Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Rosario Durangoko bonbardaketaren ondorioz hil ziren bi neska

    Rosario Barrainkua (1925) Berriz

    Durangoko bonbardaketaren ondorioz hil ziren Handiko bi alabetako bat, Felisa, etxera ekarri zuten zauriturik eta Rosarioren amak egiten zizkion sendaketak. Berak ez zuen ikusi baina haren uluak entzuten zituen. Ahizpa biak neskame zeuden Durangon eta elkarrekin zeuden bonbardaketa gertatu zenean.

  • Edurne Rico Osaba Artxandan hil

    Edurne Rico Ariño () Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz

    Edurneren osaba Artxandan hil zela diote. Mutil gaztea eta ona zela dio Edurnek. Amamak gabonetan urtero negar egiten zuela dio, gerrako kontuez gogoratutakoan.

  • Andresa Ikaza Lau neba gerrara

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Bi neba ibili ziren gudari Gernika inguruan; hirugarren bati Madrilera joatea tokatu zitzaion eta gazteena hamazazpi urterekin eraman zuten gerrara eta Artxandan hil zuten.

  • Andresa Ikaza Besomotz itzuli zen gerratik neba

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Kalean zegoela, hartu eta eraman zuten nazionalek neba Santanderrera. Ez zioten gurasoei abisatzen utzi. Besoa galdu zuen han eta bota zuten etxera. Bizitzeko ondo moldatzen zen beso bakarrarekin, baina ezin zuen ikusi apaizik ez elizarik.

  • Aita-amak etxean bakarrik, neba Gernikan hilda

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Oinez abiatu ziren Santutxutik etxera, ahizpa eta biak. Ez zekien aita eta ama bizirik egongo ote ziren ere. Bere neba Gernikan hil zen.

  • Gerrak kolpatutako familia bati buruzkoak

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Boroako familia abertzale batean gerra garaian gertatutakoak kontatzen ditu. Gizonetako bat Zamudion bonbardatuta hil zen eta beste bat atxilotu eta hil egin zuten. Hamazazpi urteko neskatila, berriz, etxean bakarrik geratu zen.

  • Agustin Legorburu Ormaetxea fusilatu, Luzio kartzelan hil

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Antonia Uriarte Iriondo (1934) Amorebieta-Etxano

    Etxanoko gizonik argiena fusilatu egin zutela kontatzen dute, Ormaetxe abizenekoa. Alkatearen eta apaizaren sinadura bila joan ziren senideak, fusilatu ez zezaten, baina ez zuten sinatu. Luzio izeneko etxanoar bat kartzelan hil zen Cadizen.

  • Anton Agirre Lehengusuak gerran hilak

    Anton Agirre Eraña (1924) Eskoriatza

    Lehengusu bat Bilbo aldean hil zen, gerran, baina gorpua ez zuten ekarri. Beste familiako bat ere hil zen.

  • Esteban Etxabe Arregi Gerra denboran, "beti tiropean"

    Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate

    Estebanek bederatzi urte zituen gerra etorri zenean. Fronteak aurrera egin bitartean, senide batzuen etxera joan zen Esteban. Egunero jaisten zen kalera astoarekin: etxe ostetik irtenez gero ez zuten arriskurik izaten; etxe aurrea, ostera, fronteko tiroen jo mugan zegoen. Iluntzetan, tiro-hotsa izaten omen zen. Azerikua baserrian, Estebanen amaren jaiotetxean, granada bat sartu zen kortan, eta ganadua gobernatzen zebilen Estebanen lehengusua bertan hil zen.

  • Esteban Etxabe Arregi Nazionalek Arrasate hartu

    Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate

    Nazionalak Arrasatera nondik sartu ziren azaltzen du. Baziren soldaduak herria hartzerako ihes egindakoak. "Gerra denboran, masakrea egin zuten hemen: 45 pertsona hil zituzten" dio Estebanek. Hildakoen artean, hiru abade hil zituztela kontatzen du.

