Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Julian Astola Argoitia Gerrako aireplano batetik paperak botatzen

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Gerran zauritutako hamabi soldadu Julianen etxean egon ziren. 1937ko apirilaren 4an Francoren aldekoek aireplanotik paperak bota zituzten. Haietako bat erakusten digu. Egun hartan baja asko eduki zuten nazionalek.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Herrira buelta

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Gerra denborako kontuak. Hainbat hilabete herritik kanpo pasa eta gero, herria eta euren etxea nola zeuden kontatzen du. Herriko mutil batek bonba bat aurki zuen, eta haren leherketaren ondorioz hil egin zen. Etxea berreraiki bitartean, erdipurdi zegoen beste etxe batean bizi izan ziren errentero.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Amama erreta hil zen bonbardaketan

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Amama Belendizkoa (Arratzu) zuen. Aitaren aldeko aitita karlistadan parte hartutakoa zen, errementaria. Amama Gernikako bonbardaketan hil zen, etxean erreta, ezin izan baitzen handik irten.

  • Enrique Aranzabal Bonbardaketa hasiera

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Gerran, abioiak hurbiltzen zirenean, Aizerrota menditik bolanderak botatzen zituzten. Babeslekuak hareazko zakuekin eta enborrekin egiten ziren. Hainbat babesleku egon ziren. Bonbardaketan bera pinu baten azpian babestu zen. Inguruko lehenengo hildakoa trenbide ondoko txabola bateko Emilio 'Patxarrota' izan zen. Lehenengo bederatzi bonba bota zituzten eta beraien etxea orduan bota zuten: auzoko batzuei etxea gainera jausi zitzaien eta bertan hil ziren, Pascuala errekardaria eta Felix Orbe izan ziren.

  • Enrique Aranzabal Suteetatik ke-lainoetara

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren ostean, Forutik Gernikara bueltatzerakoan, jesuiten etxe zahar batean igaro zituzten lehenengo bi gauak. Bonbardaketan hildako lagun batzuen izenak aipatzen ditu. Andra Maria kaleko babeslekuan handik hilabete batzuetara oraindik gorpuzkinak zeudela dio. Arana kondearen etxean ere jende asko erre zen. Inork ez ei daki zenbat pertsona hil ziren herrian. Inguruetarantz zihoazenak metrailatu egiten zituzten. Dena egon zen sutan. Hasieran guztia zegoen erretzen, baina gero keeta handia zegoela dio. Udaletxe ondoko pare bat etxe eta San Juan eliza bigarren egunean oraindik erretzen zeuden.

  • Claudio Zabala Bizkargira gorpuak batzera

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    Gizonezkoak gorpuak jasotzera eta garbitzera eramaten zituzten gerran. Beraien aita gurdiarekin joan zen Bizkargira, eta Claudio aitari laguntzen joan zen; baina ibilbide erdian etxerako bidea hartu zuen. Bere aita ere ez zen Bizkargira heldu.

  • Serapio Undabarrena Bonbardaketa ondorena eta gerraostea

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean Gernikara joan zen aitarekin, txahal bat eramatera saltzeko, eta Gernikak sutan jarraitzen zuen, hildakoak omen zeuden hondakinen artean. Soldaduak plaza zaharrean jarraitzen zuten, gerraostean gerrako atxilotuek egin zuten plaza zaharra, baita Sukarrietatik Bermeora doan bidea ere.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Aita kamineroa

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Agustinen eta Maribelen aita kamineroa zen. Gerra denboran batetik bestera zebilela tiroak gertu sentitu zien aitak. Postaria hil omen zen tiroak jota.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Hildako soldaduak ikusi

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerra denborako oroitzapenak. Hildako soldaduak lurrean ikusi izana gogoratzen du Mari Karmenek. Kanposantura ere eramaten zituzten gerran hildakoak.

  • 1077 Eskutitzen bidez ezagutuak

    Gregori Almandoz Huitzi (1921) Joxe Luix Irastortza Mitxelena (1917) Oiartzun

    Joxe Luix Oiartzungo Larrazabal baserrikoa da eta Gregori, Aranokoa. Joxe Luix gerran zauritu zen, eta, sendatzen ari zela, Gregorirekin idazten hasi zen. Lehen, ohitura handia zegoen eskutitzak idazteko.

  • Sabin Gabiola Gerran hildako amorotoarrak

    Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto

    Amorotoar batzuk hil ziren gerran. Sei-zazpi kontatu ditu. Mañariko batzuei gertatukoa kontatzen du. Gipuzkoarrak asko ibili ziren berarekin. Erdaldunekin ere konpontzen ziren, nahiz eta haiek euskaraz ez egiteko esaten zieten.

  • Xanti Lujanbio Anaia gerran galdu

    Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga

    Gerra garaian anaia fusilatu egin zuten erreketeek. Ama eta Xanti anaiaren bila ibili ziren, baina ez zuten auritu. Azkenean, herriko Guardia Zibilak esan zien gertatutakoa.

  • 1027 Bonbak hil

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Lazkanburuko semea, gauean bazkaketa egiten ari zela, aireplanoak botatako bonba batekin hil zen. Palankaritarra zen.

  • 809 Gerran hildako anaia

    Maitxo Bikandi Aristizabal (1916) Oiartzun

    Anaia soldadutzatik libratuta zegoen, baina gerrara joatera behartu zuten. Lehergai bat lehertu zitzaion eta bertan hil zen. Txirrindulari ona zen anaia, Touringen zegoen. Beste anaiak lau urte-edo pasatu zituen soldadu. Garai hartan, ezkonduak eta edadekoak, denak eramaten zituzten.

  • 621 Hiltzeko beldurrez

    Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun

    Gerran, senarra Azainera joaten zen ogiak eramatera, eta bitartean, Larrezabalera joaten zen bisitan. Hango batek kalera jaitsi nahi izan zuen, eta hil egin zuten. Senarra hilko zuten beldurrak egoten zen.

  • 800 Gerra nahi ez zuten soldaduak

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Pascual soldadua zauritu egin zen; eta, frontera itzuli nahi ez zuenez, bakailao azala jartzen zioten zaurian Garmendiko gazteek, hartara zauria ez ixteko. Teniente batek bazekien han zegoela zauritutakoa, eta ikusi egin nahi izan zuen. Hor ibili ziren, zauriari gatza kendu nahian. Tenienteak ez zuen azpijokoa igarri.

  • 800 Zozketa: nork nor hil

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Zozketa egiten zuten, nork nor hil. Herriko gazte bati laguna hiltzea tokatu zitzaion. Ukatu egin zen, baina komandanteak bera hilko zutela esan zion.

  • 802 Tartean militar onak ere baziren

    Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun

    Gerran, kanpora atera, eta agian familiako bat topatzen zuten bazterrean hila; eta ezin ezer egin. Militarren artean, batzuk baziren onak: leihoa estaltzeko esan zieten, argia ez ikusteko, ordena zutela-eta argia ikusiz gero tiroa botatzeko. San Markostik tiro asko botatzen zituzten.

  • Hildako asturiarra; bonbardaketak

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Soldadu asturiar bat hilda ikusi zuten etxetik hurbil. Nora bota ote zuten, ardura hori geratu zaio. Non ezkutatzen ziren bonbardaketak zirenean.

  • Carmen Larruskain Nebak soldadu eta bat kartzelan

    Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo

    Hiru neba soldadu ibili ziren gerran. Hiru hildako egon ziren auzoan. Neba bat kartzelan egon zen eta ama bisitan joan zitzaion.