Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • 876 Zapiraintarrak

    Rufino Arbelaitz Sarasola (1924) Oiartzun

    Zapirainek ezkontzari buruz jarritako 8 bertso (lehendabizikoa ez dugu osorik grabatu). Zapiraintarren gainean aritu zaigu Rufino. Bederatzi seme zituen eta hirurekin gelditu zen, besteak gerran galduta. Semeak kartzelatik aitari jarritako bertsoak; bat kantatu du.

  • Edurne Ansorregi Aita Euzko Itsas Gudarostean desagertuta

    Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku

    Gerra hasi zenean, aita Euzko Itsas Gudarostera batu zen, kanoiekin armatutako bere bakailao-ontziarekin. Matxitxakoko gerran aritu zen eta bere itsasontzia hondoratu ez bazen ere, zazpi hildako egon ziren. Aita Portugaleten egon zen ospitalean denbora batez. Matxitxakoko Guda eta gero, aita Valentzia aldera bidali zuten laranja bila eta Frantziara heltzean desagertu egin zen

  • Xemein tertulia Gerrako ezkutalekuak eta bala galduak

    Mahai-ingurua Xemeinen () Markina-Xemein

    Julik gogoan du hondarrez betetako zakuekin babesten zirela gerra garaian. 'El abuelo' hegazkina azaltzen zenean, ezkutatu egiten ziren. Zarata asko egiten zuelako eta zahar itxura zuelako deitzen zioten 'El abuelo'. Bala galduek jendea harrapatzen zuen.

  • Josune Astorkia Gautegiz-Arteagan bi afusilatu

    Josune Astorkia Esturo (1935) Pilar Beaskoetxea Goitisolo (1923) Pilartxu Etxabe Zubizarreta (1932) Carmen Muniategi Muniategi (1921) Gautegiz-Arteaga

    Josunen aita afusilatu egin zuten herriko idazkariarekin batera. Josuneren aitari heriotza-zigorrera zigortu eta gero ilea urdindu zitzaion. Herriko abadea izan ei zen afusilaketen erruduna. Ama umedun zegoen eta pixka bat lehenago semea hil zitzaien. Josunek hiru urte zituen.

  • Juan Kruz Garate Bonba itsuak

    Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio

    Garai hartan, ezin zen neurririk hartu umeak ez izateko. Familia gehienetan ziren 5-10 senide inguru. Bonbardaketan, 3 senide hil ziren familia batean; orduan gertatutakoa kontatzen du.

  • Juan Kruz Garate Lehenengo paperak, eta geroago bonbak

    Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio

    Gaur egun, oraindik, bonbardaketan hildako 2 neska daude identifikatu gabe. Bonbak bota aurretik, paperak bota zituzten. Bonbardaketan hildako eta zauritu asko izan ziren. Bonba batek familia bereko 3 ume hil zituen.

  • Juan Kruz Garate Senideak hil eta bera zaurituta

    Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio

    Gerran, Alonsotegira joan ziren ardiekin. Bertan zeudela, bonben erasoek senide batzuk hil eta beraiek zauritu zituenekoa kontatzen du.

  • Juan Kruz Garate Hankako zainak ebakita

    Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio

    Aurreko pasartearen jarraipena da. Gerran bonba baten metrailak hanka zauritu zion "Azeri"ri. Etxera bueltatu zen lehengusuarekin eta anaiarekin; eta, hanka garbitu ostean, zainak ebakita zituela ikusi zuten.

  • Zeferino Mandaluniz Ibarruritar asko hil zituzten gerran

    Zeperino Mandaluniz Gorroño (1918) Muxika

    Euskal Herriko fronteak baino gogorragoak izan ziren Teruelgoak. Beldur-egoerara pertsona moldatu egiten dela dio Zeperinok. Inguruko asko hil ziren; auzorik auzo aipatzen ditu hildakoak eta desagertutakoak.

  • Maria Irazabal Sakristaua kartzelan zela, semea eta andrea hil

    Maria Irazabal Izundegi (1921) Muxika

    Sakristaua, bere aitaginarreba, heriotza-zigorrera kondenatua egon zen bitartean emaztea eta seme bat galdu zituen: 12 urteko semea, behiak zaintzen zebilela, esku-bonba bat lehertu zitzaion. Emaztea handik bi hilabetera hil zen bera bisitatzera joan zenean. Hori dela-eta, Mariaren senarra ama eta anaia barik gelditu zen, aita kartzelan zuela.

