Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Iñaki Bravo Osaba Bittor frontera

    Iñaki Bravo (1925) Berriz

    Osaba Bittor 1937an aitarekin trintxerak egitera joan zen apirilean. Frontera eraman zuten. Norbaitek esan zien gazteetako bat, bizardun bat, hilda ikusi zuela.

  • Bitora otaduy Anaia bat gerran hil zen

    Bitora Otadui Arrasate (1930) Berriz

    Loitzaten zeudela, Eulogio anaiaren heriotzaren berri ematen zuen gutuna jaso zuten. Urduña inguruan hil zen, gerran soldadu zebilela.

  • Jesus Agirre Aita Orbea lantegiko langile

    Jesus Agirre Zabala (1933) Berriz

    Aita hamalau urterekin Orbea lantegian hasi zen lanean eta hantxe lan egin zuen, kartzelan sartu zuten arte. Etxean entzundakotik baino, kanpotik entzundakotik daki gehiago aitaren berri.

  • Pedro Garro Gerrara soldadu derrigorrez, bi bandoetan

    Pedro Garro Olano (1911) Berriz

    Gerrara eraman egin zuten eta hiru urte egin zituen. 1937an Bilbora joan zen, "Rebelión de la Sal" izeneko gudarien batailoiarekin. 1936an Solaburu inguruan hainbat lagun hil zituztela dio, baita bertan lurperatu eta gero atera ere.

  • Ignazia Llodio Bengoa Santa Agedako mutilak fraideengana aholku eske

    Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate

    Ignaziaren anaia gazteenak gerran ibili ziren. Santa Ageda aldeko mutilak fraideengana jo zuten gerran zeinen alde egin aholkua esketzeko. Han esan zien militarrek, Francoren aldekoek, irabaziko zutela gerra, eta haiekin bat egin zuten auzoko mutil gehienek. Auzoan, hainbat hildako izan ziren.

  • Julian Azkarraga Andresa Iriondoren istorioa

    Julian Azkarraga Fuldain (1928) Elgeta

    Andresa Iriondo auzokidea Gerra Zibilean nola hil zen kontatzen du Julianek. Umea zela, gutxitan ikusi izan zituen Andresaren seme-alabak, kanpora joan baitziren lanera.

  • Javier Azpitarte "Imuntzo" Taxisean Palentziara, gerran zauritutako lehengusua bisitatzera

    Jose Javier Azpitarte Usin (1920) Azkoitia

    Egunean bi autobus egoten ziren Azkoititik Elgoibarrera, goizean bat eta iluntzean bestea. Herrian oso kotxe gutxi zeuden. Lantegietako nagusienak izaten ziren. Bi taxi ere bazeuden. Gerratean, 1938an, negu gogorra pasa zuten Teruelen borrokan ibili zirenek. Lehengusu bati hanka izoztu zitzaion eta moztu egin zioten. Taxian joan ziren Palentziara, hura bisitatzera.

  • Javier Azpitarte "Imuntzo" "Kinkillero"ak; gozoki eta barkillo saltzaileak

    Jose Javier Azpitarte Usin (1920) Azkoitia

    Azpeitiko jaietara joaten zen, hango kinkila-saltzaile bat ikustearren. Hezitako txori bat edukitzen zuen eta txori hark horoskopoa ateratzen zuen. Azkoitira ez zen kinkila-saltzailerik joaten. Gozoki-saltzaileak piruliak saltzen zituen. Barkillo-saltzailea herrian bertan zegoen. Erruleta bat izaten zuen, baina behin ere ez zen erortzen zenbaki onean. Barkillo saltzailearen semea gerran hil omen zen.

  • Karmen Uranga Madariagako on Juan abadea

    Karmen Uranga Etxeberria (1926) Azkoitia

    Neguan farolarekin argi eginda joaten ziren Madariagara, mezara. On Juan abadea bertan egoten zen neskamearekin. Pilotan jokatzea gustatzen zitzaion eta sotana eta guzti jarduten zuen. Abadearen txakurra pilota bila nola joaten zen. Gerra sasoian, meza ematen ari zela, preso hartu zuten eta Teruelen hil omen zen gero. Oso euskaltzalea zen. Ehiztaria ere bazen.

