Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Matilde Gereñu Elorza Gerrako zorigaiztoko deskuiduak

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Mutiloa aldean, artzaina bizi zen. Hura gerran hil zuten. Deskuidua izan omen zen. Garai gogorra izan zen hura. Gaur egungo gerrak ikustean, beraiek bizitakoa gogoratzen du.

  • Martina Arraztio Saralegi Gerra garaian, gizonak kobazuloetan izkutatuta

    Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun

    Anai zaharrena frankistek gerran hil zuten. Ahizpa zaharrena gazterik hil zen. Aita eta beste batzuk malloetako zuloetan izkutatuta egoten ziren eta janaria eramatera joaten zen bera. Hegazkinekin ikaratu egiten zen. Osaba hil egin nahi izan zuten baina ez zuten harrapatu.

  • Pili Legorburu Baserriaren jabe gerra ostean

    Pili Legorburu Mitxelena (1945) Lezo

    Aitonak erosi zuen baserria gerra ostean, zazpi mila pezeta ingururen truke. Maizter zeuden aurretik. Bere aita eta osaba soldadutzan harrapatu zituen gerrak. Osaba gerra hil zen. Komuna bi etxebizitzentzat izaten zen. Osaba-izebak zituzten bizilagun.

  • Gerratean, hamaika urterekin etxeko ardura

    Joxe Apalategi (1927) Ataun

    Anaia gerratean zauritu zutenean, gurasoak Zaragozara joan ziren eta hamaika urterekin bera geratu zen etxeko arduradun.

  • Pepi Astigarraga Aita ez zuen ezagutu, gerratik itzuli zenean

    Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria

    Gerra sasoiko kontuak. Michelin lantegi ondoan bizi ziren eta, kalera joateko, eskutik helduta eramaten zituen amak, beldurrez. Aitak lau urte pasa zituen kanpoan eta, itzuli zenean, ez zuen ezagutzen. Hildakoak eta fusilatuak izan ziren. Antiguoko osaba bat gerra sasoian hil zuten.

  • Juanita Bergara Bonbardaketan bere lehengusinaren umea hil zen

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Bonbardaketak San Juan Ibarran harrapatu zuen. Bere lehengusina eta haren umearekin egon zen eta berak etxerako bidea hartu zuen. Baina lehengusinari eta umeari bonba bat gainera jausi, umea hil eta lehengusinak hanka zauritu zuen. Etxera Ajangiztik joan zen, bideak metrailatu egiten zituztelako.

  • Juanita Kanposantura gorpuak ikustera

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Gerra sasoian, bere lagun batek mutil batzuk ikusi zituen kamioi batean, eta lo zeudela pentsatu zuen. Bonbardaketa egunean, bendajearekin etorri zen Gernikara. Soldaduak beraien etxera taloa eta esnea jatera joaten ziren. Ez zekiten bere neba non zegoen eta kanposantura joan zen bere lagun batekin ea gorpua han zegoen ikusteko; 7 gorpu zeuden, baina bat bera ere ez zen Segundorena. Lurperatzaileak esan zien ez zegoela ajangiztarrik hildakoen artean.

  • Anastasio Gondra Bonbardaketaren ostean, gorpuak hilobiratzen

    Anastasio Gondra Goikolea (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren ostean, etxe bakoitzetik lagun bat eskatzen zuten astean behin edo, soroan gorpuak hilobiratzeko zuloak egiteko. Bizkargin hiltzen ziren nazionalen gorpuak izaten ziren. Zenbakiez identifikatzen zituzten. Gurdiz ekartzen zituzten gorpuak ospitaletik hilerrira.

  • 75 Milizianoak inguruetan lurperatuta

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Gauean gordelekutik irten, eurek zerbait jan, eta ganaduak gobernatu zituzten. Hurrengo egunean, ondoko arku biko etxean babestuta zeudela, milizianoek atzera egin zuten. Asturiarrak ikusi zituzten soroan behera odolduta ihesi, birao batean. Etxe inguruan hil eta lurperatu zituzten miliziano batzuk. Bertan jarraitzen omen dute lurperatuta. Eustakik ez daki hildakook ezagunak izango ziren edo ez.

