Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Mauri Lasaga Belategi Aita gerra denboran betiko ezkutatu

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Aramaio

    Aita gerra denboran etxetik eraman zuten aitorpena ematera, eta ez zuten gehiago bere berririk izan. Aita etxetik eraman zutenak aramaioarrak ziren, baina gero ukatu egin zuten aita eraman izana. Aramaiotik Arrasatera eta handik Bergarara eraman zutela badaki Maurik, baina Bergaran ezkutatu omen zen.

  • Julio Aspe Beitia Soldaduen hilotzak

    Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio

    Gerra denborako oroitzapenak. Borrokaldia pasatu eta gero, soldaduen hilotzak besoa agerian zutela lurperatu ikusi zituen.

  • 1624 Gerra Aramaion

    Joxe Beitia Oruna (1920) Aramaio

    Aramaio bonbardatu zutenekoa. Bonba batek Joxeren etxeako teilatura "salto" egin zuen, eta beheko zelaian sartu zen. Untzilla inguruan hildakoak izan ziren.

  • Nikolas Pujana Gerraosteko zaurituak

    Nikolas Pujana Goikoetxea (1925) Otxandio

    Balak sutara botatzen jolasten, lagun batek eskua galdu zuen, eta beste batek hatzak. Gerran galdutako bonbek ere hainbat zauritu eragin zituzten. Berna galdu zuen bati aitak gezurretako hanka bat egin zion, kablearekin-eta. Pedro hanka motza beste lagun batekin kamioian urtegira erori, eta laguna ito egin zen arren, Pedro bizirik irten zen.

  • Juanito Zelaia Gerrako isunak eta hildakoak

    Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein

    Nazionalak sartu zirenean, hainbat herritar atxilotu zituzten. Hauteskundeetako propaganda dela-eta, hainbati isun gogorrak ezarri zizkieten. Inguruko hainbat lagun ere hil ziren gerra garaian eta horiek aipatzen ditu.

  • 1148 Bere senargaia fusilatu egin zuten

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Gerra Zibilean, bere senargaia fusilatu zuten. Laster ezkontzeko asmoa zuten. Gizon ona zen. Zazpi hilabetez bi fronteren erdian egon ziren eta abertzalea izan arren, erreketeak ere defendatu zituen.

  • 1148 Markina obusekin erasotu zuten

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Gerra garaian, Markina abertzalea zen eta bi fronteren erdian egon zen. Herrira obusak botatzen zituzten. Horietako batek neska bat zelan hil zuen azaltzen du, etxe barruan zegoela hil zuen eta haren amak aurkitu zuen hilda. Beste gizon bati arbolan sagarrak batzen zegoela hanka harrapatu zioten. Eibartar emakume bat ihesi zihoala hil zuten.

  • 1148 Munibera fronteko hildako eta zaurituak

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Frontean zauritutakoak eta hildakoak ekartzen zituzten Munibera. Maria ere ibili zen bertan lanean zigortuta, baina ez zuen gaixoekin hartu-emanik. Hori Markinaldeko frontearen ostean izan zen, beste toki batzuetatik ekartzen zituzten bertara.

  • 1148 Markinako eta Etxebarriko abade bana hil zituzten

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Elgoibarren Markinako eta Etxebarriko abade bana hil zituzten egun berean. Etxebarriko abade hura egunero etortzen zen Markinara eta ume bat erdaraz ikusiz gero agiraka egiten zion. Markinarra zen abade hura don Zelestino zen eta urte askoan izan zen Elgoibarko abade.

  • 99 Gerra garaiko kontuak: fusilatuak...

    Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia

    Gerrako kontuak. Herrietan egon ziren hildakoak; fusilatuak.

  • 99 Bonbardaketak Durangon, Gernikan

    Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia

    Durango; Gernikako bonbardaketa. Auzoko gizon bat ere Durangon hil zen. Auzoko familia bat Munitibarren hil zen.

