Gerran hildakoak eta zauritutakoak
-
Familien egoera gerra garaian; abertzaleak herritik bota
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerrak ez zituen harrapatu borrokarako adinean, baina hamasei urtekoak jada gerrara joaten ziren. Familiak gazte gabe geratu ziren. Frontean hil ziren auzokoak. Senarrak Bilbo aldera ihes eginda zituzten emakumeak eta umeak herritik bidali egin zituzten, gose handiagoa pasa zezaten. Zumaiarren bizipenak Gernikako bonbardaketan.
-
Bonbardaketan anaia bi eta aitita hil zituzten
Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango
Ez du gogoan bonbardaketan zelan irten zen etxetik. Etxe ondoko arotzerian egon zela gogoratzen du eta goitik jausten zirenak paperak zirela pentsatu zuen; bera mahai azpian ezkutatu zen. "Paper" horiek bere etxeko ezkaratzera (sukaldera) sartu ziren eta bertan hil zituen bere bi anaia eta aitita.
-
Gerra garaia Berrobin
Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi
Gerra garaian, nazionalek kapital bat hartzen zutenean, herriko kanpaiak jotzen zituztela gogoan du. Bilbo hartu zutenean, Berrobin kanpaiak jo zituzten. Berrobin bi mutil hil ziren gerra garaian. Gerratik itzulitakoek zorriak ekartzen zituzten. Lan gutxi zegoen. Gorriak pasa zituztela kontatzen zuten.
-
Gerra hasierako akorduak
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Felik gerra hasierako aireplanoak gogoratzen ditu. Solora urten eta bertan ezkutatzen ziren belarriak tapatu eta palu bat hagin tartean zutela. Isabelek Otxandioko bonbardaketako akordua du: kamioiak beraien etxe aurretik pasatzen ziren zaurituekin, Izurtzan egon baitzen gurutze gorria. "El abuelo" hegazkina. Karrantzara joan ziren ebakuatuta, ganadu eta guzti trenez joan ziren denak.
-
Bere ahizpa bonbardaketan hil zen jesuitetan zegoela
Maitena Belaustegigoitia Ortueta (1923) Durango
Bonbardaketako egunean, etxean geratu ziren. Aitak bere ahizpa Itziar Jesuitetan hilda aurkitu zuen; oraindik arnasa zuela aurkitu zuen, baina hil egin zen.
-
Hildako durangarrak
Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango
Durangoko mutil batzuk gerran hil ziren. Beldur handia pasa zuten gerra denboran. Gerrako abioiak Gasteiz aldetik etortzen ziren. Gerra pasa eta gero ere egon ziren soldaduak Durangon.
-
Soldaduekin tratu ona zeukaten
Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain
Gogoan ditu gerra garaiko soldaduak; haiekin bazkaldu izan zuten eta tratu ona zeukaten. Soldaduak tiroka aritzen ziren; "pakun" hotsa egiten zuten tiroek. Gogoan du tiro haietako batek lagun bati hankan egindako zauria.
-
Zauritutako soldaduak Durangon
Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango
Zauritutako soldaduak Milagrosen etxe ondotik sarritan pasatzen ziren. Soldaduek salestar mojei kanta-burlak abesten zizkieten.
-
Frontean hiltzen zirenak
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Frontean baten bat hilez gero, ezaguna bazen etxean abisatzen zen, baina ez beti. Mañu auzoan ere badago sekula bere berririk izan ez zutenen bat.
-
Aita lau urtez etxetik kanpo ez zezaten hil
Maite Rodrigez Romero (1931) Busturia
Gerra Zibilean aita lau urtez Bidanian (Gipuzkoa) izan zuen hara ihesean joanda. Hainbat axpetar hil zituzten gerran eta bere aitak horregatik egin zuen hanka.
-
Zauritutako laguna
Justo Astui Imatz (1922) Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Justo frontera bere lagun batekin batera joan zen, Julianegaz. Hildakoak baino ez ziren ikusten, errepublikanoak zein faxistak berezitu barik. Julian eta bera Sierra de Cabalen galdu ziren; eta, ikusi zuen hurrengoan, ez zuen ezagutu: ohatilan (kamillan) zegoen zaurituta.
