Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Felipa Urkia Gerran hildakoak eta zaurituak, Araotzen eta Uribarrin

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Bi anaiak eraman zituzten soldadu. Batek zortea izan zuen, baina besteak ez: tifusa ere harrapatu zuen. Ez du ulertzen Errepublikako gobernuak zergatik ez zuen soldadurik hartu; gero Francok bai, kinta mordoa. Araotzen boluntario gutxi, eta bakarra hil zen gerran. Zaurituak. Uribarrin, berriz, pila bat hil ziren; batzuk aipatzen ditu.

  • Felipa Urkia Arantzazura, ehunezko soinekoekin

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Puxeta (lixiba) hamabostean behin egiten zen. Lihozko ehuna. Amandreak kontatzen zuena: liho jotzera joaten zen Goroetara. Gerra denboran, telarik ez zegoen eta amak ehuna eman zien soinekoak egiteko. Alpargatak, galtzerdi zuriekin. Gerran zaurituak, Arantzazun. Olabarrietako bi mutilek lagundu zieten etxera.

  • Dionisio Amundarain Alegria Falangistei beldurra

    Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra

    Gerra garaian, militarrak nola zebiltzan ikusi zuten. Gaiztoenak falangistak zirela iruditzen zaio. Cara al Sol abesten zuten, eta eskua altxa behar izaten zen. Falangistek beldurra ematen zuten. Jendea hiltzen zutela esaten zelako zuten beldurra. Frontean ere asko hiltzen ziren.

  • Erramun Salaberria Gerrako bidegabekeria ulergaitzak

    Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo

    Gerran ama bat eta haren hiru seme fusilatu zituzten, ikurrina zeramalako.

  • 1084 Gerra garaiko bizipenak

    Bernarda Arizmendiarrieta Ojanguren (1925) Elgeta

    Baserrian, 19 ganadu zituzten: eta, gerra etorri zenean, osabak denak saldu zituen. Aita eta ama biak elgetarrak ziren. Mendiz beste aldera pasa zireneko kontuak kontatzen ditu. Gerra garaia gogorra izan zen, baina batez ere moroak sartu zirenean. Baserrietan sartzen omen ziren nesken bila. Inguruko baserri batera bartako alabaren bila sartu eta gurasoak hil zituztenekoa kontatzen du.

  • 1155 1937an Elgeta hartu zutenekoa

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    1937ko apirilean, 6 hilabetean frontea geldirik egon ondoren, Kanpazarretik Elorriora pasa ziren milizianoak, eta Elgeta hartu zuten. Bortxaketa ugari egin zituzten marokoarrek; bat harrapatu eta Elgetako plazan fusilatu zutenekoa kontatzen du. Jose Luis eta etxekoak kamioi batean sartu eta Zornotzara joan ziren ihesean, beste etxe bat bilatu arte.

  • Fermin Belamendia Belkoainen hildako soldaduen hilobi galdua

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Nazionalek 15-20 egun eman zituzten Andoainen. Belkoainen, borrokan hil eta lurperatutako mutil batzuei buruzko kontuak aipatzen ditu. Gorpu haiek ez zituzten aurkitu.

  • Juan Bautista Arruti Lehengusua gerran hil

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Auzoko bost mutil hil ziren gerra. Tartean, Juan Bautistaren lehengusu bat.

  • Felisa Olazabal Herrian hildakoak

    Felisa Olazabal Garate (1928) Mendaro

    Herrian hildakoak egon ziren. Itziar gainera eramaten zituzten hiltzera. Taberna bateko nagusia ere hil zuten. Beraien etxea okupatzeaz gain, beste batzuk ere okupatu zituzten. Irin-fabrikan ere egon ziren.

  • 1113 Gaixoarena egiten, frontera ez bueltatzeko

    Migel Gallastegi Ariznabarreta (1918) Eibar

    Gasteizko ospitalean aurkeztu zen Terueldik ekarritako kartarekin. "Hospital militar"ean egon zen, eta gaixoarena egiten jardun zuen, horrela, tarte batean frontera ez bueltatzeko.

