Gerraren eragina

  • Lore Egurrola Frankistak sartutakoan, bizimodu txarra

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Urrian frankistak sartu eta otsailean etxetik bota bitartean, bizimodu txarra izan zuten. Santa Kurutzen arrantxoa banatzen zuten baina bila joan zirenean, harrika bidali zituzten.

  • Lore Egurrola Erreketeak etxean

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Zazpi errekete izan zituzten etxean bizitzen. Loreren amak alabak giltzaz ixten zituen logelan, soldaduengandik babesteko. Behin aita gauez etxeratu zen amarekin egotera eta berriz ihesi joan zen.

  • Lore Egurrola Aitari etxera ez joateko abisatu ziotenekoa

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Logelan itxita hilabeteak pasatu zituzten. Erreketeek eramaten zieten jatekoa: arroza eta bakailaua. Aita etxera zetorren batean, bere lagun errekete batek abisua eman zion, zazpi errekete etxean zituela zain. Gehiago ez zen etxera agertu. Senarra izango zena eta aita Etxanon zeuden frontean.

  • Lore Egurrola Etxean lapurretan

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Aita preso egon zela etxera etorri eta gero jakin zuten. Amama etxean utzi zuten Ondarrutik alde egin zutenean, izebaren zaintzapean. Izebak Itziarrera eraman zuen amama. Izeba Ondarrura itzuli zenean, etxea zabalik eta hutsik topatu zuen.

  • Rosario Urrusolo Umeei jaten emateko beharra

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Nazionalak Ondarroara heldu zirenean, umeei jaten eman behar zitzaiela erabaki zuten, gizonik ez baitzegoen herrian. Komandantzia non jarri zuten kontatzen du eta hara joaten ziren umeak jatera.

  • Rosario Urrusolo Kartzelaratu zituzten emakumeak

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Nazionalak sartu zirenean, emakume batzuk kartzelara eraman zituzten, lehenengo herrikora. Izenak ematen ditu. Isabel izeneko bat haurdun zegoen eta hura kartzelatik gurutze gorrira eraman zuten. Kofradia zaharra soldaduz beteta egoten zen. Alemaniar injeniari bat etxean eduki zuten, Martin Campos alkateak bidalita.

  • Rosario Urrusolo Preso bati jatekoa eramatera

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Isabeli jatekoa eramatera joaten zen egunero hiru-lau aldiz gurutze gorrira. Italiar ofizial batekin topo egiten zuen egunero eta gau batzuetan autoz eraman zuen Rosario gurutze gorriraino. Isabelen erditzean egon zen.

  • Maddi Garmendia Lopetegi "Trabajadoreak" baserrian

    Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo

    Gogoan du Jaizkibelgo bidea egiten ari ziren "trabajadoreak" (Langileen Batailoiak) baserrian egon zirela, eta musika jotzen eta kantari jarduten zutela. Haiei entzuteko irrikatan egoten ziren. Txekorra harrapatu zutela ere entzuna du.

  • 1289 Gerratean, sotoan gordeta

    Milagros Ertzilla Arregi (1934) Arrasate

    1934ko maiatzean jaio zen Udalako Arteta baserrian. Senarra, Aramaioko ganboatarra, Artetara ezkondu zen. Gerra denboran ume pila bat soto batean gorde zituzten. Milagrosen anaia batek ihes egin zuen eta osabaren etxera joan zen.

  • 1320 Eskolan instrukzio militarra

    Joakin Ezpeleta Agirrebengoa (1934) Oñati

    Zurezko fusilak hartuta, instrukzioa irakasten zieten mojek eskolan. Mojetan ez, baina maristek zigortu egiten zituzten euskaraz mintzatzeagatik. Zigorrok azaltzen ditu Joakinek.