  • Bonbardaketa Munitibarren

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Bonbardaketa etxeko leihotik ikusten zuen. Bost soldadu izan zituzten etxean. Oizetik etorri, Munitibarren bota eta gero Gernikara joaten ziren. Hiru herritar hil ziren Munitibarren bonbengatik eta lau soldadu ere bai. Komunista bati buruzkoak kontatzen ditu.

  • Hiru hildako Mendatan, gerragatik

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Gernikako bonbardaketagatik eta gerragatik hildako hiru aipatzen ditu, Mendatakoak. Bere senarrak zulo batean ezkutatuta eman zuen bonbardaketako eguna. Gernika erreta zegoela, bertan izan zenekoa kontatzen du.

  • Bolibarren fusilatu bat

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Bolibarko bat fusilatu egin zuten, senideei kartzelatik libre laga zutela esan bazieten ere.

  • Durangoko lehenengo bonbardaketa

    Anttoni Larringan Bastida (1906) Berriz

    Durangoko lehenengo bonbardaketak laietan harrapatu zituen. Alaba nagusia ohean laga zuen. Ohe azpian sartu zelako salbatu omen zen. Jende asko hil zen bai goizean eta baita arratsaldean ere. Hegazkinak behe-behetik etorri ziren arratsaldean, jendea metrailatzen. Orduko bizipenak.

  • Tiburtzio Olabe Gerraren ondorioak gorputzean

    Tiburtzio Olabe (1912) Durango

    Gerra zibilean, Elorrioko bonbardaketan, metraila sartu zitzaion buruan eta gorputzaren alde bat geratu egin zitzaion. Santandertik Frantziara eraman zituzten zauritutako mila lagun inguru; han ospitalean egon zen. Bertan ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.

  • Tiburtzio Olabe Gerran zaurituak Bidarteko jauregian

    Tiburtzio Olabe (1912) Durango

    Biarritz eta Bidarte artean dagoen eraikin batera (garai batean hotela eta kasinoa izandakoa) eraman zituzten gerra zibileko 1000 zauritu inguru. Gerora gehiago ere etortzen ziren; gaixoak, haurdun zeuden emakumeak... Zazpi mediku inguru zituzten eta denen burua Luis Bilbao zen. Ospitaleko nagusia Gonzalo Aranguren zen. Beste mediku batzuk aipatzen ditu.

  • Neba eta jende asko hil zuten gerran

    Benantzia Azkueta (1896) Galdakao

    Bere ahizparen atarian, bonbengatik ia familia guztia hil zen. Jende asko hil zela kontatzen du. Neba hil zioten gerran.

  • Nebaren hilketarengatik, ama gaixo

    Benantzia Azkueta (1896) Galdakao

    Bederatzi neba-arreba ziren. Arotza zen gerran hil zioten neba. Penarengatik beraien ama gaixotu egin zen. Bera Cantabrica lantegian egon zen, ahizparekin, babestuta.

  • Juantxo Arteaga Bi osaba gerran hilak

    Juantxo Arteaga Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Amaren anaia eta aitaren anaia biak hil zituzten soldadu zeudela. Ezjakintasun handia zegoen gizartean, baita soldaduen artean ere.

  • Luzia Inzunza Koban ezkutatutako gizonak jipoitu, desagerrarazi...

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Gerra garaian, eguna argitu orduko Urkuluosteko kobara joaten ziren amagaz ezkutatzera. Soldaduak bertara hurreratu eta gizonak ikusiz gero, handik irteteko esaten zieten. Beraiek hiru gizon ikusi zituzten irteten: bat libre utzi zuten; beste bat poltsikoan zituen bala-kartutxoak kenduz jipoitu egin zuten; eta, hirugarrena, Francisco Arroitaonandia, beraiekin eroan zuten eta sekula ez zuten bere berririk izan.

  • Luzia Inzunza Otxandioko hildakoak Mañariko kanposantura

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Otxandioko bonbardaketaren ostean, hango hildako asko Mañariako kanposantura ekarri zituzten.