Gerraren eragina
-
Errazionamenduan emandakoa txahalentzat
Anjel Alberdi Aldalur (1930) Azpeitia
Ogirik ez zen izaten garai hartan, taloak jaten zituzten. Errazionamenduan "artokila" ematen zieten, familia handia zirelako, gogor-gogorrak izaten ziren eta aitak txahalak amarengandik apartatzeko erabiltzen zituen.
-
Karrera profesionala gerrak etena
Luixa Berrondo Iartzabal (1916) Oiartzun
Irakasle ikasketak egin zituen eta geroztik beti lanean aritu zen. Oposizioak egiten ari zenean hasi zen gerra, eta ezin izan zuen lanpostua lortu. Klase partikularrak ematen hasi zen. Solchaga jeneralaren etxean ere aritu zen lanean.
-
Etxera ezin itzuli
Luixa Berrondo Iartzabal (1916) Oiartzun
Gerran, Solchagaren familia Iruñera joan zen eta lan gabe gelditu zen, baina Zamorara ezin zuen joan, Txikierdin bidea itxita zegoelako. Beraz, bere ahizpa batekin bizitzen jarri behar izan zuen.
-
Gerraren mende
Luixa Berrondo Iartzabal (1916) Oiartzun
Gerran, lanik gabe eta etxera joateko aukerarik gabe gelditu zen. Ahizpa kaleko etxe batean ari zen lanean, eta berarengana joan zen tropak Oiartzunen zeuden bitartean. Bixika atera zitzaion eta bertako amonak enplastoa jartzen zion.
-
Erreketeak ezin errenditurik
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Erreketeak nahi zuten moduan ibiltzen ziren baserrian, denaren jabe eginez. Garmendiko aitak eta bizilagun batek ez zieten uzten nahi zutena egiten.
-
Lehendabizi erreketeak eta gero soldaduak
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Garmendi erreketez bete zen. Bazekiten bertakoak abertzaleak zirela, gainera. Gero, soldaduak sartu ziren. Gero bere koinatua izango zen Pascual soldadu haien artean zegoen. Kanoikada batek udaletxea harrapatu zuen; bertako gartzelan zegoen herritar bat bertan hil zen.
-
Oiartzunen jabe
Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun
Erreketeek eta herritarrek hitz egiten zuten elkarrekin. Askotan, elkarri toreatzen ere aritzen omen ziren, baina kontu handiarekin beti. Oiartzunen jabe egin behar zutela esaten zuten erreketeek; eta herritarrek, ederki kostako zitzaiela erantzun. Gerra hasi zenean, Corneli eta familia Karrikako Galtzaraberrira joan ziren.
-
Tartean militar onak ere baziren
Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun
Gerran, kanpora atera, eta agian familiako bat topatzen zuten bazterrean hila; eta ezin ezer egin. Militarren artean, batzuk baziren onak: leihoa estaltzeko esan zieten, argia ez ikusteko, ordena zutela-eta argia ikusiz gero tiroa botatzeko. San Markostik tiro asko botatzen zituzten.
-
Elizan gerrako intendentzia
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
Eliza trastez beteta zegoen, milizianoen intendentzia zegoelako. Txikia zen orduan Ermua.
-
Gerrako oroitzapenak: hegazkinak, soldaduak eta senideak
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Gerrako kontuak. Hegazkinak hirunaka nola etortzen ziren Gasteiztik Gernikara oroitzen du. Abadiñotik etorritako senideak izan zituzten etxean hiru astez. Soldaduak orokorrean ondo portatu omen ziren beraiekin baina senideek ekarritako astoa eraman zieten. Geroago berreskuratu egin zuten.
-
Mauma auzoko gertaerak gerra garaian
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Durangoko bonbardaketarekin ez da akordatzen baina Gernikakoarekin bai. Lehenengo milizianoak eta ondoren erreketeak pasatu ziren beraien etxetik. Frentea non egon zen kontatzen du. Mauma auzoko hiru gizon afusilatzera eraman zituzten baina barkatu egin zieten eta etxera bidali zituzten bueltan.
-
Lehengusina erditzean hil zen, gerra betean
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik itzulita jakin zuten Justa erditzean hil egin zela eta umea ere bai. Gernika suntsituta zegoen eta ez zegoen medikurik. Militarrek Gasteizera zeramatela hil ziren ama-umeak.
