Gerran hildakoak eta zauritutakoak
-
Bordaxarrekoak preso
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Seberianok 10 urte besterik ez bazituen ere, gogoan du nola nazionalek Bordaxarreko gizonezko guztiak hartu eta San Markoko gotorlekura eraman zituzten. Haietatik bi anaia, Ezkaba mendiko gotorlekuan hil omen zituzten gero.
-
Alejandro Lizaso Eizmendi, anaia
Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria
Alejandro Lizaso, Begoñaren anaia, txistulari famatua izan zen. Begoñak ematen digu bere berri. 'Eusko gudariak' jatorrizko ereserkiari moldaketaren bat egina da Alejandro.
-
"Nire tokia mendian dago"
Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria
Gerra hasi zen garaian Tolosako izebarekin oporretan zen Begoña, eta ezin izan zen Errenteriara itzuli. Ez zuen familiarn berririk. Errenteria hartu zutenean, aita joan omen zitzaien etxekoei, handik ihes egin behar zutela esanez. Etxekoek kontatuta daki Begoñak zer nolakoa izan zen frontean hil zuten bere anaia Alejandroren despedida.
-
Teruelen desagertu zen anaia
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar
"Tercio Oriamendi"n eraman zuten anaia gerrara. Balaz zaurituta ikusi omen zuten lagunek, baina gero ezin izan zuten gorpuaren arrastorik aurkitu.
-
Gerraren ondorio larriak
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar
Urtebeteren barruan, Josefak aita-amak eta anaia bat galdu zituen. Aita bere lursailetan egindako trintxerak ikustera joan zen, eta bertan zegoen bonba baten leherketaren ondorioz hil zen. Anaia gerran hil zen, eta ama ezbeharraren ondorioz. Gerratean auzotar asko hil ziren.
-
Soldaduskara joan eta itzuli ez ziren mutilak
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar
Soldaduska gerran egin zuten gazteak izan ziren gerra garaian hildako gehienak.
-
Elizarekin izandako tirabirak
Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar
Urte berean lau pertsona hil ziren Parapan baserrian. Euretako bat Azkoititik ihesi etorritako emakume bat. Azkoitiko parrokoak esan zion aitari ez zuela hiletarik izango, aurrez ez bazuen ordaintzen.
-
Anaia Asturiasko frontea galdu
Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar
Juanak anaia bat galdu zuen gerran, Asturiasko frontean. Joxe Txurruka Zabaleta zuen izena. Berandu izan zuten anaiaren heriotzaren berri, eta ez zuten haren gorpurik berreskuratu.
-
Hileta-elizkizuna 74 urte geroago
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Onaindiaren aldeko hileta-elizkizuna 2010. urteko udazkenean egin zen Gasteizen. Moja eta abade asko hil zituzten gerran eta gerra aurretik.
-
Mendarora zauria sendatzera
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Rosa zauritu zutenean, egun batzuetarako Mendarora joan zen, senideen etxera. Amona Mendaroko Ospazkua dorretxekoa zuten.
-
Unzuetarrak gerran
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Aitaren lehengusu bat hil egin zuten Deban. Beste lehengusu karlista bati zazpi tiro eman zizkioten, baina ez zuten hil.
-
Gerra hasi zenean, Manttalingo neska hil zuten
Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia
Taberna zegoen Maizter-enean, eta hango gizona fusilatu egin zuten. Gerra nola hasi zen kontatzen du. Manttalingo neska nola hil zuten, eliza aurrean. Oriamendira joaten ziren maiatzaren lehenean, gerra hasi aurretik. Alemanek hiru urteko lehengusua harrapatu zuten autoarekin, eta hil.
-
Anaia hil zitzaion gerran
Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia
Gerra hasi zenean, zazpi senide ziren, eta soldadu joatea tokatu zitzaien bi anaiari. Senarra ere gerran ibili zen. Anaia gerran hil zitzaion, 23 urterekin, Castellón. Igarako baserri ia denetan hil zen mutilen bat. Kintak. Beste anaia txofer ibili zen.
-
Gerra etortzean hildakoak
Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia
Gerra nola hasi zen, Añorgako festetan. Errekalden patruila bat zegoen, eta neska bat hil zuten. Hildakoak ere ikusi zituzten. Irubiden ere bai, beste bat. Galarretan asko fusilatu zituzten.
-
Gerrako kontuak
Gregoria Bengoa Argarate (1911) Eskoriatza
"Gorriek" senide bat hil zioten gerran. Gerrako beste kontu batzuk.
-
Txoriak ehizatzen
Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Donostia
Umetatik hasi zen txoriak harrapatzen. Nola hartzen zituzten. Kaiolatan sartzen zituzten. Bixka. Zepoa. Kantuko txoriak hartzen zituzten, kardabak eta. Eskopetarekin, birigarroak eta. Zingiran txori asko izaten zen. Soldadutza egin zuenean, eperretara joaten ere hasi zen. Baserriko eskopeta lurpean sartuta egon zen gerra garaian. Bordaxarreko gizon alargunari gertatu zitzaiona: bi seme nola hil zizkioten.
-
Gerra sasoian ez zuten ihes egin
Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara
Gerra etortzean ez ziren inora joan. Anaia joan zen, emaztea eta bi umeak utzita. Algodoneran emakume bat hil zen, bonbak jota. Beraien etxea ere zulatuta geratu zen. Aitak Uzarragara (Antzuola) eramaten zituen egunez. Rosario eta Aurea, bi ahizpak zigortu zituzten, baina Rosario gehiago. Egun osoa edukitzen zuten arropa garbitzen. Trini Agirrebeña ere zigortu zuten. Zortzi edo bederatzi emakume eraman zituzten.
-
Gerra hastean, aita nola salbatu zen
Esteban Garciarena Belaunzaran (1929) Berastegi
Gerra hasi zen egunean, aita nola salbatu zen kontatzen du. Gerora, aita salbatu zuen gizon hura hil egin zuten. Gaur egun, haren semea herrira maiz joaten da.
-
Hildakoen alde otoitzean
Gloria Agirrebeña Lizarazu (1912) Bergara
Sototik irten egiten ziren arriskua pasatutakoan, eta etxe barrura joaten ziren. Ez zekiten zer zen gerra ere. Ezagunak hil egin zirela entzuten zutenean, otoitz egiten zuten. Gorpurik ere ezin ekarri.
-
Soldaduek ganaduak eraman
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Osaba gerratik ihesi zihoala hil zuten. Soldaduek ganaduak kentzen zizkieten baserritarrei, batailoietan zer jan edukitzeko. Karlistek herri bat hartzen zuten bakoitzean, eskola-umeak kanpaiak jotzera joaten ziren.


