Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Eusebio Lazkano Zauritu zutenekoa

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Esku-bonbak botatzen zebilela zauritu zuteneko xehetasun gehiago kontatzen ditu.

  • Eusebio Lazkano Gerran hildako araoztarra

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Gerran, araoztar bat hil zen: Sinforoso, Madinakoa. Balaz hil zutela uste du. Tristea zen egoera, noiz hilko ziren beldurrez egunero, hiru urtean.

  • 338 Gerratean nazionalak sartu zirenekoa

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Nazionalak sartu zirenean, andre-gizonak fusilatu zituzten, eta alabari atzamarra kendu. Moroak etorri ziren. Gogorra izan zen; elgetar ugari hil zituzten. Herria ere nahiko txikituta geratu zen, erdialdeko etxe asko, eliza zati bat, plaza ingurua...

  • 340 Nazionalen erailketak Elgetan

    Ramon Zabala Arruabarrena (1929) Elgeta

    Nazionalekin batera, moroak sartu ziren Elgetara, eta sekulako triskantza egin zuten. Hiru lagun ere hil zituzten. Gerra baino txarragoa ondorena izan zen, ondorengo mendekuak eta ikusiezinak.

  • 1238 Gerra denborako aisialdia; senarra gerran zaurituta

    Baxili Madina Anduaga (1914) Oñati

    Gerra denboran, mutilak etxetik kanpo eta festa egiteko lagunik ez. Bere gizona gerran nola zaurituta suertatu zen kontatzen du.

  • Rita Larrea Gerrako ezbeharrak eta beldurrak

    Rita Larrea Lopetegi (1930) Lezo

    Gerra hasieran, jende asko ezkutatu zen Jaizkibelen. Geroago, borrokak izan ziren Miura inguruan. Ama bat eta haren hiru semeak hil zituzten gerran. Bala-soinuak entzuten zituztenean, ezkutatu egiten ziren. Bonbak ere bota zituzten Lezon eta jendea hil zen orduan.

  • 1425 Anaia galdu zuen gerran

    Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate

    Aita gerra denboran etxea zaintzen geratu zen. Anaia bati Teruelgo batailan oinak izoztu zitzaizkion. Etxera bidali zuten, baina Elgoibarko ospitalera eraman, eta bertan hil zen.

  • Martin "Querido", Amuategi batailoiko komandantea

    Javier Etxeberria Eguren (1927) Eibar

    Martin "Querido" aitaren anaia gazteena zen. Gerra garaian, Lemoan zegoela bala galdu batek hil zuen. Amuategi batailoiko komandantea zen hartan. Javierren ustez, ausardia handiko gizona zelako egin zuten komandante. Benetako izena Gabino zela kontatzen du.

  • Gonzalo Sarasua Arraten bonbak kargatzen

    Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra zibilean, Arraten egon zen hasieran Gonzalo bonbak kargatzen. Bolbora gorriarekin egin zituzten froga batzuen erruz zauritu eta ospitalean egon behar izan zuen. Anaiarentzat tabako paketea zeraman Josek ospitalera lehenengo bonbardaketa gertatu zen unean.

  • 1590 Auzoan fusilatutakoak

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Gerra garaian, auzoan bertan ere hil zuten jendea: "kamiñero" bat eta bere osabaren anaia bat aipatzen ditu;: horietako bat non fusilatu zuten ere azaltzen du.

  • 1592 Gerran hildakoak

    Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika

    Gerra pasatu zenean, 10 urte zituen Basiliok. Makina bat hildako ikusi eta lurperatutakoa da; oraindik gogoan du non dauden lurperatuta. Potoko seme bat eta Errotazarreko beste bat kanpoan hil zituzten Gernika erre zuten egunean; bata ura edaten zegoela aho barrura tirokatuta hil zuten. Abioiak-eta pasatzen zirenean, kortako txahalen atzean ezkutatzen ziren atakeak irauten zuen bitartean.

  • Maximo Undabeitia Gerrako kontuak: frontea, hildakoak...

    Maximo Undabeitia Zabala (1919) Muxika

    Frontea altuera denetan zegoela dio: Askarin eta Bizkargin, besteak beste. Ajurian, Solabarriko seme bat hil zuten, bere anaiarekin batera egun pasa joan zirenean: bideak ebaki zizkieten eta abioi bat ikusterakoan areka (kuneta) batera joan zen; ikusi egin zutenez, tiro bi eman zizkioten. Ganadua errekisatu zieten, 12 bat buru zituzten.

  • 1419 Aita ganaduari jaten ematen zebilela zauritu zuten

    Josepa Askasibar Lazkano (1918) Elgeta

    Zaldibarren bost hilabete egin zituzten. Ganaduarekin zebilela bota zioten aitari bala, jana ematen zebilela.

  • Antonio Guridi Gerran jende asko hil, baina bera soldadu joatetik libratu

    Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama

    Zegamako mutil gazte ugari hil ziren gerran, eta inguruetan beste hainbat fusilatu zituzten. Antonioren aurreko kinta eraman zuten gerrara, baina bera libratu egin zen, Bartzelona eta Madril Francoren esku geratu baitziren.

  • M Pilar Galparsoro Gerran Legazpi hustu egin zen

    Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi

    Gerra garaian, Legazpin ez zen asko nabaritu gerraren eragina. Jende askok ihes egin zuen herritik. Pilarren lehengusu bat hil egin zuten gerran. Patrizioren fabrika langile gabe geratu zen; eta baserrietako mutil gazteei eman zien lana orduan.

  • Juana Gereñu Azarola Segurako hainbat gazte eraman zituen gerrak

    Juana Gereñu Azarola (1923) Segura

    Anaia gerran hil zen, 21 urte zituela. Segurako 27 gazte hil ziren gerran. Elizaren atarian urte askoan egon zen haien oroimenean jarritako kartela. Juanaren bi anaia desagertu ziren gerran. Anaia bat nola hil zen azaltzen du.

  • Juana Elorza Beitia Neba gerran hil zen

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Neba boluntario joan zen gerrara, miliziano joan zen. Laudion hil eta lurperatu zuten.

  • Julian Astola Argoitia Gerrako aireplano batetik paperak botatzen

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Gerran zauritutako hamabi soldadu Julianen etxean egon ziren. 1937ko apirilaren 4an Francoren aldekoek aireplanotik paperak bota zituzten. Haietako bat erakusten digu. Egun hartan baja asko eduki zuten nazionalek.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Herrira buelta

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Gerra denborako kontuak. Hainbat hilabete herritik kanpo pasa eta gero, herria eta euren etxea nola zeuden kontatzen du. Herriko mutil batek bonba bat aurki zuen, eta haren leherketaren ondorioz hil egin zen. Etxea berreraiki bitartean, erdipurdi zegoen beste etxe batean bizi izan ziren errentero.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Amama erreta hil zen bonbardaketan

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Amama Belendizkoa (Arratzu) zuen. Aitaren aldeko aitita karlistadan parte hartutakoa zen, errementaria. Amama Gernikako bonbardaketan hil zen, etxean erreta, ezin izan baitzen handik irten.