Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Luzia Inzunza Isunak eta kartzelaratzeak ohikoak ziren

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Mañariar bat frontean desagertu zen. Herritarrak kartzelaratzea eta isunak jartzea ohikoa da. Bere amari 50 pezetako isuna jarri zien.

  • Miren Aldekoa Lau urterekin, aita gerran galdu

    Miren Aldekoa Gorospe (1932) Mañaria

    Berak lau urte zituela, aita gerran galdu zuen. Oraintxe jakin du Bilbo ondoko Santo Domingon hil zutela. Ama diru-sarrerarik gabe geratu zen alargundu zenean, eta Agrariako hilerokoa ordaintzeko larri ibiltzen zen batzuetan.

  • Andoni Unanue Aita gerrara eramateko beldurra; osabak gerratean hilak

    Andoni Unanue Lekuona (1932) Lasarte-Oria

    1936ko irailean sartu ziren nazionalak Zarautzen. Aitak 42 urte zituen ordurako, baina beldur zen gerrara eramango ote zuten. Azkenean ez zen hala izan. Gerra hasi aurretik amaren anaia bat zaurituta ikusi zuten. Gerora hil egin zuten osaba hura. Beste osaba, Martin Lekuona abadea, Galarretan fusilatu zuten. Zarauztik etxera itzuli zirenean etxea nola aurkitu zuten. Izebak Espainiako bandera txikiak ekarri zizkien, paparrean jartzeko.

  • Kontxita Biain Emakumea prakekin? Gonak ere luzeak

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Mari Terek gogoan du, neskatilak zirela, elkarren artean komentatzen jarduten zutela beste neskaren bat ira ebakitzera prakekin joaten bazen. Ustez bekatua zela! Baina hori baino gauza logikoagorik! Emakumeek halako asko pasa behar izan zituzten. Paxarekin ibiltzen ziren, ezer ez markatzeko. Gonak ere luzeak, belaunak ondo estalita. Durangoko bonbardaketan hil zen ezagun bat aipatzen dute.

  • migel aldasoro Etxe azpian aitaren tailerra, etxe atzean baratzea

    Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia

    Aita errementaria zen; gerra garaian hil zuten. Andoainen kalean bizi izan ziren, etxe azpian zuten tailerra eta etxe atzean baratzea.

  • Bittori Zapiain Gerraren eragina Astigarragan

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Bittorik gogoan du aitak kontatu zion gertakari bat, izan ere, aitaren ezagun baten etxera bi gizon joan baitziren, eta bertako gizona iritsi orduko, mendi batera eraman eta hil egin zuten.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Aita gerran besamotz

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Aita gerran besamotza gelditu zen, begia ere galdu zuen. Mirandan preso egon zen hiru hilabetez. Madrilera eraman zuten gero trenez. Erbestetik Lasartera itzulitakoan ez zion inork lanik ematen, desgaitasunagatik eta haren ideia politikoengatik. Osaba pelotariak kontaktu onak zituen eta hari esker irten zen kartzelatik.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Elbarri izanagatik, otartekoa jaso

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Senide bat bazuten Frantzian, eta harengana joan ziren hasieran, baina jende gehiegi zegoela eta, Biarritzera joa ziren, ama neskame. Toursera joan ziren gero, errentan. Rafaelen amak bularreko esnea galdu zuen han pasatako goseagatik. Aitari elbarria izateagatik ematen zioten otartekoa amak jaten zuen.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Aitak ezin lana topatu

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Aitak begi bat falta zuen, eta besamotza zen. Erbestetik itzulitakoan ez zuen lanik topatu. Etxe baten eraikuntzan lanean aritu zen, baina lan txiki batean. Haren desgaitasunak eta errepublikarra izateak lana aurkitzea zaildu zion. Gerrako desgaituen elkartea zegoen.

  • Jose Gorospe Hiru soldadu Artaun auzoan lurperatuta

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Artaun auzoan hiru soldadu ei daude lurperatuta. `Kariño´k dio batek bere buruari eman ziola tiroa. Josek hezurrak ikusi zituela kontatzen du. Soldaduetako bat Bilbokoa ei zen. Dokumentazioan kalearen izena jartzen zuen, baina orduan inor ez zen joaten senideen bila, beldurragatik.

