Gerran hildakoak eta zauritutakoak
-
Legutioko bataila
Inazio Ernabide Goiaga (1917) Soraluze
Legutioko frontean, Gasteiz hartu guran. Legutioko batailan alferreko baja asko izan zutela dio Inaziok. Elurra ari zuen, eta ia oinak izoztu zitzaizkion. Lagun bi galdu zituen bertan.
-
Bonbardaketak Bergaran
Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara
Bergaran, bonbardaketak. Algodoneran langile batzuk hil ziren. Kamineroak eta aguazilak guardiak egiten egoten ziren, plazan, eta Leteren aita horrela hil zen, kainoikadak jota. Metraila markak duela gutxi arte egon dira Correosen.
-
Anaiaren gerra garaiko istorioak
Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz
Anaiak kontatzen zizkion gerrako istorioak: zauritutako lagun mila zaintzen geratu zenekoa edo, ihes eginda, Don Pablorengana konfesatzera etorri zenekoa.
-
Gerran ama alargun geratu zen
Patxi Diaz Jausoro (1936) Eskoriatza
Patxi jaio zenean, aita gerrara borrokara joan zen. Zauritua izan zen eta Iruñean hil zen infekzioengatik. Ama bakarrik geratu zen, senar eta familiarik gabe. Bizilagunek baserriko lanetan laguntzeko prest egoten ziren.
-
Teruelen zauritu egin zuten; han zegoela amaitu zen gerra
Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz
Nazionalek Teruelera bidali zuten soldadu. Zauritu egin zuten bertan (La Muelan). Han zegoela bukatu zen gerra. Handik Valentziaraino oinez joan ziren. Terueleko bizipenak. Alfambran egon ziren. Gogor hartu zituzten, "rojos separatistas" zirela eta; mugimendu txikiena eginez gero, hil egingo zituztela esan zieten. Bilboko komandantea. Gauez zaintza egiten pasa zuten estutasuna. 1939ko urtarrilaren 10ean zero azpitik 38 gradu egin zituen.
-
Gerrako zauriaren ondorioz, jan ezinda
Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz
Gerran zauritu zutenean, Terueletik Zaragozara bidali zuten. "Banco Hispanoamericano"a ospitale bihurtuta zegoen. Ospitalean laguntzen zebilen neska batek gurasoei idatzi zien, ez zegoela larri zaurituta esateko. Handik Burgosera. Trenean mareatu egiten zen. Soldadu batek jatekoa eman zion, baina ez zen konturatu masaila apurtuta zuela. Operatu egin zuten gero. Nolakoak pasa zituen. Handik irtendakoan berriz frontera bidali zuten.
-
Itzulera gogorra; langile batailoian osaba bat hil
Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia
Gerra bukatu arte egon ziren Frantzian amona eta haren hiru seme-alabak. Itzuli zirenean, oso egoera txarra topatu zuten. Langile batailoira eraman zuten Rosaren amaren anaietako bat eta bizi-baldintza txarren ondorioz, hil egin zen.
-
Gerrako zorigaiztoko deskuiduak
Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura
Mutiloa aldean, artzaina bizi zen. Hura gerran hil zuten. Deskuidua izan omen zen. Garai gogorra izan zen hura. Gaur egungo gerrak ikustean, beraiek bizitakoa gogoratzen du.
-
Gerra garaian, gizonak kobazuloetan izkutatuta
Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun
Anai zaharrena frankistek gerran hil zuten. Ahizpa zaharrena gazterik hil zen. Aita eta beste batzuk malloetako zuloetan izkutatuta egoten ziren eta janaria eramatera joaten zen bera. Hegazkinekin ikaratu egiten zen. Osaba hil egin nahi izan zuten baina ez zuten harrapatu.
-
Baserriaren jabe gerra ostean
Pili Legorburu Mitxelena (1945) Lezo
Aitonak erosi zuen baserria gerra ostean, zazpi mila pezeta ingururen truke. Maizter zeuden aurretik. Bere aita eta osaba soldadutzan harrapatu zituen gerrak. Osaba gerra hil zen. Komuna bi etxebizitzentzat izaten zen. Osaba-izebak zituzten bizilagun.
-
Gerratean, hamaika urterekin etxeko ardura
Joxe Apalategi (1927) Ataun
Anaia gerratean zauritu zutenean, gurasoak Zaragozara joan ziren eta hamaika urterekin bera geratu zen etxeko arduradun.
