Borroka
-
Gerrako zikinkeria oraindik bistan
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Gerran ez zuen goserik ezagutu, baina gorputz guztia zorriz eta ardiz (arkakusoz) beteta izan zuten. Gerra bukatu ostean, bi egunez tratamendu bat jaso zuten erizain batzuek lagunduta. Oraindik ere orduko orbanak ditu.
-
Gerran behin arropak eransterakoan berriak jantzi
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Gerra Zibilean soldaduen arropak erabiltzen zituzten. Oinetakoak eta arropak luzaroan aldatu barik egoten ziren, eta eransterakoan berriak ematen zizkieten. Lo ere basoan bertan egiten zuten beste zeregin guztiak bezala.
-
Gerrak ikararik ez
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Gerra Zibilean, frontera eroan zuten nazionalek. Etxekoekin hartu-emana mantendu zuen gutun bidez. Ez zuen ikararik sentitu, gorputza gelditu egiten dela dio. Behin trintxeratik kanpo erasotu zieten, baina ez zitzaien ezer pasa. Aurrera egiten ikasi zuten. Gauero hiru orduko zaintza egin behar izaten zuten.
-
Gerran zorriz beteta
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Gerran frontean zeudela zorriak ziren nagusi, ardirik (arkakusorik) ez. Gauetan su ondora hurreratu eta hara egiten zuten salto, oraindik ere sasoi hartako markak ditu Inozek azalean. Hamabostean behin-edo aldatzen zituzten arropak. Beragaz joandako hainbat hil egin ziren. Bermeoko beste lagun bat zaurituta bueltatu zen.
-
Somorrostrora ganadu eta guzti
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Gerra Zibilean PNVkoekin joan ziren hasieran, gose asko izan zuten. Etxeko ganadua hartuta joan ziren. Bilbotik Somorrostrora joan ziren.
-
Frontean hiltzen zirenak
Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo
Frontean baten bat hilez gero, ezaguna bazen etxean abisatzen zen, baina ez beti. Mañu auzoan ere badago sekula bere berririk izan ez zutenen bat.
-
Aitaren bila Gernikako bonbardaketan
Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia
Gernikako bonbardaketaren egunean aitari Gernikatik etortzen lagundu zion. Abioiak ikusterakoan amak agindu zion aitaren bila joateko. Etxera zelan bueltatu ziren oso ondo gogoratzen du.
-
15 urterekin gerrara
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
16 urte bete orduko, San Andres batailoira joan zen boteak eta trintxerak egitera eta sukaldari lanetan aritzera.
-
Soldadu Katalunian gerra garaian
Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza
Hogei urte zituela bidali zuten soldadutzara: aurrena, Logroñora; eta, gerora, Guadalajarara. Kamioi gainean eraman zituzten. Lastoa gordetzeko erabiltzen zuten borda batean utzi zituzten. Handik Zaragoza ondotik hasi eta Lleida hartu arte gerran ibili ziren. Urtarrilaren 26an, ibaia biluzik nola pasa zuten kontatzen du.
-
Aita barberoa gerrara
Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo
Nardiztar Jon kalean jaio eta hazi zen. Bere aita bizartegia izan zuen bertan. 1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, bere aita gerrara joan zen. Umea izan arren, gogoan du aita gerrara joan zen egun hura. Zapadoreetan ibili zen.
-
Aita zapadoreen batailoitik kartzelara
Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo
Bere aita Santanderren egon zen gerran, EAE-ANVko zapadoreen batailoian; EAJ-PNVkoak, ostera, Santoñan egon ziren. PNVkoak entregatu egingo zirela jakin zutenean, beraiek ere entregatu egin ziren. Santoñako kartzelara sartu zuten.
-
Osaba Daniel, Agirre Lehendakariaren konfiantzazko gizona
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Aitaren familian sei anaia ziren, horietatik lau gerran ibilitakoak: aita Bou Nabarra-n, beste bat Gordexola Batailoian teniente, osaba Jesus Mediterraneoan Errepublikaren armadan, eta osaba Daniel Agirre lehendakariaren patruilariko mekaniko. Osabak eta Bermeoko talde batek pasatu zuten Santandertik Frantziara Agirre Lehendakaria. Osaba Danielek bizkartzain lanak eta beste lan batzuk egiten zizkion Agirre Lehendakariari Frantzian eta Bartzelonan.
-
Idazle ingelesak liburua dedikatu gudariei
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Matxitxakoko Batailaz. Idazle ingeles batek liburua dedikatu zien gudariei. Canarias armada-ontziko buruak gudarien bizitza barkatzeko eskatu zuen. Haren familiaz xehetasunak.
-
Matxitxakoko bataila
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Matxikako bataila: Baionatik Bilbora joan behar zuen Galdames kargaontziak, eta hura jagoten irten ziren lau "bou" edo patrullera. Horietako bi aldendu egin ziren, eta Canarias guda-ontzi faxistarekin egin zuten topo. "Bizkaia" sutan sartu zen Bilbon.
-
Aita Matxitxakoko batailatik bizirik irten
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Amak arreba gaztea kartzelara eraman ohi zuen, bularra emanez, heriotza-zigorraz zegoen aitak ikus zezan. Aita bizirik irten zen Matxitxako batailatik. Beren ontzia hondoratu zenean, txalupatan sartu ziren, eta han harrapatu zituen Canarias ontziak.
-
Nabarra ontziaren estrategia
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Eguraldi txarra zen itsasoan. Canarias itsasontziak distantzia handiko kanoiak zituen; Nabarrak, aldiz, ez. Horregatik, Nabarra ahal zen guztia hurbiltzen ahalegindu zen, nahiz eta jakin bizitza jokatzen ari zirela. Azkenik, Canarias itsasontziak hondoratu egin zituen. Saiatu arren, ez dute Nabarra itsasontziaren hondarrik aurkitu ahal izan.
-
'Donostia' ontzia ihesi Arcachonera
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Donostia Bou errepublikazalea Arcachonera joan zen ihesi, Canarias atzetik zuela. Baina Canarias ez zen ausartu tirokatzera, beste estatu baten uretan zeudelako. Pasaian sartu zen Canarias ontzia Nabarrako atxilotuekin, aita tartean. Handik Ondarretako kartzelara eraman zituzten.
-
Indultatu ondoren, soldadu
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Aita-eta, Ondarretatik indultuaz atera zituztenean, urtebetez soldadu bidali zituzten. Gasteizen egon zen, Zalditerian. Arraindunen kamioian egiten zuen joan-etorria, ez zegoen ezertarako dirurik eta.
-
Gerra denboran babesleku gisa erabili zen etxea
Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo
Beheko solairuan jaio zen Enrike, lurpean geratzen zen etxea. Gernikako bonbardaketan-eta jendez beteta egon zen. Etxea nolakoa den. Alderdi bat lurpean geratzen den arren, uholdeetan ez da arazorik izaten.
-
Babeslekuetara lasterka sirenak entzutean
Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Bilbon amarekin zegoela (gerra denbora zen), sirena jotzen hasi eta jende guztia "alaurike" eta lasterka joan zen babeslekuetara. Barruan jende guztia errezatzen. Handik irten, Atxuriko geltokira joan eta trenez itzuli ziren Bermeora. Bazuten dirua, gerrara joan aurretik aitak txanponez betetako kafetera bat utzi zielako.


