Gerraren eragina

  • 384 Gerraostean soldaduak Iñurritzan eta Asti inguruan. Sasiko kantina

    Pepita Goikoetxea Agirre (1934) Zarautz

    Beraien etxe inguruko baserrien zerrenda egiten du, zeintzuk dauden, zeintzuk falta diren... Soldaduen kontuak ere kontatzen ditu berriro. Soldaduak non izaten ziren ("Alto de Orio"n...). Sasikon kantina zuten, eta hantxe jaten zuten, eta soldaduen arropa garbitu ere bai... Beraien baserrian (Sakonetan) ere kantina txiki bat jarri zuten.

  • Rufina Astola Nafarrate Zubipean gordeta egun osoz

    Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio

    Arriola auzoan, senide baten etxean egon ziren, euren ganaduak auzoko hainbat baserritan banatu eta gero. Ganadu guztiekin itzuli ziren etxera, baina aitari ardi batzuk lapurtu zizkioten Tellamendiko gurutze inguruan. Herriko kuartelean zeuden gudariak egunero etortzen ziren etxera esne bila. Frontea herrira ailegatu zen egunean, etxeko andre eta umeak kaleko zubi baten azpian babestuta egon ziren egun osoz.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Benediktaren etxea gerran erre

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Mendiolako Larringan baserrian jaio zen Bendikta, hiru etxe dira. Horietako bat haize-errota da; nortzuk bizi ziren bertan aipatzen dute. Benedikta eta bere etxekoak ere bizi ziren etxe horretan gerraostean, gerra garaian etxea erre zitzaien-eta. Pinu-egurragaz jaso zuten etxe berria, arineketan.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Durangoko bonbardaketa hil zen Mariren ahizpa

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Gerra garaian Aramaiora eta Arratiaraino joaten ziren Benediktaren senideak errotara. Marik kontatzen du bere aitak anaia nola eraman zuen medikuarengana gauez bizkarrean Aramaioraino. Mariren ahizpa Durangoko bonbardaketan hil zen, esnea banatzera joanda. Bonbardaketako oroitzapenak.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Etxea erreta, batetik bestera ibili behar

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Etxea milizianoz beteta egon zela entzun izan du Marik. Benediktaren etxea erre egin zuten. Benedikta senideekin Tellerian egon zen eta erreketeak joan ziren behin. Mendiola libre zegoela esan zietenean, aita etxea garbitzera joan zen baina hurrengo egunean, etxea erreta zegoen. Nondik nora ibili ziren kontatzen du. Etxe-errea batzen bere anaia ibili zela uste du Benediktak, baserria erre zitzaielako.

  • “Pelayo”ak

    Vicente Miranda Mundiñano (1927) Etxarri Aranatz

    Haurrei ere, soldaduz jantzi, eta instrukzio modukoa ematen zieten, haur errekete hauek “pelayo”ak ziren. Etxarrin ere egin zuten.

  • Karmenen anaiak gerrara joan ziren

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Karmenen lau anaia gerrara joan ziren. Aita hil zenean Karmenek 12 urte zituen.

  • Gerra garaia Etxarrin

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Gerra garaian, ilundu ondoren ez ziren kalera ateratzen. Erreketeak ibiltzen ziren herrian. Neskatoei ilea moztu zieten.

  • Gerra garaia

    Katalina Tabar Juanche () Etxarri Aranatz

    Gerra garaian, beraiek ez zuten behar handirik pasa. Bere aita amerikarra zen, eta beti izan zuten jatekoa.

  • Gerra garaiko kontuak

    Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz

    Gerra hasi zenean Jose Marik lau urte zeuzkan. Ezkilak jotzen zituzten herriren bat hartzen zutenean. Bere aitak guardiak egiten zituen gauean.

  • Karlistak

    Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz

    Etxarrin gehien bat Karlistak ziren. Aguazilak gizonei deitzen zien guardiak egiteko gauean.

  • Pello Iribar Perurena Miliarrak umeei instrukzioa irakasten plazan

    Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona

    Umeak militarrez jantzi eta instrukzioa erakusten zieten. Plazan egoten ziren; nola ibili eta taldean nola joan ikasten zuten. Besteak azpian hartzen zituzten, beldurra eragiteko.

  • Anjel Alberdi Gerra zela eta, maisuak alde egin

    Anjel Alberdi Aldalur (1930) Azpeitia

    Etxean kuadrilla handia ziren. Eskolan auzoko eskola-etxe batean ibili ziren, eta han zebiltzala atera zen gerra. Marista bat zuten maisu, eta hura joan zenean eskola gabe geratu ziren. Gerora beste maistra gazte bat izan zuten, Claudia. 11 urtera arte ibili ziren eskolan, komunioa egin arte.

  • Mikel Salaberria Langile batailoiak: militarrak herrian

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Langile batailoietako presoekin ez zuten harreman handirik. Ezin zuten asko mugitu, kontrolatuta zeuden. Herrian militarrak ibiltzen ziren; etxeetan egiten zuten lo. Gure Bordan egoten ziren. Arropa eta jatekoa herrian zituzten, eta soldaduek mandoekin igotzen zituzten.

  • Aurora Baskaran Gerran gaixo

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Gerra Zibila hasi ondoren, Bartzelonan zeudela Aurora elgorriaz gaixotu eta ospitalean egon behar izan zen bakarrik, kutsakorra zenez eta gerra garaia izanik Concepcion ere ezin zitekeen gaixoarekin egon.

  • Asun Anguera Illarramendi Bizimodu aldaketa

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerraostean hasieran bizimodua ez zen asko aldatu, goseteaz gain bizimodua antzera mantendu zen. Hala ere, gerra egun batetik bestera eztanda egin zuenez aldaketa bat batekoa izan zela azaltzen dute Jose eta Asunek.

  • Gerra garaiko janaria

    Juan Flores Galarza (1926) Etxarri Aranatz

    Gerra garaian, miseria handia bizi zuten. Olio bila joaten ziren Arbizura.

  • Gerra garaiko kontuak I

    Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz

    Gerra ondoren urtero garia, artoa, babarrunak... kentzen zizkieten. Ez zieten uzten Gipuzkoara pasatzen. 10etan korneta jotzen zuten, eta ezin ziren etxetik atera. Soldaduak etxeetan egoten ziren lotan.

  • Gerra garaia

    Esther Mañeru Igoa (1929) Etxarri Aranatz

    Soldaduz betetako kamioiak pasatzen ziren Etxarritik. Herriko etxe batean gosaria prestatzen zuten soldaduentzako.

  • Gerra garaiko bizitza

    Esther Mañeru Igoa (1929) Etxarri Aranatz

    Gerra garaian, sorora joaten ziren lanera. Ile luzea zuten andreei moztu egiten zieten, eta iraindu egiten zituzten. Garai gogorra izan zen.