Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Maritxu Txintxurreta Anaia Donostiara bisitan

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Gerraren bukaeran, neskame egon ziren Donostian. Gerra bukatu zenean, kataluniarrak etxera itzultzean, neskameak eurekin eraman nahi zituzten, baina haiek nahiago izan zuten Oñatira itzuli. Soldataren 10 ogerleko amari bidali eta geratzen zitzaizkien beste biekin ondo igarotzen zuten hil osoa Donostian. Gerran Maritxuren anaia zauritu eta Legazpiko ospitalean egon zen sendatzen. Handik bisitan joaten zitzaion Maritxuri Donostiara.

  • Maritxu Txintxurreta Erdaraz nola ikasi zuen

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Anaia Madril aldean zauritu zuten. Kataluniar nagusiekin ondo konpontzen zen Maritxu. Goienetxen esnea saltzen zuten kalera, eta erdaldun asko zegoen herrian ordurako. Horri esker, Donostiara joan zenerako, nahiko ondo egiten zuen erdaraz.

  • 1419 Aita balaz zaurituta

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Aita zaurituta zegoen; eta, ospitalean egon ostean, Zaldibarrera joan zen beraiengana. Handik hamaika hilabetera, bala bizkarretik irteten hasi zitzaion. Orduan, Elgetako Bareño medikuak esan zion joateko berarengana, baina mediku horri bihotzekoak eman zion. Berriro etxera bueltatu ziren. Handik hamabost egunera joan ziren berriro medikuarenera eta azkenean bala atera zion, zauria zabalduta.

  • 1419 Elgetan hainbat hildako

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Zaldibarren ez zegoen erasorik, Elgetan bai. Bertan hil ziren batzuk aipatzen ditu. Bere lagun bati gertatutakoa kontatzen du, moroek abusatu nahi izan zuten. Hori gertatu eta gero, soldadu batzuek Elgetako plazan hil zuten moro bat. Bere izeko bat Talavera de la Reinan egon zen moja, eta Elgetan ibilitako soldadu bat joan zitzaion kasualitatez bertako ospitalera; soldadu hark kontatu zizkion Elgetan gertatutakoak.

  • 1419 Moroetatik iheska

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Asko izan ziren hildakoak, alde batekoak zein bestekoak. Baserri bateko bi ahizpa moroetatik eskapatzeko ortozik joan ziren erreka izkinatik, ote artetik... Auzoko jendeari eta gertatutako hainbat istoriori buruz hitz egiten du.

  • Maddi Garmendia Lopetegi Bonbardaketak familiako laguna hil

    Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo

    Bonbardaketa batean familiako lagun bat hil zuten, Patxi Arriaga kale-garbitzailea, haren ilobarekin batera.

  • Felix Olasagasti Eskolako zigorrak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Zubietako eskolan hasi zen ikasten; han izandako maisua fusilatu egin zuten. Eskolako zigorrak aipatzen ditu.

  • Maria Josefa Atxega Gerrako oroitzapenak

    Joxepa Atxega Olasagasti (1932) Lizartza

    Gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu. Erreketeak edo "naparrak" Narbaitzu mendi aldetik Lizartzara nola pasatu ziren gogoratzen du. Osaba bat frontea hil omen zen.

  • Enriketa Aranburu "Gorriekin" joan ez zirenak, soldadu eraman zituzten

    Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani

    "Gorriak" etxe inguruan ibiltzen ziren, baina ez zuten jatekorik eskatzen. Batzuk bizkaitarrak ziren, eta ingurukoak ere baziren; lehengusu bat zebilen tartean, eta hura desagertu egin zen. Anaiak soldadu ibili ziren gero, derrigortuta.

  • Martina Iturbe Zubeldia Gerrako oroitzapenak

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Gerra denborari buruz hitz egiten du. Garai tristeak ziren. Iruñeko familia baten etxean neskame zegoen ahizparekin batera, eta etxean gordeta egoten omen ziren. Etxe ondotik hildako eta zaurituak pasatzen ikusten zituzten. Soldaduak Iruñera eraman, eta, gero, handik banatzen omen zituzten.

  • Bitoriana Artola Oiartzunen hil zituztenak

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Gerra garaian jende asko hil zuten Oiartzunen. Anaiak kontatzen zuenez, ez zituzten behar bezala lurperatzen.

  • Bitoriana Artola Ama-seme batzuen hilketa, Lezon

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Lezon ama eta hiru seme nola hil zituzten, beste baserri batera ihesi zihoazela. Gernikako arbolaren ezkutua.

  • Martxiel Garmendia Izeba Juli balak izterrean jo

    Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo

    Izeba Juli balkoira irten zen eskegitako arropa jasotzera, eta bala batek jo zuen izterrean.

  • Maddi Garmendia Salaberria Erreketeek ama eta hiru seme hil zituzten, eta hegazkinek Lezo bonbardatu

    Maddi Garmendia Salaberria (1924) Lezo

    Lezoko baserri batean, ama eta hiru seme hil zituzten erreketeek, eta beldurra nagusitu zen herrian. Gerraontzien kanoikadak entzuten zituzten. Hegazkinek hamalau bonba txiki bota zituzten herrian. Bonbardaketa nola gertatu zen kontatzen du zehatz-mehatz. Hainbat hildako eragin zituen.

  • Jose Inazio Lizarazu Gerrako oroitzapenak

    Jose Inaxio Lizarazu Irazu (1930) Lezo

    Jose Inaxiok sei urte zituen gerra hasi zenean. Lezon bonba bota, eta kale-garbitzailea hil zutenekoa gogoan du: tiroak, ezkutatu beharra, anaia soldadu, denak sakabanatuta, hildakoak... Gerrak aldaketa handia ekarri zuen, baina nazionalak sartu zirenean, bere onera itzuli zen egoera.

  • Manuel Olasagasti Aitona bonba batek hil zuen gerran

    Manuel Olasagasti Arriaga (1940) Lezo

    Manuelen aitona zen herriko lurperatzailea, gauzaina (serenoa) eta kale-garbitzailea. Kaleak garbitzeko, gurdia eta zaldia erabiltzen zituen. Gerra garaian, lanean zebilela, bonba batek hil zuen.

  • Genaro Agirre Andaluzian aurkitu zituzten gorpuak

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Andaluzian zeudela, gau batean, gorpu pila bat aurkitu zituzten; gau hartan, trintxerak egin zituzten, eta eguna argitzean, gorpu haiek lurperatu egin zituzten. Gorpuak zer egoeratan zeuden azaltzen du.

  • Isabel kerejeta Bi milizianoren gorpuak

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Isabelen aitak ez zuen egundo ikusten, baina nazionalek hildako bi milizioanoen gorpuak ikustera joan zen alaba batekin. Gorpuak gurdian kargatu eta Zumarragara eraman omen zituzten alkatearen aginduz.

  • Isabel kerejeta Hildakoa aurkitu bide bazterrean

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Gerra denborako kontuak. Tiroteoa zen garaian, aitak argirik ez pizteko esaten zien. Igande goiz batean, Isabelen ahizpa batek, esnea partitzera zihoala, hildako baten gorpua aurki zuen bide bazterrean. Fusilatutako mutila Arrasatekoa zela esan zien bikarioak.

  • Isabel kerejeta Gerran hildako herriko mutilak

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Bizkaiko frontean hildako herriko mutil batzuk aipatzen ditu.