Gerraren eragina

  • Carmen Jauregi Zabala Anaia, sei urte soldadu

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Carmenek 12 urte zituela etorri zen gerra. Anaiak 18 urte zituela joan zen soldadu, eta sei urte egin zituen soldadu. Baserriko lanetan laguntzeko, ahizpak behiak jezten ikasi behar izan zuen.

  • Carmen Jauregi Zabala Soldaduak Urkizun

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Gerrako kontuak. Urkizu gain batean egonik, soldaduak denbora luzez egon omen ziren bertan. Soldadu batzuk euren ganbaran, belarretan, erretiratzen ziren; kargudunei, berriz, ohea ematen zien. Soldaduen arteko karguen izenak orduan ikasi omen zituen.

  • Carmen Jauregi Zabala Soldaduei gosaria ematen

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Amak eta ahizpak baserrian lo egiten zuten soldaduei kafesnea ematen zien. Dirua zeukanak pagatu egiten omen zuen: bi erreal.

  • Carmen Jauregi Zabala Guardia zibilaren bisita

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Anaiak soldadu joanda zirenez, aitak baserriko lanetan laguntzeko morroi bat ekarri zuen Tolosatik. Denbora batera, morroiak lana utzi egin zuen, eta guardia zibilak haren bila baserria nola miatu zuten gogoratzen du.

  • Martina Iturbe Zubeldia Gerrako oroitzapenak

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Gerra denborari buruz hitz egiten du. Garai tristeak ziren. Iruñeko familia baten etxean neskame zegoen ahizparekin batera, eta etxean gordeta egoten omen ziren. Etxe ondotik hildako eta zaurituak pasatzen ikusten zituzten. Soldaduak Iruñera eraman, eta, gero, handik banatzen omen zituzten.

  • Martina Iturbe Zubeldia Amezketako soldaduekin Iruñetik etxeratu

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Gerra denborari buruz hitz egiten du. Soldaduak Iruñera eraman, eta, gero, handik banatzen omen zituzten batera eta bestera. Iruñetik Zugaztira bueltatu zirenekoaz hitz egiten du. Amezketara bueltan zihoazen soldadu batzuekin joan omen ziren etxera.

  • Martina Iturbe Zubeldia Nafarroara, irin bila

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Gerra denborari buruz hitz egiten du. Baserrikoak emandakotik jaten zuten, eta ez zuten goserik pasa. Gipuzkoan errotak itxita zeuden, eta Nafarroara joaten ziren irin bila. Etxean egiten zuten ogia.

  • Patxi Sein Harrobiko kamioia kargatzen

    Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra denboran, harrobia egin zuten Gaztelutxon. Mitiliarrak jarri ziren bertan lanean. Patxik kamioiak kargatzen laguntzen zuen lehenagotik. Harrobiko lanari buruzko azalpenak. Bolbora kartutxoekin harria nola ateratzen zuten kontatzen du.

  • Bitoriana Artola Gerrako presoak Jaizkibelen lanean

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Gerrako presoak Jaizkibelen lanean. Beraiek arropa garbitzen zieten batzuei. Barrakoiak. Bizkaitar asko.

  • Bernarda Zabala Etxeko sukaldea "trabajadore" eta soldaduz beteta

    Bernarda Zabala Urdangarin (1923) Maria Zabala Urdangarin (1930) Lezo

    "Trabajadoreak" (presoak) ari ziren lanean hurbil, eta sukaldea beteta izaten zuten soldaduz eta haiek bisitatzera etorritako senidez. Ez zuten beldurrik pasatzen.

  • juanita-inurritegi Gerra garaiko giroa kalean

    Juanita Iñurritegi Errasti (1921) Legazpi

    Gerra garaian, giro tristea zegoen kalean: beldurra, mesfidantza...

  • Jabier Isasa Gerrako oroitzapenak

    Jabier Isasa Mitxelena (1929) Lezo

    Gerra garaia gogoan du: militar gorriak tiroka, etxera pistola baten bila etorri zirenekoa... Mugimendu handia egon zen. Beldurra pasa zuten, baina ez zuten etxetik alde egin. Irunen fronte gogorra egon zen.