  • Joakina Cestau Kamioiak hildakoak biltzen

    Joakina Cestau Zabaleta (1931) Goizueta

    Iruñean bizi zirela gerra hasi zen. Hildakoak non-nahi ikus zitezkeen. Kalean usain txarra zegoen eta kamioak hildakoak biltzen aritzen ziren. San Kristobalgo gotorlekutik hildakoak eskuak buruan zituztela eta hankan lotuta ekartzen zituzten. Oso gogorra zen hura ikustea; behin, Joakina negarrez hasi eta aitak etxera eraman zuen.

  • Carmen eta Mercedes Lekerika Bi anai gerran hilak

    Mari Karmen Lekerika Libano (1925) Mercedes Lekerika Libano (1928) Leioa

    Nazionalak janari eske etortzen zitzaizkien, erosteko. Bi anai gerran hil zitzaizkion.

  • 671 Hegazkinak gertu-gertutik pasatzen ziren bonbardaketetan

    Juliana Zubizarreta Gurrutxaga (1910) Elgoibar

    Bere anaiak ez ziren ibili gerra zibilean. Bere anaia bat Afrikan hil zuten gerran. Gogoan ditu Gernika eta Eibar bonbardatu zituzten egunak. Bere ahizpa bizi zen baserria erre egin zen. Bonbardaketen inguruko berriak bolo-bolo zebiltzan kalean. Hegazkinak gertu-gertutik pasatzen ziren. "Abuelo" deitzen zioten hegazkin bati. Elgoibar ez zen hainbeste hondatu, baina Eibar guztiz apurtuta geratu zen.

  • Rosario Badiola Atunetan zebilela atxilotu zuten aita

    Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa

    Rosarioren aita atunetara joaten zen gerra garaian. Itsasoan atxilotu eta Gijóneko zezen-plazan egon zen atxilotuta. Arrantzale gazte bi, aldiz, gerrara bidali zituzten eta han hil ziren.

  • Durangoko bonbardaketa eta gerokoak

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Durango bonbardatu zutenean, mojen komentu batera bota zuten bonba bat. Meza ematen zuen apaiza eta moja guztiak hil ziren. Geroago, Urkiolara joan ziren, eta bonben bidez, fronteak apurtu eta atzeratzen joan ziren. Alemanak ziren Francoren alde zebiltzanak.

  • Frantziska Egiguren Simon eta Leon osabak Iurretatik Matienarako errepidea egiten

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Bere bi osaba, Simon eta Leon, Iurretatik Matienarako errepidea egiten ibili ziren. Gerra aurretik hasi ziren eta gerraostean amaitu zuten. Simon gerran hil zen. Gerra aurretik errepidea ebakitzen hasi zirenean, gizon bat lan eske joan omen zitzaien; bere buruaz beste egin omen zuen, lanik ez ziotelako agindu.

  • Teodora Gerediaga Bonbardaketetan hildakoak

    Teodora Gerediaga Gastelu (1928) Amorebieta-Etxano

    Bonbardaketan hil zirenen berri ematen du. Neba onik atera zen baina egunetan berba egin ezinda egon zen. Ingurukoen bizipenen eta elkartasunaren berri ematen du.

  • Frantziska Egiguren Neba kartzelatik "Trabajadoreetara", eta gero errekete

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Bilbon kartzelan egon zen neba "Trabajadoreetara" eraman zuten gero. Han egoera txarrean zeuden eta errekete gisa sartu zen bere borondatez. Horri esker etxera joan ahal izan zen bisitan. Erreketeen jantzia. Lau nebak ibili ziren gerran eta laurak bizirik atera ziren, nahiz eta anaia nagusiena elbarritu egin zen.

  • Frantziska Egiguren Senide guztiak bizirik gerratetik

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Bere familian denak bizirik atera ziren gerra sasoian, nahiz eta lau nebak ibili ziren frontean. Alboko etxeetan mutil bana hil ziren, gerraren ondorioz. Ama lo zegoela ere errezatzen egoten omen zen. Ama bakarrik moldatzen zen etxeko lanak egiteko. Ortuko lanak gustatzen zitzaizkion.