  • Manuel Maiz Eskolan ikasitakoak eta gehiago ikasteko gogoa

    Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil

    Gerra garaian ez zen galdu Donostia eta Usurbilen arteko harremana. Eskolak, ordea, itxita egon ziren. Eskolan ikasitakoak gogoan ditu; berari Espainiako historia gustatzen zitzaion gehien. Gerora, gau-eskolan aritu zen ikasten negu batean; orduan interes gehiago jarri zion ikasitakoari.

  • Teresa Jaio Eskolako kontuak

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Eskolan neskak eta mutilak aparte ikasten zuten. Eskolara gustura joaten zen, baina batzuetan pase ere egiten zuten, jolas egiteko. Zortzi urterekin hasi eta gerra hasi zen arte joan zen eskolara. Zigor gogorrak jasan zituen eskolan.

  • Mari Tere Paskual Eskolara arratsaldez bakarrik

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Gerratik itzulitakoan, arratsaldez bakarrik joaten zen eskolara, ama gaixo baitzegoen. Orduan ikasten zutena aipatzen du: frantsesa, takigrafia...

  • 1364 Maristen eliza sutan

    Andoni Azkarate Larrañaga (1932) Antzuola

    Zortzi anai-arreba ziren, Andoni zaharrena. Sarritan ezin zuen eskolara joan baserrian eginbeharrak zeudelako. Uzarragan hamar urte arte ibili eta gero kalera maristetara joan zen beste hiru urtetan. Maristen eliza erre zuteneko sua gogoratzen du. Eskola bukatu eta gero, baserrian lan gutxi zegoenean, gau-eskolara joaten zen kalera.

  • Arantxa Lasa Maiztegi Kontabilitateko ikasketak

    Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze

    Eskola bukatu eta gero itzuli zen aita desterrutik. Aitak kontabilitatea ikastera bidali zuen herriko eliza ondoan zegoen akademia batera. Han ikasi eta gero, Arantxak lanean hasi nahi zuen.

  • 1424 Gerrak ikasketak eten betirako

    Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate

    Ikasketen azkenengo mailan zeudela, gerra hasi zen eta betirako eten ziren ikasketok. Eskolako praktikak egitera Bergarara joaten ziren. Portillo irakaslearen eskola non zegoen azaltzen du.

  • Jose Angel Mendia Eskolan neska artean; Espainiako bandera lepoan hartuta

    Jose Angel Mendia Dilla (1926) Gernika-Lumo

    Amak ematen zizkionez eskolak, beti egoten zen neskatila artean. Eskolara inspektorea joaten zenean, jai izaten zuen Jose Angelek. Gerra sasoian, Otxandion egon zen osabarenean, eta han joan zen lehenengo aldiz mutilekin eskolara. Igandero mezara joaten ziren eskolatik; behin, Alfredo Donado maisuak Espainiako bandera eramateko eskatu zion eta zer egiten zuen jakin barik kasu egin zion. Atentzioa deitu zioten eta gerora ez zuen gehiago eraman. Txapel gorriarekin joaten ziren eskolara.

  • Rafa Armendariz Karmeldarretan eta Pasealekuan

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Sei urtegaz karmeldarren ikastetxean ibili zen don Felicianorekin; gero, zortzi urterekin, Pasealekuko eskoletan don Mauro Galanekin eta don Manuelekin. Bonbardaketa ostean, ez zen eskolara bueltatu. Maisuak erdaldunak ziren, eta ezin zuten euskaraz egin.

  • Manex Lanatua Garazi eskualdearen aldaketa laborantxan

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Laborantxa egiteko manera aldatu egin da. Lehen naturaren errespetua zen, eta gerlatik landa Plan Marshall-aren eraginez, Ameriketako lanerako moldea etorri zen, laborantxa industriala. Horrek ere baditu alde txarrak, dena pozoindu baita. Bada orain laborantxa biologikoaz interesatua denik.

  • extefana irastorza Minak inguruko lurretan

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Minaz inguraturik zegoen, ez zen inguruko bidexka batetik pasatzerik ere. Zenbait bordariren lurrak minaz beterik zeuden eta istripuak ere gertatu ziren hauen ondorioz.