  • Jose Gorospe Lorentzo Gorospe zauritu zutenekoa

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Gerrateko bizipenak. Igorreko Lorentzo Gorospe zauritu zuteneko kontuak. Zorte handia izan zuen.`Kariño´ren anaiarekin batera zebilen gerratean.

  • Gregori Gerra garaiko bizipenak

    Gregori Agirrezabala Iturbe () Paula Iturralde Ormaetxea (1926) Anoeta

    Gregoriren anaia nagusia istripuz hil zen eta ahizpa zaharrena moja joan zen. Umeak bakarrik geratu ziren etxean eta, beraz, gerra garaian, frontera joateko moduko inor ez zuten etxean. Hala ere, aita, badaezpada, ezkutuan egon zen. Frontean hil edo zauritu ziren ezagunak aipatzen dituzte. Hauteskundeak.

  • 182 Batailoia baserrian zegoen bitarteko soro-lanak

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Soldaduak etxean eduki zituzten bitartean, gauez ereiten zuten garia; eta artoa eta babak ere bildu zituzten. Arriskutsua zen soroan lanean ibiltzea. Lanean zebiltzala hil zituzten bi pertsona aipatzen ditu.

  • Agustina Mujika Intxausti Gerra: beldurra eta heriotza

    Agustina Mujika Intxausti (1922) Idiazabal

    1936an, gerra iritsi zenean, gogoan du etxean ikusi zuena. Mutil batzuk etorri ziren beraien etxera, gaua pasatzeko leku eske. Beldurra pasa zuten orduan. Gerora, anaia zaharrenak soldadu eraman zituzten; eta anaia bat hil egin zen gerran.

  • Joxe Mari Gorrotxategi Gerra giroa umeen ikuspegitik

    Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa

    Tolosan gerra oso azkar bukatu zen, egun gutxi batzuetan nazionalak sartu ziren eta. Gerra aurretik talde politiko asko zeuden Tolosan. Gerra garaian umea zen, baina gauza bitxiak gertatzen ari zirela jakin zuen. Checa komandantea Tolosako sarreran hil zutela ere jakin zuten.

  • Maria Luisa Arabiourrutia Durangoko bonbardaketa; bi ahizpa gazte hilda

    Maria Luisa Arabiourrutia Gorroño (1927) Bergara

    Durangoko bonbardaketa. Bonbak jausten ikusi zituzten. Amama eta osaba falta zirenez, aititak 14 urteko mutikoa bizikletarekin bidali zuen, baina ez zioten utzi Matienatik aurrera pasatzen. Ezagun batek esan zien bere neska-laguna hilda ikusi zuela. Bi ahizpa hil ziren. Ezkongabeak zirenez, hil-kutxa zurietan eraman zituzten. Bere aita hondakin artetik jendea ateratzera eraman zuten. Arratsaldeko bonbardaketa are bortitzagoa izan zen.

  • Ali Goiti Otxandioko bonbardaketatik Mañariko kanposantura

    Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria

    Otxandio bonbardatu zutenean, umeak ziren eta ez zioten zentzu askorik ikusten bertako hildakoak Mañariko kanposantura ekartzeari. Sasoi hartan, herriko emakume bat Otxandiora joaten zen bendeja saltzera eta hildako asko ezagutzen zituen; emakume hori, gerora Aliren amaginarreba izan zen.

  • Gratien jocou Aita 39ko gerlan

    Gratien Jocou (1935) Beskoitze

    Alemaniarrak egon ziren Beskoitzen gerra garaian. Beskoitzeko plazan egon zirela oroitzen du. Aita gerlara joan zen 39ko gerlan, eta kolpatu egin zuten han.

  • Gratien jocou Herria bitan zatiturik

    Gratien Jocou (1935) Beskoitze

    Alemaniarrak herrira sartzean herria bitan zatitu zen, haien alde eta hain kontra zeudenen artean.

  • Anaia gerran zauritu

    Pepita Etxarri Ansa (1926) Donostia

    Eskolan zegoela, anaia soldadutzara eraman zuten, eta Iruñeara joan zen instrukzioa egitera. Oso triste jarri ziren ahizpak anaia joan behar izangatik. Ebron zauritu zuten.