  • Klaudio Belategi Gerra sasoia etxean; zauritutako laguna

    Klaudio Belategi Pagaldai (1922) Eskoriatza

    Gerra hasi zenean, eskola kendu egin zuten. Frontea etxetik gertu zuten eta beldurrez etxe barruan pasatzen zuten denbora gehiena. Gogoan du bere aldamenean zegoen lagun bat nola zauritu zuten. Soldaduak hiribururen bat hartu zutela ospatzen ari omen ziren. Gurasoak adinean aurrera zihoazen eta bi anaia nagusienak etxean geratu behar. Gero anaia soldadu joan zen. Lan asko eta dirurik ez.

  • Tomas Beitia Arejolaleiba Gerra sasoian erreketeek eraman eta fusilatutakoak

    Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza

    Gerra sasoian erreketeek inguruko pertsonen izenekin zerrenda bat zeukaten. Bere ama, auzoko beste batzuen antzera, Gatzagara joaten zen erosketak egitera eta zerrenda horretan zegoen. Auzoko emakume bat (bederatzi umeren ama) eraman zuten, baina ez ziren ausartu gorago joaten, gorriak zeudelako. Gatzagako abadea eta inguruko artzain batzuk ere eraman zituzten. Hernanin fusilatu zituztela jakin zuten gero. Gatzagako zortzi mutil ere hil zituzten, Batzokira joaten zirelako.

  • Jose Agustin Amonarriz Gerran hildako anoetarrak

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerrara joan ziren anoetarrak. Herriko lau lagun gorriekin joan ziren gerrara; gainerakoak, soldadu eraman zituzten. Anoetako 12-13 soldadu hil omen ziren gerran. Herri txikia izateko, proportzioan, bertako asko hil zen omen gerran. Teruelen, Bizkaia aldean... hil zirela aipatzen du. Gorpuak herrira eraman zituztenean, omenaldia egin zieten.

  • Antonio Uribarreniturrieta Behin frontean kanoikada jaso zuten

    Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio

    Frontean bizi izandakoak. Behin bera, bi italiar eta Mirandako bat zeuden lekura kanoikada bat bota zieten. Italiarrei hankak moztu omen zitzaizkien. Berari eta Mirandakoari ez zitzaien ezer gertatu.

  • Julio Aspe Beitia Ehiza-hegazkinak

    Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio

    Gerra denborako oroitzapenak. Ehiza-hegazkinei buruz hitz egiten du. Ortu barreneko horman gordeta, ehiza-hegazkinak behe-behetik pasatzen ikusi zituen. Auzoko bat zauritu zutela dio.

  • Antonio Uribarreniturrieta Senideak galdu Durangoko bonbardaketan

    Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio

    Elorrio ondoan bizi ziren senide batzuk galdu zituen gerran, Durangoko bonbardaketan.

  • Jesus Zearreta Bala zorroak eta esku-bonbak batzen

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerran ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu eta astoa hartuta San Martin aldera joaten ziren bala-zorroak (kaskiloak) batzera. Bala zorroen kobreak diru asko balio zuen eta horiek batzen zituzten saltzeko. Arboletan gerran hildakoen gorpuak ikus zitezkeen eskegita. Hainbat gazte hil eta zauritu egin ziren.

  • Jesus Zearreta Baserriko jeneroa entregatu; errotak zarratuta

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    San Martinen hildako asko ikusi zituzten. Gerraostean, "abastos"ek baserriko jeneroa entregarazten zien: garia, artoa... Errotak itxita zeuden eta urruneko errotetara joan behar izaten zuten. Harrapatuz gero, isuna ezartzen zien.

  • Anastasio Zamalloa Gerran etxetik irten behar Bilbo aldera

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Durango bonbardatu zutenean, Orue ere bonbardatu zuten eta 18 behi eta bertako gizona hil zituzten. Etxetik irten behar izan zuten eta Erletxetara joan ziren izeko baten etxera. Izeko-osaba haiek taberna zuten eta lapur batzuek gerraostean hil zituzten. Handik Marurira eta Pagasarri mendira joan ziren. Bilboko Doctor Areilza kalean egon ziren. Mendian hildako asko ikusi zituzten.

  • Erreketeek ama eta hiru seme hil

    Juan Joxe Zabaleta Saizar (1923) Lezo

    Gerrako gertaera. Erreketeak Lezon sartu zirenean, ama eta hiru seme hil zituzten "Txaratxola" baserrian.