Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea Anaia nola salatu zuten

    Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi

    Anaia beldurragatik sartu zen errekete. Abertzaleak hil egiten zituztela esaten zuten eta horregatik erreketeekin boluntario sartu zen. Gerran hil zen anaia, berriz, gerra hasieran lehengusuen etxean zegoen lanean eta ezin izan zuen etxera itzuli. Berrobiko emakume batek anaiari zita eman zion, gorrietan ibiliko zelakoan. Inbidia handia zegoen.

  • valentina yeregi Ezkontzako erretratua

    Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria

    Ezkontzako erretratuari buruzko komentarioak. Eskua galdu zuen gerran. Txapel eta guzti dago senarra. Jantziak. Ortuellako epaitegian ezkondu ziren. Afaria prestatu zieten tabernan.

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Gerrako gizagabetasuna

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Nafarrak Beasainen sartu zirenean, ikaragarriak egin zituzten jendearen aurka: semeari eginarazi zioten aita lurperatzeko zuloa; bere bistan hil zuten aita.

  • 591 Mutil-laguna hil zitzaion gerran, bera haurdun zegoela

    Martina Olaizola Balerdi (1912) Getaria

    Gerra denboran, haurdun geratu zen. Mutil-laguna itsasontzian gerrara joan zen, eta bertan hil zen, 24 urte zituela. Mutilaren anaia gerratik itzuli zenean, berekin ezkondu zen 1940an. Bitartean, umea izan zuen berak eta mutil-lagunaren gurasoen etxera etorri zen bizitzera. Haiek umea zaindu eta berak zerbitzatzen lan egiten zuen. Zarauzko harakin baten etxean lan egin zuen hasieran eta gero Miramar hotelera joan zen.

  • Kontxita Igerategi Errepide nagusian jolasean

    Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta

    Errepide nagusian ibiltzen ziren futbolean, pilotan edo beste edozein jolasetan. Gogoan ditu futbolean ibiltzen ziren mutilen aurpegiak; horietako zenbait gerran hil edo fusilatu zituzten.

  • Primitibo Arregi Gerrako oroitzapen batzuk

    Primitibo Arregi Arizaga (1932) Andoain

    Gerrako oroitzapenak aipatzen ditu: San Roketik tropak sartu zirenean, etxetik alde egin zuten, Buruntzan bizi baitziren. Anaia gerran hil zen, eta etxetik nola joan zen gogoan du. Tiroak eta soldaduen joan-etorriak gogoratzen ditu, baina umeegia zen hura zer zen ulertzeko.

  • Martin Aranburu Gerrako tiroekin gertatutako eskapadak

    Martin Aranburu Artano (1926) Andoain

    Buruntzatik Kale Txikira tiro egiten zuten gorriek. Orduko eskapada batzuk azaltzen ditu.

  • Erramun Ansa Borrokako zaurituak eta hildakoak nora?

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Buruntzan izandako borrokan hildako eta zauritu asko egon ziren. Zaurituak sendatzeko nora eramaten zituzten azaltzen du. Ospitale haietan nazionalak bakarrik sartzen ziren.

  • Erramun Ansa Gerrako desagertuak eta ezinikusiak

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Etxez etxe joaten ziren fusilatu behar zituzten gizonen bila. Behin Erramunen familiarteko baten bila etorri ziren, baserriko lanetan zebilela; ordutik desagertuta dago, inork ez daki zer egin zioten. Hura bezala, jende asko dago desagertuta. Diru-kontuengatik hildako jende asko egon zen, gerra aurreko ezinikusiak eraginda.

  • juanita garmendia Anaiaren azken nahia

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    Ume-zaintzaile zegoela, Urnietara joaten ziren uda pasatzera. Han zegoela, anaiak gerrara joan behar izan zuen eta joan aurretik bazekien hil egingo zela. Hiltzen zenean, neskame-lana utzi eta etxera itzultzeko eskatu zion Juanitari. Hala gertatu zen azkenean.

