Borroka
-
Bermeon uholde izugarriak gerrarekin batera
Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
1937ko maiatzaren 2an, uholde izugarriak izan ziren Bermeon. Frontearen lehen lerroan zegoen herria, Solluben "gorriak" eta herrian frankistak baitzeuden. Babestera zetozen soldadu italiar eta alemanak hartu behar izan zituzten etxean. "Politikako liburuak" ezkutuan gordetzen izandako komeriak.
-
Lau anaien zoria
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Lau anaiak errepublikaren aldeko soldaduak ziren, eta bakoitzak izandako zoriari buruz hitz egiten du. Anaia bat eta bera Pirinioetan egon ziren.
-
Pirinioetatik behera izandako fusilamenduak
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Anaia bat eta bera Pirinioetan egon ziren gerra garaian: jateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Geroago, beste herri batera joan zirenean, suntsituta zegoen ingurua; eta gudukatzeko deia egin zieten. Beldurra pasa zuen orduan, Ebroko borroka gogorrak gogoan baitzituen; baina soldaduetako bat ezagutu egin zuen: lehenago melokotoiak ematen zizkiena zen. Hala ere, fusilatu egin zituzten. Hurrengo egunean, greba egin zuten soldaduek.
-
Gerra hasiera Urrestillan
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Gerra hasi zenean, Urrestillan zegoen Basilio. Orduko oroitzapenak gogora ekartzen ditu: nafarrak herrira sartu zirenean, Basiliok eta gainerako gudariek Zumaia eta Ondarroara egin zuten alde. Urrestillan ez zen bonbarik izan.
-
Burdinazko Gerrikoa egitera Sodupera
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Lekeition egon ziren apopilo hiru anaiak 20 bat egunean. Handik Sodupera joan ziren Burdinazko Gerrikoa (Bilboren defentsa) egitera.
-
Gasteizko erasoa
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Basilioren alderdikoek Gasteiz hartu behar zuten, baina azkenean ezin izan zuten, eta bere anaia han hil zen.
-
Beldur handia zegoen Bermeon
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Faxistak sartzen hasi zirenean, beldur handia egon zen, mairuak zetozela-eta; etxean egon behar zen, inora joan barik. Donostiatik hasita, kostako herriak hartzen hasi ziren eta beldurra areagotzen zihoan.
-
Bermeotik ebakuatuta
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Nazionalak Bermeora sartu zirenean, Bilbora joan ziren ebakuatuta, eta bertako portuan egon ziren pare bat hilabetean. Inguruko mendietan, Solluben-eta, borroka handiak egon ziren. Bilbo hartu zutenean, herrira bueltatzeko esan zieten.
-
'Cuarta División de Navarra'ko Flandes batailoian
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Mairuek mutiko gazteak, La Quinta del Biberón, mendira bidali zituzten, Rikardo bera ere tartean. Bilbotik Gasteizera eraman zituzten tropak osatzeko; handik, hainbat mugatara joan ziren. Bera Cuarta División de Navarrako Flandes batailoian ibili zen.
-
Batailan I
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Ebroko eta Aragoiko batailako gertakizunak kontatzen ditu.
-
Batailan II
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Ebroko eta Aragoiko batailako gertakizunak kontatzen ditu.
-
Zauritutako laguna
Justo Astui Imatz (1922) Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Justo frontera bere lagun batekin batera joan zen, Julianegaz. Hildakoak baino ez ziren ikusten, errepublikanoak zein faxistak berezitu barik. Julian eta bera Sierra de Cabalen galdu ziren; eta, ikusi zuen hurrengoan, ez zuen ezagutu: ohatilan (kamillan) zegoen zaurituta.
-
Bata bestea hiltzen
Justo Astui Imatz (1922) Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Borroka gero eta gogorragoa zen. Kataluniatik eta Errusiatik etorritako armamentua zegoen. Batak bestea hiltzen zuen, bestea nor zen jakin barik; ez zegoen beste egitekorik. Bera ere azkenean zauritu egin zuten.
-
Madrilgo frontean I
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Frontean zauritu ostean, etxean egon zen bi hilabetez. Kuartelera bueltatu zenean Madrilgo frontera bidali zuten. Bertan ere bermeotarrak aurkitu zituen, lehenago langile-batailoietan preso egondakoak. Francoren aldekoak Madrilera hurbiltzen ari ziren, fortifikazio onak zituzten bertan. Metrailadoretako batailoi batera destinatu zuten Rikardo, baina ez zuten erasoaldirik izan. Handik abisua etorri zitzaien Madril okupatuko zutela; hori dela-eta, ikaratu egin ziren: errepublikako indarrek armamentu ona zuten Madrilen.
-
Madrilgo frontean II
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Aurreko pasartearen jarraipena. Talavera de la Reina (Toledo) herrian eta Tajo errekan gertatutakok kontatzen ditu.
-
Madrilgo frontean III
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Aurreko pasartearen jarraipena. Tajo aldetik Ciudad Real aldera joan ziren, eta handik Avilara. Avilan zeudela bukatu zen gerra.
-
Itsas armadako "Alcala Galiano"n
Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Francoren indarrek Valentzia eta Cartagena aldea hartu zutenean, itsasgizonak zirenek bertako armadara joan behar zutela esan zioten. Ferrolen itsas armadako "Alcala Galiano" errepublikazaleen itsasontzian sartu zen.
-
Sollubeko borroka
Justo Astui Imatz (1922) Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo
Bermeon herrian bertan ez zen borrokarik egon. Italiarrak egon ziren Bermeon, eta inguruan gorriak. Solluben egon zen borroka gogorra. Portura kanoikada asko bota zituzten.
-
Gerratea Mañun; milizianoak
Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo
Mañutik Gernikako bonbardaketako eta Sollubeko aireplanoak oso ondo ikusi zituzten. Gerra hasieran, lehenengo aitona-amonen etxean egon ziren, baina gero osaba baten etxera joan ziren; gerratea bukatzerakoan bueltatu ziren etxera. Etxe guztietan egon ziren milizianoak jateko eske.
-
"Mutilak, urrutitik tiratzen dutela!"
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Belabietako borrokan izan ziren Gurutzen lagun batzuk, baina balio ez zuten armekin. Gerora udaletxean errieta egon zen akats harengatik. Belabietako borrokan egondako mutil bat ziztu bizian etorri zen Andoaina, aurkariek urrutitik egiten zutela tiro esaten. Desabantaila handia zegoen bi bandoen armen artean.


