Gerran hildakoak eta zauritutakoak
-
UGT Txurrukarenean
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Gerran hildako oñatiar batzuk. UGT zen sindikaturik indartsuena Oñatin. Centro Republicanoan lehenengo, eta Txurrukarenean gero, izan zuen UGTk bere lokala.
-
Elgetako bonbardaketak
Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati
Gerra denboran, Oñatin ez zuen tirorik entzun, baina hegazkinak Elgetarantz joaten ikusten zituzten eta hango bonbardaketak ere entzuten ziren. Oñatiko preso eta hildako batzuen kontuak.
-
Araoztar bakarra hil zen gerran: Sinforoso Zumalde
Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati
Gerran bakarra hil zen Araoztik. Hogeitik gora joan ziren. Meza eskaini zion Arantzazuko Ama Birjinari, denak osorik bueltatzeko. Hil zen mutil horrek ahizpari esan ziona. Sinforoso Zumalde. Teruelen hil zen. Nola ekarri zuten, eta nolako hileta dotorea egin zitzaion. Baltsamatu egin zuten gorpua; santua zela zabaldu zen.
-
Gerrako kontuak; Madalenako zubia bota zutenekoa
Felipe Aiastui Galdos (1925) Oñati
Gerrako oroitzapenak. Hasi zenean, Olabarrin zegoen belarra ebakitzen; zarata entzun zuten. Madalenako zubia bota zuten. Egurrezkoa egin zuten. Milizianoak Torrera joan ziren Lizargaratetik behera. Anaia soldadu zegoen Donostian, sukaldari. Eltzikortako anaietako bat gerran hil zen, Teruelen uste du: Juane Erostegi.
-
Erreketeak Hernanin
Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani
Irailean sartu ziren erreketeak Hernanira. Eulako semea hil zuten erreketeek, Loiolako kuarteletik zetorrela. Onddi menditik Hernanirako bidean etxe ondotik pasatzen ziren.
-
Goizeguzkin bonbak hilda
Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani
Goizeguzkin bonba erori eta bi gizon hil zituen. Bizargillia esaten zioten. Idia eta behia hartu eta urtearen erdia legarra ateratzen pasatzen zuen.
-
"Gorrien" erasoa
Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate
Anporretan Francoren aldeko soldadu bat hil zuten. Nazionalek sei hilabete egin zituzten Arrasaten, udazkenean iritsi eta udaberrira arte. "Gorriek" atakea eman eta militarrek pinudiari su eman zien. "Gorriak" Kanpazarren geratu ziren.
-
Gerra garaiko giroa herrian
Juana Garmendia Uzkudun (1924) Errezil
Herrian ez zen txikiziorik egon. Karlistak nagusitu ziren Errezilen, eta orduan zabaldu zen zurrumurrua zazpi gizon hilko zituztena. Azkenean ez zituzten gizonak hil, baina bai ume bat jolasean ari zela. Bonbarik ez zen ia egon. Baserrian kalean baino gose gutxiago pasa bazuten ere, janaria ez zuten soberan.
-
Fraideak herrian
Joxe Mari Agirre Gaztañaga (1928) Altzo
Apaizek beldur gehiago ematen zuten fraideek baino. Fraideekin broman ere ibiltzen ziren. Fraideak baserriz baserri ere ibiltzen ziren, eta frontoian ere bai pilotan. Gerran, Altzon egondako fraide bat edo bi hil zituzten. Fraide etxean hiru bat fraide egoten ziren, "hermano" bat edo bi, eta mutil gazteren bat estudiatzen. Ez zuten dirurik izaten, baina goserik ere ez.
-
Soldaduek pasatako beldurra
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerran soldadu zeudela, arrosarioa errezatzen zuten tarteka. Batzuek "hemen hilko gaituk" pentsatzen zutela dio. Soldadu asko bertan gelditu ziren enterratuta. Buruzagiek apuntatzen zuten nongoak ziren jakiteko-eta.
-
Gerra, bizipen gogorra
Mari Carmen Itxaso Lizaso (1926) Albiztur
Gorriek eta erreketeek inguruko mendietan liskarrak izan zituzten eta hildakoak egon ziren. Gogorra izan zen. Gorputzak bertan utzi zituztela uste du eta oraindik ere litekeena da batzuk bertan egotea. Gosea ezagutu zuten. Gauza tristeak ziren. Gaixotasunekin jende asko hil zen gerra ondoren, tisikoak. Gaur egungo egoera ere negargarria iruditzen zaio. Mundua erotuta dagoela dio. Zigorra etorriko dela uste du.
-
Anai-arreben zoria
Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil
Etxeko alabak etxean gelditu ziren lanean; semeak, ordea, etxetik kanpo aritu ziren lanean. Bi anaia nola hil ziren azaltzen du: bata bihotzekoak emanda, eta bestea gerran.
-
Gerra garaiko hilketak I
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Gorrotoak ere bazeuden gerra garaian. Bere ezagun baten semea, Txaramakoa, Elduainen dago lurperatuta; Tolosako batzuek hil zuten, inbidiengatik.
-
Gerra garaiko hilketak II
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Txaramakoaren kasua. Ez zuten nazionalista zelako hil, inbidiarengatik baizik. Berrobiko baserritar batzuek hiru gorpu topatu zituzten, Arrostegin orbelez estalita: maistra bat eta bi gizonezko. Berastegin ere hil zituzten batzuek.
-
Zapi zuri bat teilatu gainean, karlistak zirela adierazteko
Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa
Teilatu gainean, beraien ideologia karlista zela adierazteko, trapu zuria jarri behar zutela esan zieten. Anaia Santanderren hil zuten.
-
Tiroak Zizurkileko mendietan
Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil
Behin, gerra garaian soldaduekin zebiltzala, mendira igo ziren eta tiro-hotsa entzun zuten. Gorriak ondoko mendian omen zebiltzan. Antoniok alkandora zuria zeraman eta ondoan zeukan soldadua zauritu zuten. Asto gainean hartu eta plazara eraman zuten.
-
Anaiaren hiletan, falangistek gaizki jokatu zuten
Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi
Anaia bat zaurituta etorri zitzaien gerratik. 18 urte zituela, kinta deitu zuten. Anaia hil zenean, etxera itzuli zen. Anaia ekartzera joan behar izan zuten. Falangista batek "tiro de gracia" ematera etorritakoan, hiletan esandakoa gogoan du.
-
Anaia nola salatu zuten
Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi
Anaia beldurragatik sartu zen errekete. Abertzaleak hil egiten zituztela esaten zuten eta horregatik erreketeekin boluntario sartu zen. Gerran hil zen anaia, berriz, gerra hasieran lehengusuen etxean zegoen lanean eta ezin izan zuen etxera itzuli. Berrobiko emakume batek anaiari zita eman zion, gorrietan ibiliko zelakoan. Inbidia handia zegoen.
-
Ezkontzako erretratua
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Ezkontzako erretratuari buruzko komentarioak. Eskua galdu zuen gerran. Txapel eta guzti dago senarra. Jantziak. Ortuellako epaitegian ezkondu ziren. Afaria prestatu zieten tabernan.
-
Gerrako gizagabetasuna
Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo
Nafarrak Beasainen sartu zirenean, ikaragarriak egin zituzten jendearen aurka: semeari eginarazi zioten aita lurperatzeko zuloa; bere bistan hil zuten aita.


