Gerraren eragina
-
Tartean militar onak ere baziren
Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun
Gerran, kanpora atera, eta agian familiako bat topatzen zuten bazterrean hila; eta ezin ezer egin. Militarren artean, batzuk baziren onak: leihoa estaltzeko esan zieten, argia ez ikusteko, ordena zutela-eta argia ikusiz gero tiroa botatzeko. San Markostik tiro asko botatzen zituzten.
-
Elizan gerrako intendentzia
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
Eliza trastez beteta zegoen, milizianoen intendentzia zegoelako. Txikia zen orduan Ermua.
-
Gerrako oroitzapenak: hegazkinak, soldaduak eta senideak
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Gerrako kontuak. Hegazkinak hirunaka nola etortzen ziren Gasteiztik Gernikara oroitzen du. Abadiñotik etorritako senideak izan zituzten etxean hiru astez. Soldaduak orokorrean ondo portatu omen ziren beraiekin baina senideek ekarritako astoa eraman zieten. Geroago berreskuratu egin zuten.
-
Mauma auzoko gertaerak gerra garaian
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Durangoko bonbardaketarekin ez da akordatzen baina Gernikakoarekin bai. Lehenengo milizianoak eta ondoren erreketeak pasatu ziren beraien etxetik. Frentea non egon zen kontatzen du. Mauma auzoko hiru gizon afusilatzera eraman zituzten baina barkatu egin zieten eta etxera bidali zituzten bueltan.
-
Lehengusina erditzean hil zen, gerra betean
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik itzulita jakin zuten Justa erditzean hil egin zela eta umea ere bai. Gernika suntsituta zegoen eta ez zegoen medikurik. Militarrek Gasteizera zeramatela hil ziren ama-umeak.
-
Tropak etorri zirenean
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik ihesi joan zirenean, non egon ziren kontatzen du. Egun argiz ezkutuan egon behar izaten zuten, soroan beharrean zebiltzanak hegazkinek tirokatzen zituztelako. Tropen etorrera kontatzen du, bera behiak zaintzen ari zen egun batez. Soldaduek astoak harrapatzea nahi izan zutenekoa kontatzen du.
-
Txerria hiltzen soldaduek lagunduta
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Tropak zetozela ikusitakoan, txerria hiltzea pentsatu zuten, ihesi jarraitzeko beharko zutelakoan. Soldaduak etxera etorri zitzaizkien oiloa jateko prestatzeko eskatzera eta haietako batek hil zuen tiroz txerria.
-
Gerraostean soldaduak Iñurritzan eta Asti inguruan. Sasiko kantina
Pepita Goikoetxea Agirre (1934) Zarautz
Beraien etxe inguruko baserrien zerrenda egiten du, zeintzuk dauden, zeintzuk falta diren... Soldaduen kontuak ere kontatzen ditu berriro. Soldaduak non izaten ziren ("Alto de Orio"n...). Sasikon kantina zuten, eta hantxe jaten zuten, eta soldaduen arropa garbitu ere bai... Beraien baserrian (Sakonetan) ere kantina txiki bat jarri zuten.
-
Zubipean gordeta egun osoz
Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio
Arriola auzoan, senide baten etxean egon ziren, euren ganaduak auzoko hainbat baserritan banatu eta gero. Ganadu guztiekin itzuli ziren etxera, baina aitari ardi batzuk lapurtu zizkioten Tellamendiko gurutze inguruan. Herriko kuartelean zeuden gudariak egunero etortzen ziren etxera esne bila. Frontea herrira ailegatu zen egunean, etxeko andre eta umeak kaleko zubi baten azpian babestuta egon ziren egun osoz.
-
Benediktaren etxea gerran erre
Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño
Mendiolako Larringan baserrian jaio zen Bendikta, hiru etxe dira. Horietako bat haize-errota da; nortzuk bizi ziren bertan aipatzen dute. Benedikta eta bere etxekoak ere bizi ziren etxe horretan gerraostean, gerra garaian etxea erre zitzaien-eta. Pinu-egurragaz jaso zuten etxe berria, arineketan.
-
Durangoko bonbardaketa hil zen Mariren ahizpa
Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño
Gerra garaian Aramaiora eta Arratiaraino joaten ziren Benediktaren senideak errotara. Marik kontatzen du bere aitak anaia nola eraman zuen medikuarengana gauez bizkarrean Aramaioraino. Mariren ahizpa Durangoko bonbardaketan hil zen, esnea banatzera joanda. Bonbardaketako oroitzapenak.
-
Etxea erreta, batetik bestera ibili behar
Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño
Etxea milizianoz beteta egon zela entzun izan du Marik. Benediktaren etxea erre egin zuten. Benedikta senideekin Tellerian egon zen eta erreketeak joan ziren behin. Mendiola libre zegoela esan zietenean, aita etxea garbitzera joan zen baina hurrengo egunean, etxea erreta zegoen. Nondik nora ibili ziren kontatzen du. Etxe-errea batzen bere anaia ibili zela uste du Benediktak, baserria erre zitzaielako.
-
“Pelayo”ak
Vicente Miranda Mundiñano (1927) Etxarri Aranatz
Haurrei ere, soldaduz jantzi, eta instrukzio modukoa ematen zieten, haur errekete hauek “pelayo”ak ziren. Etxarrin ere egin zuten.
-
Guda garaiko bizitza
Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz
Guda garaian, bere aitak eta bere senideak marrazketa lineala zekiten. Ez zuten lur asko, baina eskolara joan ziren. Guda garaian, bere gurasoak Bizkaira joatea erabaki zuten. Arrigorriagan bizi izan ziren familia guztia. Bere aitak kiste bat zuen, operatu egin zuten, eta handik hilabete ingurura hil zen enbolia baten ondorioz. Jose Miguelek bederatzi urte zituen. Orduan, berriz bueltatu ziren baserrira.
-
Karmenen anaiak gerrara joan ziren
Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz
Karmenen lau anaia gerrara joan ziren. Aita hil zenean Karmenek 12 urte zituen.
-
Gerra garaia Etxarrin
Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz
Gerra garaian, ilundu ondoren ez ziren kalera ateratzen. Erreketeak ibiltzen ziren herrian. Neskatoei ilea moztu zieten.
-
Gerra garaia
Katalina Tabar Juanche () Etxarri Aranatz
Gerra garaian, beraiek ez zuten behar handirik pasa. Bere aita amerikarra zen, eta beti izan zuten jatekoa.
-
Gerra garaiko kontuak
Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz
Gerra hasi zenean Jose Marik lau urte zeuzkan. Ezkilak jotzen zituzten herriren bat hartzen zutenean. Bere aitak guardiak egiten zituen gauean.
-
Karlistak
Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz
Etxarrin gehien bat Karlistak ziren. Aguazilak gizonei deitzen zien guardiak egiteko gauean.
-
Miliarrak umeei instrukzioa irakasten plazan
Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona
Umeak militarrez jantzi eta instrukzioa erakusten zieten. Plazan egoten ziren; nola ibili eta taldean nola joan ikasten zuten. Besteak azpian hartzen zituzten, beldurra eragiteko.