  • juanita garmendia Gerran familia sakabanatuta

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    Anaia zaharrena gerran hil zen. Oso mutil ona zen hura. Familiako beste gehienak baserrian elkartu ziren gerra garaian, baina laster sakabanatu ziren. Ahizpak espoletak egiteko fabrikan aritu ziren lanean Andoainen gerra garaian.

  • Teodoro Aranburu Gerran beldurra eta ihesa

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Herritik jende askok egin zuen ihes beldurragatik. Gerran ezinikusiengatik hil zuten jende ugari.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Gerrako atxilotuak eta fusilatuak

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Rosario Lasa Garmendia (1938) Ordizia

    Gerra hasi zenean, hainbatek ihes egin zuen herritik. Sasoi hartan, Angeles 'La Amistad' tabernan neskame aritzen zen. Zinema zegoen tokian, kartzela jarri zuten: herriko eta inguruetako atxilotuak bertan sartzen zituzten. Angeles jana ematera joaten zen atxilotuei kartzelara. Gerra denborako atxilotu eta fusilatuak. Fusilatutako senide eta herritar batzuei buruzko azalpenak: Ataunen, Etxarrin, Urbasan... hil zituzten.

  • Margarita Plazaola Murua Urretxun bederatzi pertsona hil matxinatuek

    Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu

    Salbakonduktoa behar zuten herrira joan izateko. "Nazionalek" bederatzi lagun hil zituzten herrira sartu zirenean. Izendatu egiten ditu. Nazionalistak izateagatik hil zituzten. Senarrak bi gizon ikusi zituen Legazpi aldean bide bazterrean hilda.

  • Margarita Plazaola Murua Zapataria eta haren ondokoa balaz hil

    Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu

    Bi lagun hil zituzten tiroz Urretxun gerra heldu zenean; haietako bat zapataria, zapatak konpontzen ari zela. Haren ondoan gertatu zen beste lagun bat ere hil zuten.

  • 1616 Gerran hildako igeldotarrak

    Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia

    Igeldotik ez zuen inork alde egin gerran. Horietako asko kartzelara eramaten zituzten. "Mutua" kale-garbitzailea ere fusilatu egin zuten, beste batzuen artean. Frontean ere hainbat hil ziren. Horietako hainbat aipatzen ditu Benantziak.

  • jose luis aiarza Gerra garaian, familiaren gorabeherak

    Jose Luis Aiarza Zubillaga (1935) Donostia

    Aita ez zen soldaduskara joan, ama alarguna zuelako, baina gero joan beharra izan zuen; Lizarran egon zen soldadu. Anaia bat gerran galdu zuen. Amonak eta izebak gosea pasatu zuten Bilbo aldean.

  • Jesus Barandika eta Feli Goikoetxea Frontea Bizkargi mendian

    Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika

    Bizkargi mendian frontea egon zen. Bizkargin hildakoak Muxikako kanposantuan lurperatzen zituzten ilara batean.

  • Hilario Lekuona Jeneral baten hiletak Oiartzunen

    Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta

    Francoren aldeko jeneral bati Oiartzunen egin zitzaion hileta-desfilea oso gogoan du. Hilerrian hilobiratu zuten. Urnietako Onddi mendian eta Santa Barbaran "gorriak" omen zeuden, eta Xoxokako plazan zeuden francozaleen mandoak hil omen zituzten.

  • Rufino eta Pilar Anaia 'Crucero Canarias'en hil zuten

    Rufino Etxebarria Petralanda (1922) Muxika

    Rufino-eta bederatzi seme-alaba izan ziren, bera laugarrena. Bere anaia zaharrena gerrako Crucero Balearesen hil zen. Lehenago "Sota y Compañia"ko Vapor Uria ontzian ibili zen Frantziatik ikatza ekartzen. Cervera itsasontziak beraiena hartu eta Ferrolera eraman zuten. Familiakoak Gueñesen egon ziren ebakuatuta, eta irratiz entzun zuten berria.