Gerraren eragina
-
Lehengusinarekin maitemindu zen erreketea
Amalia Cordero Corral (1925) Lezo
Eibarren errekete bat maitemindu egin zen Amaliaren lehengusinarekin; gerran, baina, hil egin zen. Hala ere, mutil haren familiarekin oso harreman ona izan zuten aurrerantzean.
-
Amona, ehun-lantegian
Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona
Maiteren amonak Subijanako ehun-lantegian egiten zuen lan. Gaztetan hasi eta gerra iritsi zen arte egin zuen lana ehun-lantegian. Gerra hasi eta Donostiara joan zen familia. Amona Donostiatik bueltatu zenean, ez zuten lantegian hartu.
-
Bermeotik Bakiora ihesi gerra denboran
Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo
Gerrak baserrian harrapatu zuen Aintzane. Bakioko baserri batera joan ziren, baina bidean osaba galdu zuten. Agertu zen halakoren batean begia galduta. Laster itzuli ziren handik eta etxea soldadu italiarrez beteta aurkitu zuten. Ez zuten haiek eskainitako ogia hartu nahi izan.
-
Gerra garaian baserrian lan handia egin zuen
Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa
Gerra etorri zenean, anaiak soldadu joan ziren. Aitak erreuma zuen eta ahizpak eta biek jetzi behar ardiak. Gerra denboran ere lana soberan. Ahizpa segan ere ibili zen. Ama elbarrituta zegoen. Anaia bat etxean gelditu zen lana aurrera ateratzen laguntzeko.
-
Zestoa eta Akua inguruan soldaduak
Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa
8 urte zituen gerra hasi zenean. Soldaduak Zestoan eta Akuan pasa ziren, eta etxe barrura sartuta ibiltzen ziren. Felixen etxean zarauztar batzuk egon ziren etxetik ihes eginda.
-
Gerra garaiko kontuak
Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa
Gerra garaiko kontuak; elizetan meza garaian soldaduek egiten zituztenak aipatzen ditu. Aizarnan kanpotar ugari egon zen herritik ihes eginda.
-
Zumarragako tiroketa
Maite San Miguel Arrizabalaga (1930) Zumarraga
Zumarragan tiroak egon ziren egunean, familiako kideak etxe ugaritan harrapatu zituen. Beloki mendian hildakoak egon omen ziren. Gau bat baino ez zuen iraun. Tropak sartu ostean, gauzak ez ziren askorik aldatu Zumarragan. Ez zen txikizio handirik egon eta bizimodua ere ez zitzaion asko aldatu. Eskolak erdaraz hasi ziren eta ikasi egin behar izan zuten.
-
Gerra Zibila Mallabian
Antonia Solozabal Unamunzaga (1911) Mallabia
Gerra garaia. Tropak beraien baserri ingurutik pasatu ziren. Mallabian lasai pasatu zituzten hilabete gordinenak.
-
Eskolako kontuak gerra garaian
Evarista Zelaieta (1924) Mallabia
Eskolako kontuak. Maria Aristondorekin ikasitakoak. Gerra garaian Zengotita auzoan zegoen irakaslearen inguruko kontuak. Abertzaleak izatearren desterratuta.
-
Moroetatik iheska
Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta
Asko izan ziren hildakoak, alde batekoak zein bestekoak. Baserri bateko bi ahizpa moroetatik eskapatzeko ortozik joan ziren erreka izkinatik, ote artetik... Auzoko jendeari eta gertatutako hainbat istoriori buruz hitz egiten du.
-
Ezerezetik hasi beharra
Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta
Frontea Bilbora joan zenean, bertako giroa lasaitu egin zen. Berriro hasi behar izan ziren ezerezetik. Orduan ez zegoen gaur egungo inbidiarik. Bere amak egindako soinekoa aipatzen du adibide moduan.
-
Frankistak sartutakoan, bizimodu txarra
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Urrian frankistak sartu eta otsailean etxetik bota bitartean, bizimodu txarra izan zuten. Santa Kurutzen arrantxoa banatzen zuten baina bila joan zirenean, harrika bidali zituzten.
-
Erreketeak etxean
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Zazpi errekete izan zituzten etxean bizitzen. Loreren amak alabak giltzaz ixten zituen logelan, soldaduengandik babesteko. Behin aita gauez etxeratu zen amarekin egotera eta berriz ihesi joan zen.
-
Aitari etxera ez joateko abisatu ziotenekoa
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Logelan itxita hilabeteak pasatu zituzten. Erreketeek eramaten zieten jatekoa: arroza eta bakailaua. Aita etxera zetorren batean, bere lagun errekete batek abisua eman zion, zazpi errekete etxean zituela zain. Gehiago ez zen etxera agertu. Senarra izango zena eta aita Etxanon zeuden frontean.
-
Etxean lapurretan
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Aita preso egon zela etxera etorri eta gero jakin zuten. Amama etxean utzi zuten Ondarrutik alde egin zutenean, izebaren zaintzapean. Izebak Itziarrera eraman zuen amama. Izeba Ondarrura itzuli zenean, etxea zabalik eta hutsik topatu zuen.
-
Umeei jaten emateko beharra
Rosario Urrosolo () Ondarroa
Nazionalak Ondarroara heldu zirenean, umeei jaten eman behar zitzaiela erabaki zuten, gizonik ez baitzegoen herrian. Komandantzia non jarri zuten kontatzen du eta hara joaten ziren umeak jatera.
-
Kartzelaratu zituzten emakumeak
Rosario Urrosolo () Ondarroa
Nazionalak sartu zirenean, emakume batzuk kartzelara eraman zituzten, lehenengo herrikora. Izenak ematen ditu. Isabel izeneko bat haurdun zegoen eta hura kartzelatik gurutze gorrira eraman zuten. Kofradia zaharra soldaduz beteta egoten zen. Alemaniar injeniari bat etxean eduki zuten, Martin Campos alkateak bidalita.
-
Preso bati jatekoa eramatera
Rosario Urrosolo () Ondarroa
Isabeli jatekoa eramatera joaten zen egunero hiru-lau aldiz gurutze gorrira. Italiar ofizial batekin topo egiten zuen egunero eta gau batzuetan autoz eraman zuen Rosario gurutze gorriraino. Isabelen erditzean egon zen.
-
"Trabajadoreak" baserrian
Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo
Gogoan du Jaizkibelgo bidea egiten ari ziren "trabajadoreak" (Langileen Batailoiak) baserrian egon zirela, eta musika jotzen eta kantari jarduten zutela. Haiei entzuteko irrikatan egoten ziren. Txekorra harrapatu zutela ere entzuna du.
-
Gerratean, sotoan gordeta
Milagros Ertzilla Arregi (1934) Arrasate
1934ko maiatzean jaio zen Udalako Arteta baserrian. Senarra, Aramaioko ganboatarra, Artetara ezkondu zen. Gerra denboran ume pila bat soto batean gorde zituzten. Milagrosen anaia batek ihes egin zuen eta osabaren etxera joan zen.