Gerran hildakoak eta zauritutakoak

  • Jesus Zearreta Baserriko jeneroa entregatu; errotak zarratuta

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    San Martinen hildako asko ikusi zituzten. Gerraostean, "abastos"ek baserriko jeneroa entregarazten zien: garia, artoa... Errotak itxita zeuden eta urruneko errotetara joan behar izaten zuten. Harrapatuz gero, isuna ezartzen zien.

  • Anastasio Zamalloa Gerran etxetik irten behar Bilbo aldera

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Durango bonbardatu zutenean, Orue ere bonbardatu zuten eta 18 behi eta bertako gizona hil zituzten. Etxetik irten behar izan zuten eta Erletxetara joan ziren izeko baten etxera. Izeko-osaba haiek taberna zuten eta lapur batzuek gerraostean hil zituzten. Handik Marurira eta Pagasarri mendira joan ziren. Bilboko Doctor Areilza kalean egon ziren. Mendian hildako asko ikusi zituzten.

  • Erreketeek ama eta hiru seme hil

    Juan Joxe Zabaleta Saizar (1923) Lezo

    Gerrako gertaera. Erreketeak Lezon sartu zirenean, ama eta hiru seme hil zituzten "Txaratxola" baserrian.

  • Erramun Salaberria Sarasolaerrekako hilketak

    Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo

    Gerra denborako oroitzapenak. Sarasolaerrekako hilketei buruzko azalpenak.

  • 341 Auzoko baserrikoa hil zuten gerra denboran

    Juan Untzetabarrenetxea Askasibar (1929) Elgeta

    Gerra denborako kontuak. Soldadu batzuek punteria probatzearren hil zuten auzoko bat. Emaztea lau seme-alabarekin geratu zen.

  • 802 San Markostik tiroka

    Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun

    Galtzaraberritik Altzibarrera itzuli zirenean, auzoa hankaz gora aurkitu zuten. Dena konpondu eta isilik egon beharra zegoen. Galtzaraberritik Oiartzungo kalera ogi bila zihoazen batean, San Markostik botatako tiro batek jo, eta beren ondoan zegoen mutil bat hil zuen.

  • 809 Oiartzungo fusilamenduak

    Maitxo Bikandi Aristizabal (1916) Oiartzun

    Anaia frontean hil zen, eta berak jaso zuen haren heriotzaren berri ematen zien telegrama. Aita ez zen politikan sartzen eta anaiak ere ez. Kanpotik ekartzen zituzten kamioietan hemen fusilatzeko. Lehendabizi Beko-plazan fusilatzen zituzten eta gero hasi ziren kanposantura eramaten. Oiartzungo mutil asko fusilatu zituzten han.

  • 1585 Osaba fusilatu egin zuten

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Amaren anaia gazteenak sagardotegia zeukan San Franzisko kalean, eta falangista kuadrilla batek ordaindu gabe alde egin nahi zuen handik. Ordaintzeko esan, kolpeka hasi eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. Andreak janaria eramaten zion. 12-13. egunean han ez zegoela esan zioten, libre utzi zutela. Ez zuten ezer jakin hari buruz denbora askoan. Hernanin hil zutela zabaldu zen. Duela urte gutxi jakin zuten gertatutakoa.

  • 1585 Familia bati gertatu zitzaiona gerran

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Baserri batean bizi zen familiari gertatu zitzaiona gerra garaian: aita alarguna, bost seme-alaba zituen... soldaduek bi anaia hil zituzten. Pakitaren anaiek bazuten tratua inguru hartako baserritarrekin; inauterietan eta Eguberrietan elkarrekin ibiltzen ziren kantari.

  • 1508 Hobe isiltzea

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    2009ko ekainean atera zituzten gerra zibilean burdinezko zubiaren ondoan fusilatutakoen gorpuak. Beraiek bazekiten non zeuden, baina ez dute orain arte esan. Mapan, hildakoak agertu ziren tokia. 

  • Claudio Egidazu Hamabi bonba Gazetan

    Claudio Egidazu Gongeta (1925) Elorrio

    Behin dozena bat bonba bota zituzten Gazetan: Klaudioren aitita hil zuten, soloan satsa zabaltzen ziharduela. Paperak botatzen zituzten abioitik. Babeslekuak.

  • Felisa Basauri Larrainaga Gerrako frontetik gertu zegoen Aixola baserria

    Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta

    Gerra denboran, frontea ez zuten etxetik urruti izan. Bonba batzuk etxetik gertu lehertu ziren, eta leihoetan koltxoiak ipini zituzten, balak gelditzeko. Nazionalek Elgeta hartu zutenean, milizianoek atzera egin zuten eta Aixola baserri ondotik pasatu ziren. Hildako asko egon omen zen. Hildakoak (ezezagunak) lurperatu, hilobiari gurutzea jarri eta ahaztu egin zituzten.

  • Karmele Sistiaga Ondarretako kartzelan fusilamenduak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Ondarretako kartzela etxe parean zuten. Gerra garaiko fusilamenduak, goizaldean. Bederatzi urte zituen. "Infernuan" ere izaten zituzten presoak. Jende asko joan zen Bilbo aldera ihesi. Anaia bat Otxandion hil zen, gudari.

  • Enrike Ardanza Saibiko batailan hildako asko

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Saibin egondako bataila batean soldadu asko hil zen. Urkiolarako bidean hildako gizon horiek guztiak ikusi zituzten bide bazterrean.

  • Felix Balzola Urkiolako ospitalea

    Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar

    Gerra denboran, Felixen aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa, hildakoak, zaurituak... garraiatzen. Urkiola baserrian, ospitalea zegoen, eta hara eramaten zituzten hildakoak eta zaurituak. "Urkiolan" eta Usatorren baziren taberna modukoak.

  • Jose Zuatzubizkar Goenaga Estazioko babeslekua

    Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Estazioko komunen ondoan, babesleku bat zegoen hondarrezko zakuekin estalia. Kanpaia jotzen zutenean, hara joaten ziren. Errekete bat trenbidean hil zen obus batek harrapatuta. 16 lagun inguru sartzen ziren babeslekuan.

  • Julian Azkarraga Hildakoa lurpean

    Julian Azkarraga Fuldain (1928) Elgeta

    Julian anaiarekin abereak zaintzen zegoela, korrea bat lurpean ikusi eta, aitzurrarekin atera nahian, hildako bat zela konturatu eta berriro estalita bertan utzi zuten, beldurtuta.

  • Claudio Lejarreta Aita kartzelan zela, anaia gerran hil

    Claudio Lejarreta (1925) Berriz

    Aita kartzelan zegoela, gutuna jaso zuten anaia frontean hil zela esanez. Egun hartan, aita Burgosko kartzelara eraman zutela esaten zuen beste gutun bat jaso zuten. Aitak goizero fusilamenduak entzuten zituen kartzelan.

  • Jesus Arrizabalaga Hildakoak lurperatuta mendian

    Jesus Arrizabalaga () Berriz

    Jesusen emaztearen etxe inguruan, hildako soldaduak lurperatu zituzten, baina ez daki nortzuk ziren. Ez omen zituzten inoiz atera. Zein ingurutan dauden azaltzen du.

  • Tomas Jainaga Gerra garaian lurperatutako hildakoak non dauden

    Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz

    San Juan auzoan hildakoak milizianoak zirela dio. Moro bi lurperatuta daudela oraindik dio. Beste hainbat izendatzen ditu. Berrizen beste hainbat ere badaudela lurperatuta entzun izan du.