-
Aita ez zuen ezagutu, gerratik itzuli zenean
Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria
Gerra sasoiko kontuak. Michelin lantegi ondoan bizi ziren eta, kalera joateko, eskutik helduta eramaten zituen amak, beldurrez. Aitak lau urte pasa zituen kanpoan eta, itzuli zenean, ez zuen ezagutzen. Hildakoak eta fusilatuak izan ziren. Antiguoko osaba bat gerra sasoian hil zuten.
-
Bonbardaketan bere lehengusinaren umea hil zen
Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo
Bonbardaketak San Juan Ibarran harrapatu zuen. Bere lehengusina eta haren umearekin egon zen eta berak etxerako bidea hartu zuen. Baina lehengusinari eta umeari bonba bat gainera jausi, umea hil eta lehengusinak hanka zauritu zuen. Etxera Ajangiztik joan zen, bideak metrailatu egiten zituztelako.
-
Kanposantura gorpuak ikustera
Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo
Gerra sasoian, bere lagun batek mutil batzuk ikusi zituen kamioi batean, eta lo zeudela pentsatu zuen. Bonbardaketa egunean, bendajearekin etorri zen Gernikara. Soldaduak beraien etxera taloa eta esnea jatera joaten ziren. Ez zekiten bere neba non zegoen eta kanposantura joan zen bere lagun batekin ea gorpua han zegoen ikusteko; 7 gorpu zeuden, baina bat bera ere ez zen Segundorena. Lurperatzaileak esan zien ez zegoela ajangiztarrik hildakoen artean.
-
Bonbardaketaren ostean, gorpuak hilobiratzen
Anastasio Gondra Goikolea (1923) Gernika-Lumo
Bonbardaketaren ostean, etxe bakoitzetik lagun bat eskatzen zuten astean behin edo, soroan gorpuak hilobiratzeko zuloak egiteko. Bizkargin hiltzen ziren nazionalen gorpuak izaten ziren. Zenbakiez identifikatzen zituzten. Gurdiz ekartzen zituzten gorpuak ospitaletik hilerrira.
-
Milizianoak inguruetan lurperatuta
Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio
Gauean gordelekutik irten, eurek zerbait jan, eta ganaduak gobernatu zituzten. Hurrengo egunean, ondoko arku biko etxean babestuta zeudela, milizianoek atzera egin zuten. Asturiarrak ikusi zituzten soroan behera odolduta ihesi, birao batean. Etxe inguruan hil eta lurperatu zituzten miliziano batzuk. Bertan jarraitzen omen dute lurperatuta. Eustakik ez daki hildakook ezagunak izango ziren edo ez.
-
Marzelino Urkiolak hamazazpi herritar hil zituen Legution
Dionisio Biteri Garcia de Kortazar (1925) Legutio
Marzelino Urkiola komunista Perezagua batailoi komunistako kide izan zen gerratean. Egun batean, 17 herritar hartu eta inguruetako baserri batean eduki ostean, hil egin zituen. Dionisio eta bere aita desagertutako senideen bila ibili ziren kartzeletan. Ubiden zeudela, batailoi bateko kapitainak esan zien 18 herritar Arkezton zeudela lurperatuta: aipatutako 17 herritarrak eta ekintza horretan parte hartu nahi izan ez zuen milizianoa.
-
Nazionalistak eta karlistak familian
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Jaioneren aita nazionalista eta Mauriren aita karlista Aramaioko udaletxeko zinegotziak izan ziren legealdi berean. Jaioneren aitonak karlisten aldean borrokatu zuen azken karlistadan. Mauriren aita gerran desagertu zen eta hiru urtean ezin izan zuten hileta-elizkizunik egin.
-
Aita desagertzea
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Aita desagertzeari buruzko pasartea kontatzen du.
-
Zauritutako anaia bisitatzera Teruelera
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Gerratean anaia zauritu egin zen Teruelen eta hura bisitatzera joan zen ama eta arrebarekin. Tolosako Monfort taxistarekin joan ziren. Orduan ez zegoen dirurik eta zuten diru gehientsuena hantxe gastatuko zutela dio. Anaia ondo zainduta zegoen. Eskola batean zeukaten jarrita ospitalea.


