Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Kasilde Aginaga Gudariei arropak atontzen batzokian

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Bere gurasoak domekero joaten ziren batzokira; edozer behar zenean, han egoten ziren. Frontean egon ziren gizonei arropak garbitzen eta atontzen aritu ziren. Orduan ezagutu zuen bere mutil-laguna; baina, ezkondu aurretik, hil egin zen gerrako zaurien ondorioz.

  • Deunoro Sardui Norbere hilobia zularazi

    Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika

    Ezer egin gabekoak hil zituzten gerran. Hainbaten kasuan, beraiek zulatu behar izan zituzten euren hilobiak. 8 urte zituen mutiko batek dena ikusi zuen eta sekula ez zuen kontatu non lurperatu zituzten.

  • Julian Arruti 2 Milizianoek bi mutiko tirokatu

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Herriko giroa nolakoa zen gerra denboran. Gudariak Loiolan antolatzen hasi ziren... Eibartik eskopetekin joaten ziren Bidani aldera. 1936ko irailaren 20an Francoren aldeko tropak Azpeitian sartu ziren. Enparan Gain aldetik soldaduak nola jaisten ziren gogoratzen du Julianek. Milizianoek, mendian behera zihoazela, bi mutiko tirokatu zituzten Enparan Gaingo aldean. Mutiko horietako bat odolustuta hil zen. Bestea, zaurituta eraman zuten "mixikordira".

  • Julian Arruti 2 Bonbardaketa

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Gerrako oroitzapenak. Gernikako bonbardaketa izan zenean, Azpeitian tiro- eta bonba-hotsa entzuten zen. Azpeitia ere bonbardatu zuten, eta mutil gazte bat hil zen.

  • Jesusa Anitua Gerran hildakoak

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    Gerran hil zituztenak aipatzen dituzte.

  • Angela Garmendia Gazterik hildako senideak

    Angela Garmendia Arrieta (1927) Urnieta

    Angelaren hiru ahizpa neskame, sukaldari eta ume-zaintzaile joan ziren garaian, tifusa harrapatu zuten. Haietako bat, 17 urte zituela, hil egin zen. Beste senide bat bost urterekin hil zitzaien difteriak jota. 22 urteko anaia gerran hil zitzaien.

  • Angela Garmendia Anaia gerran hil zen

    Angela Garmendia Arrieta (1927) Urnieta

    Anaia gerran hil zen Zaragozan. Gorpua etxera ekarri eta hileta egin zioten.

  • Fernando Alegria Gerran hildakoak lurperatzen

    Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika

    Gerra sasoian, 14 urte zituen Fernandok. Etxe inguruko kanoiak non egoten ziren azaltzen du. Fikan egon zen frontea eta han ondoko etxe baten ingurura joaten ziren kanoikada guztiak. Eurak bertan egon ziren, ez ziren mugitu. Nazionalek deskuidu bat izan zuten, bonba bat botata beraien soldaduak hil baitzituzten. Bertako gizonak lan ugari egitera derrigortu zituzten. Fernandoren aitak gorpuak lurperatzeko betebeharra zuen Muxikako kanposantuan, eta bera ere aritzen zen laguntzen.

  • Fernando Alegria Gorpuzkinen datuak botilan gordeta

    Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika

    Gerran hildako soldaduak identifikatu barik lurperatzen zituzten bata bestearen gainean. Gorpu asko zatituta egoten ziren. Hasieran, gogorra egiten zitzaion betebehar hori, baina gero gogortu egin zen; bere aita oso ausarta zela dio. Aitak gorpuetan identifikazio-daturen bat aurkitzen baldin bazuen botila batean sartzen zuen gorpu ondoan. Hiruzpalau gorpu horri eskerrak atera zituzten, eta Gipuzkoa aldera eraman.

  • Felipe Martitegi Zazpi urte eta zazpi egun soldadu

    Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika

    Cuarta División de Navarran ibili ostean gerran, eta etxera bueltatu ostean, berriro bueltatu behar izan zuten. Guztira, zazpi urte eta zazpi egun egin zituen soldadu. Gorozikatik boluntario joan ziren biak hil egin ziren; derrigortuta joan zirenek, ostera, bizirik iraun zuten: Jose Urkizak eta berak.

  • mariani estanga Gerrako ospitalea

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerrako kontuak ditu hizpide. Frontetik iristen ziren zaurituak Tolosan zegoen gerrako ospitalera eramaten zituzten; lehenago miserikordia izan omen zen. Marianiren senide bat han egon zen Maltako sukarra zuelako.

  • Belen Esnal Larreategi Gerrako oroitzapenak eta kantak

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.

  • Bene Arrizabalaga Gerran apaiza hil zuten

    Bene Arrizabalaga Elezgaray (1920) Pasaia

    Sakristaua zen San Pedroko elizan. Garai hartako apaiza Felipe Goena zen, gerra hasieran hil zutena.

  • xebe sistiaga Gerran Pasai Donibanen; ihesa; hildakoak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra nola hasi zen. Mezatik bueltan esan zien amak. Mutil batek esan zuen falangista zela, bakarra zen. Mutil asko hil zen, gudari joanda. Irailean sartu zirenean, hutsik zegoen herria. Zeintzuk geratu ziren. Bi anaia elkarren kontra ibili ziren gerran. Bere familia ez zen inora joan. Anaia eraman egin zuten. Borrokan hildako herritarrak.

  • Joxe Sagarzazu Gerraren alde ilunaz ez zen konturatu

    Joxe Sagarzazu Etxebeste (1933) Pasaia

    Jende asko hil zen frontean, baina bera umea zenez, ez zioten ezer esaten. Aita ez zuten preso hartu inoiz.

  • Emilio Olasagasti Bi gerraren eragina

    Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia

    Lehen, Pasaiako portuan, lan handia zegoen. Emilio karga eta deskargako lanetan ibili zen. Gerora, II. Mundu Gerra etorri zenean, barkuak metrailatu egiten zituzten; eta, horregatik, inor ez zen ausartzen itsasora irteten. Anaia zaharrena gerratik bueltan hil zen; Emilio gerran zen orduan, eta ez zioten etxera itzultzeko baimenik eman. Beste anaiak gerrara joan behar zuela, Emiliok haren lana hartu zuen portuan. Orduko lan-baldintzak aipatzen ditu.

  • 1571 Gerra hasiera Lekeition

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra Zibila hasi zenean, Jesusak 16 urte zituen. Hasieran ez zuten askorik igarri, baina gerora, bonbardaketetan, ezkutatu egin behar izaten ziren. Hildako lekeitiar batzuk aipatzen ditu. Lekeition bota zuten lehenengo bonba talaian izan zen. Bere amak-eta, lapetan zebiltzala, gerrako obus bat aurkitu zutenekoa kontatzen du.

  • 1571 Asterrikatik zetozen erasoak

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Asterrikan egon zen frontea. Handik egindako erasoen ondorioz zauritutako eta hildako herritar batzuk aipatzen ditu.

  • Karmele Sistiaga Anaiaren heriotza, gerran

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Gerra. Anaiaren heriotzari buruzkoak. Gorpua Gernikara eraman zuten. Beste bi anaiak Langileen Batailoietan eduki zituzten. Ama bost txikienekin geratu zen Donostian. Hamar senide ziren.

  • 1585 Nola jakin zuten osabarena

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Nola jakin zuen osabaren hilketarena. Hernaniko kanposantura joan zen semearekin, han jarritako plaka ikustera. Izena bazetorren: Joan Guruzeaga Illarregi.