  • 1414 Gerran hildakoak

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Elorriar gehienek senideren bat frontean zuten. Gerran hildakoak ikusten ziren bide bazterretan. Ermandadeak ez zuen ordaindu gerran galdutako ganaduagatik.

  • 1424 Gerran Arrasaten hildakoak

    Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate

    Gerratik libratu zen, ikusmena mugatua zuelako. Arrasaten geratu zen, eta bertan hildakoak oroitzen ditu.

  • Gerra, soldaduak, tiroketak...

    Carmen Ibarguen Mondragon (1925) Arrasate

    Gerra denboran, etxea utzi eta Amerikanoen etxera joan ziren ihesi. Soldaduak etxe ondoan ikusi zituztenekoa eta aitari eskopeta eskatu ziotenekoa kontatzen du; eskopeta entregatu eta etxera bueltatzen utzi zieten. Soldaduek egin zuten bidea azaltzen du; tiroketetan harrapatutako baserriak eta hildako jendea izendatzen ditu.

  • Salbador Arana Astigarragako hildakoak, fusilatuak eta presoak

    Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga

    Gerran izandako hildakoak izendatzen ditu. Fusilatu asko izan ziren Astigarragan; batzuk izendatzen ditu. Lan gogorretara derrigortu zituzten presoak.

  • 1416 Anaia gaztea tiroz zauritua

    Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate

    Lorokoan egon ziren bitartean, nazionalek aita kalera eramaten zuten, guardiak egitera. Anaia gaztea, aitari ganaduekin laguntzen zebilela, tiroz zauritu zuten. Erreketeek eraman zuten kalera sendatzera. Bala aldean zuenez, mokor hezurrean sartuta, Tolosako ospitalera eraman zuten.

  • Migel Ansa Osaba bat gerran hil

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Migelen bost osaba gerran ibili ziren. Haietan gazteena, errepublikano-abertzaleekin boluntario joan zen eta Anboto aldean hil zuten. Beste bi osaba Donostia defenditzen ibili ziren. Eta beste bi osaba, berriz, etxean geratu ziren baino frankistek eraman zituzten gero.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Gerra garaiko inauteriak

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra garaian, inauteri eta festak kendu zituzten. Gerra hasi eta hurrengo urtean, espainiarrek hiribururen bat bere egiten zutenean, Tolosatik estaziora joaten ziren bandarekin. Trenean bueltatzen ziren boluntarioei, zaurituei... ongietorria egiteko ereserki nazionalak jotzen ziren. Estaziotik bueltan, bandak inauterietako pieza bat jo eta jendea kalean saltoka ibili zela gogoratzen du. Gero, zezenak ere izaten omen ziren. Jendea ez zen mozorrotzen: gehienez, txaketa buelta emanda edota brusa jantzi ohi ziren. Garai hartan, "ikaragarrizko miseria eta gosea zegoen".

  • Pascual Uribe Milizianoek hil zuten gizagaixoa

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Milizianoek Orozketako abadearen anaia hil zuten.

  • Encarna Ormaetxea Aita-amak eta umea metrailatu eta hil

    Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango

    Gogoan du gerra garaian Herritxu parajean abioiek egindako erasoa. Andre-gizon batzuk eta euren umea metrailatuta nola hil zituzten ikusi zuen.

  • Bittori Igartua Igartua Udanan fusilatuak; Txomin lagunari gertatua

    Bittori Igartua Igartua (1919) Oñati

    Legazpin egon zen gerra garaian. Udanako borrokak. Uribarriko mutilak fusilatu ere egin zituzten: Urtzelaikoa eta Otadui-Etxebarrikoa. Aireplanorik ez du gogoan, ezta baserrietan militarrik egon zenik ere. Makatzaga-Etxebarriko mutilaren (Txomin) kontuak aipatzen ditu, lehen baino zehaztasun gehiagorekin, ihesi joan eta gero nola hil zen. Lagun berezia zen.