.
-
Fusilamenduak, ikusi ezinak eta "txibatazoak"
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Gerrako kontuak. Munitibarren ez zuten inor fusilatu; Bolibarren bai. Zigor moduan, herriko zenbait abertzalek guardia zibiletara joan behar izaten zuen. Herrian "txibatazoak" izaten ziren; ikusi ezina izaten zen. Zenbait baserritako ugazabek (hiru-lau baserri zituen batek) errenteroak bere alderdiari (nazionalei) botoa ematera behartzen zituzten.
-
Soldaduei esnea ematen
Maria Kristina Zinkunegi Irazusta (1936) Andoain
Maria Kristina jaio eta berehala hasi zen gerra. Ilunabarrean, soldaduak errenkan jartzen omen ziren baserri gainaldean eta esnea partitzen zien amak. Soldaduak Belabitatik Buruntzaldera sartu ziren.
-
Soldaduak inguruko baserrietan
Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain
Gerra denborako oroitzapenak. Soldadu batzuk inguruko baserrietan egon ziren. Aldian-aldian, idizaleek kaletik jana hartu eta baserrietan zeuden soldaduei eraman behar izaten zien. Felixen aitari tokatzen zitzaionean joaten zen soldaduei jana eramatera.
-
Falangistak Bizkardo baserrian lo egiten
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Falangistek Bizkardo baserrian egin zuten lo. Atzera eta aurrera ibiltzen ziren beraien fusilekin. Hura gogorra zela pentsatzen du.
-
Belabieta mendira belarra moztera
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Bi anaia zaharrenak gerrara eraman zituzten. Dionisio baserrian gelditu zen aita eta amarekin. Izazkun menditik barrena Belabieta mendira joaten ziren belarra ebakitzera. Segan ibiltzen ziren. Orain ez da inor joaten hura garbitzera. Oinez joaten ziren, sega eta mailua hartuta. Janaria eta ura ere eramaten zituzten. Etxekoak joaten ziren eta gurdi onekin belarra kargatuta etxera itzultzen ziren. Egunero egiten zuten joan-etorria.
-
Osabak balkoitik salto egin zuen falangistengandik ihesi
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Falangistei janaria eman behar izaten zitzaien. Denbora gutxi egon ziren, eta joan zirenean bakea eman zuten. Jendea beldurrez ibiltzen zen. Aitak mendira alde egin zuen falangistak sartu zirenean. Osabak, Iturburu baserrikoak, balkoitik salto eginda alde egin zuen falangistak bere bila etorri zirenean.
-
Gerrako kaboa eta langileen batailoia
Rafael Agirre Legorburu (1926) Lezo
Gerran, kabo batek lagundu egiten zien, janaria ematen baitzien. Aita zauritu egin zuten gerran. Langileen batailoiak hainbat obra egin zituzten Lezo inguruan.
-
Pelaioen desfilea herrian
Rafael Agirre Legorburu (1926) Lezo
Gerra garaian, asko aldatu zen herriko giroa: pelaioen desfileak ere izaten ziren kaletik.
-
Gerra garaiko bizipenak
Bernarda Arizmendiarrieta Ojanguren (1925) Elgeta
Baserrian, 19 ganadu zituzten: eta, gerra etorri zenean, osabak denak saldu zituen. Aita eta ama biak elgetarrak ziren. Mendiz beste aldera pasa zireneko kontuak kontatzen ditu. Gerra garaia gogorra izan zen, baina batez ere moroak sartu zirenean. Baserrietan sartzen omen ziren nesken bila. Inguruko baserri batera bartako alabaren bila sartu eta gurasoak hil zituztenekoa kontatzen du.
-
Milizianoek ganadua lapurtzen zieten
Bernarda Arizmendiarrieta Ojanguren (1925) Elgeta
Milizianoek ganadua lapurtzen zieten. Milizianoek ia hil zituzteneko pasadizoa kontatzen du.
-
Milizianoak baserrietara; bonbardaketak
Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio
Milizianoak baserrietara etorri ohi ziren janari eske. Iheslari baten istorioa. Babeslekuetan ezkutatzen ziren bonbardaketak zeudenean.
-
Soldaduak inguruan ziren bitartean, beraiek gordeta
Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain
Gerra iritsi zenean, Maria Pilarrek gogoan du hegazkinak pasatzen zirela Andoaindik, soldaduak etxe inguruan ibili zirela, kalteak eragin zizkietela... Soldaduak etxean ziren bitartean, beraiek gordeta egon ziren sukaldearen azpiko zulo ezkutu batean. Bi aste inguru egon ziren gordeta; eta, Frantziara alde egitekotan egon ziren arren, azkenean, etxean geratu ziren.
-
Soldaduek etxean utzitako arrastoa
Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain
Soldaduak etxetik igaro zirenean, kalte handiak eragin zituzten, eta zeukatena lapurtu.
-
Gerra denborako pasadizoa
Angeles Arantzeta Alberdi (1917) Maria Luisa Arantzeta Alberdi (1919) Elgeta
Gerra denboran, eskola amaitu zitzaien. Angelesek pasadizo bat kontatzen du.
-
Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun I
Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo
Bonbardaketak iraun zuen artean baserrian egon zen, Arratzun. Antzinako etxe bat erre gabe geratu zen, eta aitak eraberritu zuenean, hara joan ziren. Ez zegoen ezer, zorriak bakarrik. 12 urte zituen Arratzura joan zirenean, familiakoek ez zieten uzten Errenteriara itzultzen, han hobeto egongo zirelakoan.