  • Marzelino Urkiolak hamazazpi herritar hil zituen Legution

    Dionisio Biteri Garcia de Kortazar (1925) Legutio

    Marzelino Urkiola komunista Perezagua batailoi komunistako kide izan zen gerratean. Egun batean, 17 herritar hartu eta inguruetako baserri batean eduki ostean, hil egin zituen. Dionisio eta bere aita desagertutako senideen bila ibili ziren kartzeletan. Ubiden zeudela, batailoi bateko kapitainak esan zien 18 herritar Arkezton zeudela lurperatuta: aipatutako 17 herritarrak eta ekintza horretan parte hartu nahi izan ez zuen milizianoa.

  • Mauri Lasaga Belategi Nazionalistak eta karlistak familian

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Jaioneren aita nazionalista eta Mauriren aita karlista Aramaioko udaletxeko zinegotziak izan ziren legealdi berean. Jaioneren aitonak karlisten aldean borrokatu zuen azken karlistadan. Mauriren aita gerran desagertu zen eta hiru urtean ezin izan zuten hileta-elizkizunik egin.

  • Mauri Lasaga Belategi Aita desagertzea

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Aita desagertzeari buruzko pasartea kontatzen du.

  • Joxe Mari Iraola Zauritutako anaia bisitatzera Teruelera

    Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta

    Gerratean anaia zauritu egin zen Teruelen eta hura bisitatzera joan zen ama eta arrebarekin. Tolosako Monfort taxistarekin joan ziren. Orduan ez zegoen dirurik eta zuten diru gehientsuena hantxe gastatuko zutela dio. Anaia ondo zainduta zegoen. Eskola batean zeukaten jarrita ospitalea.

  • Joxe Mari Iraola Gerra sasoian hitz erdi esateko beldurrez

    Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta

    Gerra sasoian ezer esateko beldurrez egoten ziren, edozein hartu, eraman eta hil egiten zuten eta. Jende asko hil zen Anoetan gerra sasoian.

  • Garbiñe aperribai Senarraren aita fusilatua eta gerratik bueltan etxerik ez

    Garbiñe Aperribai Larrañaga (1932) Arrasate

    Garbiñek, senarrari buruz hitz egiten du: Gerra garaian bere aita fusilatu zuten, etxea hustu zieten eta izeba baten baserrian bizitzen egon ziren. Ikasketak egin zituen eta kooperatibista egin zen Union Cerrajeran.

  • Migel Alkaraz Aita hil zenean, ama PYSBEra lanera

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Aita hil zenean, zazpi urte zituen. Amaren aldeko amona etorri zitzaien etxera eta ama sareak egiten hasi zen. PYSBEn aritu zen. Enpresan bakailaoarekin egiten zuten lana azaltzen du. Jatorduetan bakailaoa edo arrautzak izaten zituzten.

  • Migel Alkaraz Aita gerraren eta errepresioaren ondorioz hil zen

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Aita kartzelan egon eta gero hil zen; bi bala zituen gorputzean atera gabe. Miseria handia pasatu zutela dio; ez beraiek bakarrik, ia denek. Aitak frontean bi bala jaso zituen; Bilbon harrapatu zuten eta kartzelara eraman. Aske utzi zutenerako oso gaizki zegoen. Amak ez du gerrari buruz ezer hitz egin nahi izaten. Aita errepublikanoa zen, osaba EAJkoa eta beste osaba ANVkoa.

  • Maria Iztueta Altuna Osaba Teruelen hil zen frontean

    Maria Iztueta Altuna (1931) Baliarrain

    Gerra hasi zenean, bost urte zeuzkan. Hegazkinak ikusi zituztela dio. Osaba Teruelen hil zen frontean eta gogoan du kaxa zuri batean ekarri zutela eta udaletxera joan zela amonarekin hura ikustera.

  • Kandido Urreizti Tropak Saturraranen sartu

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra denborako kontuak. Abadea beren etxea zegoen ezkutatuta, eta, orduan, Kandido Saturraranera bidali zuten senide batzuenera. Tropen etorrerari buruzko oroitzapenak: Santa Kutz gainetik gizon bat seinaleak egiten, eta Arbelaitz azpitik sartu ziren soldaduak Katetxera. Katetxe barruan, bost mutil asturiar zeuden. Bostak hil zituzten. Ganadu zain zebiltzala, soldaduen tiroak.

  • patxi-etxeberria Aginagako lehengusuak gerra garaian desagertu

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Gerra garaian, Aginagako aitaren aldeko lehengusu bat eraman egin zuten eta ez zen berriz agertu. Beste lehengusu batekin ere berdin gertatu zen.