-
Gernikako bonbardaketa Arratzutik
Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu
Gerra hasi zenean, 14 urte egitear zegoen. Gernikako bonbardaketako egunean, etxekoak ez ziren joan inora. Karkaba batean ezkutatu ziren. Aireplanoak joan-etorrian zebiltzan, munizioa bukatu eta berriro betetzen joaten baitziren. Beraien auzoko pare bat Gernikan bertan hil ziren. Albo herrietan be bota zituzten bonbak: Arratzuko plazan bonba bat bota eta bertan zeuden ganaduak hil zituzten.
-
Gizonaren sei anaia gerran
Kontxi Barturen Uriarte (1921) Bakio
Bere senarraren sei anaia egon ziren gerran. Horietako bat Elgetan desagertu zen, sekula ez zuten bere berririk izan. Nondik nora ibili ziren kontatzen digu pasarte honetan.
-
Itsasoan kanoikada batek hil zuen neba
Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz
Bere neba gerra aurretik hasi zen bakailao-ontzietan lanean. Gero kanoiekin jarri zuten Galerna izeneko ontzi hori, gerrarako. Beste neba bat Sotaren ontzi batean sartu eta bertan hil zuten. Ez zuten beraiekin komunikaziorik, ezinezkoa zen gutunak batetik bestera ibiltzea.
-
Leihoan bandera espainola jarri beharra
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Gerra garaian, nazionalek herri bat hartzen zuten bakoitzean, kanpaiak. Eta ama negarrez, ez zekitelako anaiak non zebiltzan. Bandera espainola jarri beharra leihoan. Errezatzen egoten ziren. Lehengusu bat Hernanin fusilatu zuten eta beste bat bonbek harrapatuta hil zen.
-
Gerra bat-batean eta bala hankan ezustean
Jose Mari Olazabal Iñurrita (1928) Andoain
Gerra bat-batean etorri zen, bonbardaketak bat-batean hasi ziren. Jose Mari jolasean zebilela, bala galdu batek jo zion hankan, falangista batek medikuarengana eraman zuen, eta 15 egunean egon behar izan zuen etxean sendatu arte.
-
Baserria guztiz txikituta kanoikadekin
Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta
Bixenteren baserria txikituta geratu zen kanoikadekin. Berriz eraiki zuten gurasoek. Bitartean, Gurutzeaga eta Zugatzeta baserrietan egon ziren. Baserri bateko alaba bat hil eta beste batek begia galdu zuen. Soldadu bat ere hil zen euren etxe ondoan. Astoak ere azken berdina izan zuen.
-
Lau herritar hil gerratean
Julian Beunza Illarregi (1927) Lantz
Herria hustu egin zen gerra denboran. Herriko bi mutil hil ziren Bilbo aldean, eta beste bi pertsona ere bai, bat apaiza, Katalunia aldean.
-
Zauritu asko soldaduen artean
Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga
Frontearen lehen lerroan bizi ziren. Bizkargi (errepublikazaleen gotorlekua) zuten aurrez aurre. Kanoikadak eta bonbak noiznahi jausten ziren inguruan. Zauritu asko izaten zen soldaduen artean. Handik Meakaurrera jaisten zituzten ohatiletan, gero ospitaletara eramateko.
-
Hildakoen gorpuak palekin batzen; hil zituzten senitartekoak
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Bonbardaketan hildakoen gorpuak mutil gazteek batzen zituzten, bere bi neba ere behar horretan aritu ziren derrigortuta. Jende asko arbolapeetan ezkutatu zen, bai San Juan Ibarran eta baita Forurako bidean ere, baina aireplanoak baxu-baxu joan zirenez metrailetaz hil zituzten asko eta asko. Gorpuak zabor-biltzaileen kamioietan batzen zituzten. Bere aitaren lehengusina batek, senarra eta semea galdu zituen Durangoko bonbardaketan; eta, aitaren lehengusina bat eta bere semea ere Gernikan hil zituzten.