  • Nikolas Lopetegi Gerra aurreko umore ederra

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Sagardotegian, kantuan aritzen ziren, umore ederra egoten zen orduan. Gero, gerra etorri zen, eta akabo orduko umorea. Kantu horiei buruz hitz egiten du.

  • Nikolas Lopetegi Borroka Lezora iritsi zeneko ondorioak

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Erreketeak Lezon sartu zirenean, beraiek errekan ezkutatu ziren. Erreketeak etxearen aurka tiroka hasi ziren; barrikak zulatu, eta sagardoz hustu zen. Handik egun batzuetara, Guadalupetik etorri ziren erreketeak, pinudian ezkutatuta zeuden gorriei tiro egiteko asmoz. 14 hegazkin etorri ziren egun hartan, bonbak botatzen. Ordurako, ordea, gorriak herrira jaitsita zeuden. Soldaduak, alde batekoak nahiz bestekoak, beraien baserrira etorri ziren; eta, bitarte hartan, beraiek alde eginda egon behar izan zuten.

  • Nikolas Lopetegi Soldaduak etxean, eta beraiek aitaren baserrian

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Gerra garaian, 3-4 hilabete pasa zituzten aitaren baserrian. Bitarte horretan, soldaduak egon ziren etxean; eta, haiek joandakoan, orduan itzuli zen familia etxera. Dena txikituta zegoen; eta ahal zuten bezala konpondu zuten. Etxera bueltatu zirenean, beldurra zeukaten.

  • Secundino Arrizabalaga Bala-zorroetako brontzea traperoari

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Legazpira falangistak sartu ziren eguna gogoan du. Osabak hamazazpi urterekin ihes egin nahi izan zuen baina Bilbon hil zuten. Soldaduekin berriketan aritzea joaten ziren bala-zorroak ematen zizkietelako. Bala-zorroetako brontzea traperoari saltzen zioten gero.

  • Secundino Arrizabalaga Soldaduak Legazpiko kaleetan

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Jende askok egin zuen ihes Legazpitik, bi osaba tartean. Urtebete inguru egon ziren soldaduak Legazpin; hala ere, ez zuten tiro bakar bat bota kalean.

  • Jesusa Zabala Militarrentzako oiloak hil behar

    Jesusa Zabala Aramendi (1923) Legazpi

    Gerra denborako oroitzapenak. Militarrak Cara al Sol kantatuz trenaren karriletik goitik behera jaisten ziren. Jesusaren familia handik gertu bizi zenez, militarrak etxera joan eta jana konfiskatzen zien. Oiloak hil eta jakia prestatu behar izaten zien.

  • Isabel kerejeta "Bolauak" eta txokolatea

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Isabelen amak "bolau" kozkorrak edukitzen zituen etxean, baina gerratea iritsi zenean falta izaten ziren. Umetan, "bolau" kozkorrak eta txokolatea ematen zien amak. "Bolauak" gozo-dendan erosten ziren.

  • Isabel kerejeta Nazionalak Legazpin sartu zirenekoa

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Nazionalak Legazpin sartu zireneko oroitzapenak. Aurreko egunean, basoan ibili ziren garoa ebakitzen. Mendi puntatik ikusi zituzten milizianoak Argixao aldera joaten. Auzoko bi mutil falta zirelako beldurtuta egon ziren: bat nazionaletara pasatu omen zen, eta, bestea, berriz, soldaduek mendi-bideak erakusteko beraiekin eraman zuten. Soldaduak nondik nora ibili ziren azaltzen du. Nazionalek bi miliziano hil zituzten. Hurrengo egunean, baserriko teilatu aldera balak botatzen zituzten. Milizianoak ihes egin zuten, eta nazionalak Goitegiko atari burutik pasatu ziren Legazpi aldera. Herriko jendea ihesean ikusten zuten, "kaminoa bete jendea ihesi Legazpitik!".