  • Eusebio Salegi Laranga Handi baserritik tiroketak

    Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku

    Egunean zehar, soldaduak baserrira sartzen ziren eta bertatik tirokatzen zituzten beste aldekoak. Harez egindako zakuak ipintzen zituzten leihoetan. Tiroketa batean, soldadua zauritua izan zen. Lau egun egon ziren baserritik tiroka. Umeek ez zuten beldurrik pasa, ez zekitelako zer gertatzen zen.

  • Manuel Goenaga Abadea fusilatu zutenekoa

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Abadea fusilatu zutenekoa kontatzen du.

  • Nati Bilbao Bonbardaketa egunean, ahizpa esnea banatzen

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Ostegun arratsaldea eta asteburu osoa jai izaten zuten eskolan. Oporrak, berriz, oraingo antzera. Dotrina Durangoko jesuitetan ikasi zuen. Bonbardaketa egunean, Natiren ahizpa esnea banatzen zegoen kalean. Onik irten zen, baina Andra Mariako elizan jende asko hil zen. Bertan lotuta zeuden esnedunen astoak ere hil egin ziren.

  • Kontxi Urkiri Soldadu ezezagunaren hilobia II

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Baserri inguruan osabak baserri ondoan hilobiratu zuen soldadu ezezagunaren hilobia beti garbi mantendu dute. Osabak harriak ipini zizkion gainean, txakurren gorpua ateratzen hasi zirenean.

  • Txomin Euba Sagastigordia Hildako milizianoak

    Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano

    Etxe asko apurtu zituzten nazionalek obusekin. Egunero botatzen zituztela dio. Hildako milizianoak lurperatu egiten zituzten baina azalean, eta zakurrek jan egiten zituzten. Basoan topatutako hildakoak hilerrira eramaten zituzten.

  • Juanita Olariaga Gerrarengatik ihesi Berangora eta aita kartzelara

    Juanita Olariaga Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Berangora joan ziren gerra hasi zenean. Aterpetxeak eraikitzen zituzten, bonbardaketetarako. Aitaren anai bat desargertu zen gerran. Aita kartzelan izan zuten bolada batez, gerra garaian. Tximeleta beltzak zorte txarra ematen duela kontatzen du.

  • Mari Tere Areitioaurtena Hildakoak mendian

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Elias ebakuatuta etxeratu zenean, mendian gizon bi topatu zituen hilda. Hiru fusil Belatxikietan gorde zituzten eta erabiltzen ikasi zuten. Ez zien dokumentaziorik begiratu eta damutu zaio harrezkero. Gerran hildakoak aipatzen dituzte.

  • Itziar Ajuria Garate Gerra Zibileko bizipenak

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Gerra zibila hasi zenean aita Batzokiko lehendakaria zen eta horregatik zalantzan egon zen ihes egin ala ez. Orduko bizipenak. Soldaduak etxean hartu behar izaten zituzten. Hasieran bi errekete etorri zitzaizkien etxera eta herria "kristautzera" zetozela esan zieten. Bere ama asko haserretu zen, oso kristaua zen eta. Beste behin soldaduek esan zieten bi espia harrapatu zituztela. Berehala hil zituzten.

  • Itziar Ajuria Garate Justo Ajuria osaba fusilatu egin zuten

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Itziarren aita ez zen Bizkaia aldera joan gerra sasoian, herrian geratu zen. Justo osaba ere ez zen ihesi joan. Sondikan bere aurretik egon zen idazkaria falangista zen eta mendekua hartu nahi izan zuen. Larrinagako kartzelara eraman zuten Romualdo Andonegi elgoibartarrarekin batera. Hura libre utzi zuten, baina Itziarren osaba fusilatu egin zuten. Gerora jakin zuten fusilamendua nola izan zen.

  • Itziar Ajuria Garate Gerra zibila Elgoibarren: bonbak, balak...

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Gerra sasoiko bizipenak. Plazako banku batean eserita zegoela aitari bala galdu bat sartu zitzaion besoan. Bonbardaketak ere izan ziren. Sirenak entzundakoan elizpean gordetzen ziren. Orduan hil ziren herritar batzuk aipatzen ditu.