Gerran hildakoak eta zauritutakoak
-
Hegazkinen bonbardaketekin beldurtuta
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Bilboko bonbardaketaren ondoren, nahiz eta, irabazteko motibazioa izan kontrakoek armagintzan zuten nagusitasunak eta, batez ere, hegazkinekin asko beldurtu zuten Gaspar. Alemanen bonbardaketa eta hegazkinetako tiroketak oroitzen du. Bilboko kartzelan sartu eta bertan zeuden frankistak hil zituztela kontatzen du Gasparrek.
-
Gerraostean kartzela zigorra
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Gasparri hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta azkenean bederatzi urte pasa zituen kartzelan. Emaztea gerraostean ezagutu eta ezkondu egin ziren Santanderren. Emaztearen bi anai gerran hil eta bat Frantzian erbestean egon zen.
-
Makien oroitzapena
Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil
Makiez oroitzen da Inazio, II. Mundu Gerran alemanen kontra borrokatu eta Frantziara ihes egin zuten soldaduez. Hauek Gerraren ondoren ere borrokan aritu ziren, Francoren aurka. Mendietan ezkutatzen baziren ere, asko hil egin zituzten. Inaziok gauez janari eske ibiltzen zirela gogoratzen du.
-
Makiak ogi eske
Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil
Behin, artoak zuritzen ari zirela, Makiek atea jo zuten ogi eske. Asko eta asko hil egin zituzten.
-
Soldaduen ibilera penagarriak
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Gerra urteak gogorrak izan ziren. Senarra ere soldadu joan zen. 1937ko abuztuan senarrari bi tiro eman zizkioten, eta anaia biharamunean hil zuten. Senarra libratu egin zen. Anaiez gainera, lagun asko zituen soldadu, eta kezkatuta egoten zen. Fronteko kontuak gerora kontatu zituzten. Hotza eta garbitasun falta.
-
Zorrak ez ordaintzearren egindako jukutriak
Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia
Gerra gaiztoentzat garai ona izan zen: batzuek, zor zutena ez ordaintzearren, dirua utzi ziona salatu eta hil egiten zuten. Horren gaineko anekdota kontatzen dute.
-
Anaia gerran hil zitzaien
Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia
Gizon bat garo artean hilda topatu zutenekoa gogoan dute. Anaia gerran hil zitzaien, mina bat zapaldu eta odolustuta. Anaiaren gorpuaren bila apaiza eta komandantea joan ziren. Gerrara ez joatearren, badira atzerrira ihes egin zutenak.
-
Anaia soldadu zela hil
Elias Arriola Ostolaza (1930) Mendaro
Anaia soldadu zela hil zen bonba batek jota, gerrako azken urteetan. Behinola, anaiarekin soldadu ibilitako batek hura nola hil zen kontatu zion.
-
Gerrako soldaduak eta hildakoak
Jose Mari Ajuria Duñabeitia (1927) Muxika
Denetariko soldaduak egon ziren inguru horretan gerran. Beraien ondoko baserriko bateko gizona hil egin zuten. Abade asko ere desterratu eta hil egin zituzten.
-
Kanoikadak neska bat hil baserri batean
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Oialume baserrira joan ziren ihesi Urnieta bonbardatuko zuten beldurrez. Baserri batean kanoikada sartu zen: etxeko alaba bat hil eta beste bat zauritu zuen.
-
Soldaduek etxe batean eragindako ezbeharra
Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa
Gerra garaian, soldaduak baserri batera joan ziren. Atea jo, eta mutil gazterik ez zen etxean. Gizonaren bila zebiltzan; eta ozta-ozta libratu zen hura. Hala ere, aitona zauritu egin zuten bala batekin; eta osaba hil egin zen.
-
Gerrako zauriak sortutako amorrua
Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa
Apaolaza autobusak. Gizon bat soldaduek zauritu zuten. Haren amorruaz eta bizipenez hitz egiten du.
-
Gerra garaian Pasaiako lehengusuenera ihesi
Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa
7 anaia eta arreba zituen, baina bi anaia gerran hil zitzaizkion. Anaiak soldadu joan zirelako etxetik bota zituzten Javier eta etxekoak eta Pasaiako lehengusu batzuen etxean egon ziren ezkutatuta. Bi anaia behiak zaintzen etxean geratu ziren.
-
Anaia Donostiara bisitan
Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati
Gerraren bukaeran, neskame egon ziren Donostian. Gerra bukatu zenean, kataluniarrak etxera itzultzean, neskameak eurekin eraman nahi zituzten, baina haiek nahiago izan zuten Oñatira itzuli. Soldataren 10 ogerleko amari bidali eta geratzen zitzaizkien beste biekin ondo igarotzen zuten hil osoa Donostian. Gerran Maritxuren anaia zauritu eta Legazpiko ospitalean egon zen sendatzen. Handik bisitan joaten zitzaion Maritxuri Donostiara.
-
Erdaraz nola ikasi zuen
Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati
Anaia Madril aldean zauritu zuten. Kataluniar nagusiekin ondo konpontzen zen Maritxu. Goienetxen esnea saltzen zuten kalera, eta erdaldun asko zegoen herrian ordurako. Horri esker, Donostiara joan zenerako, nahiko ondo egiten zuen erdaraz.
-
Aita balaz zaurituta
Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta
Aita zaurituta zegoen; eta, ospitalean egon ostean, Zaldibarrera joan zen beraiengana. Handik hamaika hilabetera, bala bizkarretik irteten hasi zitzaion. Orduan, Elgetako Bareño medikuak esan zion joateko berarengana, baina mediku horri bihotzekoak eman zion. Berriro etxera bueltatu ziren. Handik hamabost egunera joan ziren berriro medikuarenera eta azkenean bala atera zion, zauria zabalduta.
-
Elgetan hainbat hildako
Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta
Zaldibarren ez zegoen erasorik, Elgetan bai. Bertan hil ziren batzuk aipatzen ditu. Bere lagun bati gertatutakoa kontatzen du, moroek abusatu nahi izan zuten. Hori gertatu eta gero, soldadu batzuek Elgetako plazan hil zuten moro bat. Bere izeko bat Talavera de la Reinan egon zen moja, eta Elgetan ibilitako soldadu bat joan zitzaion kasualitatez bertako ospitalera; soldadu hark kontatu zizkion Elgetan gertatutakoak.
-
Moroetatik iheska
Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta
Asko izan ziren hildakoak, alde batekoak zein bestekoak. Baserri bateko bi ahizpa moroetatik eskapatzeko ortozik joan ziren erreka izkinatik, ote artetik... Auzoko jendeari eta gertatutako hainbat istoriori buruz hitz egiten du.
-
Bonbardaketak familiako laguna hil
Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo
Bonbardaketa batean familiako lagun bat hil zuten, Patxi Arriaga kale-garbitzailea, haren ilobarekin batera.
-
Eskolako zigorrak
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Zubietako eskolan hasi zen ikasten; han izandako maisua fusilatu egin zuten. Eskolako zigorrak aipatzen ditu.


