Gerraren eragina
-
Kontu politikoengatik aitak fama txarra
Ixabelita Almandoz Almandoz (1930) Astigarraga
Astigarragan nazionalisten alde zeuden asko, eta Ixabelitaren aita gaizki ikusirik zegoen herrian, ez baitzen inoren kontra ez inoren alde jarri.
-
Gerra (III): milizianoak etxean
Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa
Ez zuten etxetik alde egin. Milizianoek beren etxean egin zuten lo. Koñak botilaz betetako zakua topatu, eta banatu egin zituen.
-
Zentsurari beldurrik ez
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Ez Dok Amairuko kideek katalanak ekarri zituenean pasa zuten beldur gehien, antzerkia itxiko zutela eta. Antzerki obrak polemikoak aukeratu ohi zituzten, eta antzerkia amaitutakoan debatea.
-
Frantzian pasatako urteak
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Frantzian eman zituen azken urteetan Parisen egon zen, atzerritarrei frantsesa irakasten.
-
Euskarazko filme bikoizlari
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Frantzian semea jaio, eta Euskal Herrira itzuli zen. Bertan bidai agentzia batean hasi zen lanean. Euskal telebista sortzeko talde bat bildu zen, eta euskarara pelikulak bikoizteko lanean hasi zen Arantxa. Gero Antzertin sartu zen, ikasle eta irakasle gisa.
-
Gerra garaia
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Astigarragako markesari eta haren familiari ere eragin zion gerrak. Hauek karlistak ziren, eta gero falangearekin batu ziren ofizialki.
-
Gerra hasi zela konturatu zenekoa
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Amak egunkaria ekartzen zuen Donostiatik egunero-egunero, eta gerra giroaren berri horrela jakin zuten, Euskal Herritik kanpo lehenengo, eta Euskal Herrian ondoren.
-
Anaia bat gerrara joatetik salbu
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Bigarren anaia, tamaia txikikoa izateagatik gerrara joatetik salbu gelditu zen. Anaia zaharrena eta hirugarrena, ordea, gerrara joan ziren. Gutun bidez jakiten zuten etxean haien berri.
-
Santiagomendiko trintxerak
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Erreketeak Goizuetatik zetozela jakin orduko, errepublikarrek trintxerak antolatu zituzten Astigarragako Santiagomendin.
-
Gerra Zibila: fusilatzeak eta ihesaldiak
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Gerra graian herritik ihes egin zuen jende asko ez zen berriro bertara itzuli, beste batzuk, ordea, gerra amaitutakoan itzuli zien, pixkanaka-pixkanaka. Gauerdian etxetik atera zituztenak ere baziren Astigarragan, ezkutuan fusilatzeko.
-
Gerra emakumen ikuspegitik
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Gizon gehienak gerrara eraman zituzten, eta beraz, herrian nagusiki haurrak eta umeak gelditu ziren, libratutako gizon batzuekin batera. Emakumeak zigortzeko modurik ohikoena ilea moztea izaten zen.
-
Gerra garaiko desfileak
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Karlistek herri bat hartzean desfileak eta hitzaldiak egiten ziren, nagusiki alkateak egiten zituen hitzaldiak herriko plazan. Aita nazionalista zuen Antoniok, eta bere bi arrebak Margaritas Carlistas erakundean sartu ziren. aita eramango zuten beldurrez. Antonio, ordea, Pelayos Carlistas erakundean sartu zen.
-
Pelayos Carlistaseko korneta-jole
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Pelayos Carlistaseko kide zen Antonio, aita nazionalista baitzuen, eta honen bila joan ez zitezen. Gainera, kide izanagatik soldadutzako instrukzioa egitetik libre geratu zen. Pelayotan bezalaxe, korneta jotzeaz arduratzen zen Antonio.
-
Eskopetak entregatu beharra
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Hiru eskopeta zituzten etxean hasiera batean, baina gerraren eraginez udaletxean entregatu behar izan zituzten, eta eskopetetako bat errekete baten esku gelditu zen, beranduago errekuperatu egin zuten hau.
-
Gerra hasiera
Joxe Mari Mitxelena Gelbentzu (1925) Oiartzun
Gerra hasiera gogoan du. Oiartzunen bi hilabete egon ziren, Errenteriara sartu ziren arte. Ama-semeak Irastortzara, ondoko baserrira, zihoazen Ama Birjina eramatera eta han ikusi zuten errepidea soldaduz josia, gurdiak hornigaiz beteta.
-
Ereñozuko eskola, Errepubika garaikoa
Antonio Zubiarrain Otxotorena (1927) Astigarraga
Errepublika garaian Ereñozuko eskolan ibili zen Antonio. Gaizki portatuz gero, zigorra berogailurako egurra txikitzea izan ohi zen. Gerra hasi zenean, ordea, itxi egin zuten eskola. Hortaz, Milagrosan hasi zen eskolan. Arreba moja zuen, eta Nafarroan egon ondoren Bilbora joan zen. Errepublika garaiko eskolan astean behin egiten zituzten erlijio-ikasketak. Frankismo garaian eskolan "Cara al Sol" eta horrelakoak abestu behar izaten zituzten.
-
Anaiak elkarren kontra gerran
Antonio Zubiarrain Otxotorena (1927) Astigarraga
Hiru anaiatatik bat nazionalista zen, eta gerrara joan zen kanpora. Beste biak, aldiz, bertan gelitu ziren nazionalisten kontra borrokan.
-
Gerrak dantzatzeko gogoa kendu
Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun
Gerra etorri zenean, ez zen dantzarik izaten. Errespetu handia zegoen; izan ere, gerrara eraman zuten gauza zen guztia.
-
Errepublikan, eskola euskaraz
Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun
Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena; eta Maria Altuna, mutilekin egoten zena.
-
Gerra nola sartu zen
Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun
Santosen familia Igartzatik Borrokazelaietara etorri eta agudo hasi zen gerra. Gogoan ditu kanoikadak eta bala-soinuak, "pakun-pakun", Urkabetik. Juanitok kontatu digu erreketeak sartu zirenean Okelarren behia nola hil zuten. Tiburtziok, berriz, Aldakon idia nola hil zuten.