-
Tropak etorri zirenean
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik ihesi joan zirenean, non egon ziren kontatzen du. Egun argiz ezkutuan egon behar izaten zuten, soroan beharrean zebiltzanak hegazkinek tirokatzen zituztelako. Tropen etorrera kontatzen du, bera behiak zaintzen ari zen egun batez. Soldaduek astoak harrapatzea nahi izan zutenekoa kontatzen du.
-
Txerria hiltzen soldaduek lagunduta
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Tropak zetozela ikusitakoan, txerria hiltzea pentsatu zuten, ihesi jarraitzeko beharko zutelakoan. Soldaduak etxera etorri zitzaizkien oiloa jateko prestatzeko eskatzera eta haietako batek hil zuen tiroz txerria.
-
Gerraostean soldaduak Iñurritzan eta Asti inguruan. Sasiko kantina
Pepita Goikoetxea Agirre (1934) Zarautz
Beraien etxe inguruko baserrien zerrenda egiten du, zeintzuk dauden, zeintzuk falta diren... Soldaduen kontuak ere kontatzen ditu berriro. Soldaduak non izaten ziren ("Alto de Orio"n...). Sasikon kantina zuten, eta hantxe jaten zuten, eta soldaduen arropa garbitu ere bai... Beraien baserrian (Sakonetan) ere kantina txiki bat jarri zuten.
-
Zubipean gordeta egun osoz
Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio
Arriola auzoan, senide baten etxean egon ziren, euren ganaduak auzoko hainbat baserritan banatu eta gero. Ganadu guztiekin itzuli ziren etxera, baina aitari ardi batzuk lapurtu zizkioten Tellamendiko gurutze inguruan. Herriko kuartelean zeuden gudariak egunero etortzen ziren etxera esne bila. Frontea herrira ailegatu zen egunean, etxeko andre eta umeak kaleko zubi baten azpian babestuta egon ziren egun osoz.
-
Benediktaren etxea gerran erre
Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño
Mendiolako Larringan baserrian jaio zen Bendikta, hiru etxe dira. Horietako bat haize-errota da; nortzuk bizi ziren bertan aipatzen dute. Benedikta eta bere etxekoak ere bizi ziren etxe horretan gerraostean, gerra garaian etxea erre zitzaien-eta. Pinu-egurragaz jaso zuten etxe berria, arineketan.
-
Durangoko bonbardaketa hil zen Mariren ahizpa
Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño
Gerra garaian Aramaiora eta Arratiaraino joaten ziren Benediktaren senideak errotara. Marik kontatzen du bere aitak anaia nola eraman zuen medikuarengana gauez bizkarrean Aramaioraino. Mariren ahizpa Durangoko bonbardaketan hil zen, esnea banatzera joanda. Bonbardaketako oroitzapenak.
-
Etxea erreta, batetik bestera ibili behar
Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño
Etxea milizianoz beteta egon zela entzun izan du Marik. Benediktaren etxea erre egin zuten. Benedikta senideekin Tellerian egon zen eta erreketeak joan ziren behin. Mendiola libre zegoela esan zietenean, aita etxea garbitzera joan zen baina hurrengo egunean, etxea erreta zegoen. Nondik nora ibili ziren kontatzen du. Etxe-errea batzen bere anaia ibili zela uste du Benediktak, baserria erre zitzaielako.
-
Gerra garaia
Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz
Herrian iritzi politiko ezberdinak zeuden, eta nahiko “pike” bazen. Tabernak ere baziren; Círculo Carlista, Círculo Católico eta Centro Republicano. Giro nahiko nahasia; bere etxean bertan bere aita errepublikanoa zen, eta honen anaia erreketea. Osabak bere aita Lekarozeko komentura eraman omen zuen, eta Bautistak berak aita fraidez jantzita ikusi zuela dio. Garai hartan, emakume batzuei ilea moztu eta akain-belarraren olioa eman zieten, baita kartzelan sartu ere. Fusilatuak ere sei edo zazpi izan ziren. Semea jaio berria hil zuten gaztearen gertakizuna kontatzen du. Oraindik orain fusilatuen omenez urtero Otxoportillon egiten duten mezara joaten da Bautista.