Borroka

  • Isidro Mandiola Arma-fabrika Deriora

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Gerra sasoian, Deriora eraman zuten Markinako arma-fabrika. Bilbo okupatu zutenean, Deriotik atera zituzten beharginak eta frontera eraman zituzten. Ez zuten Bilbo bonbardatu, han industria zegoela eta Francok ez zituen apurtu nahi izan.

  • Isidro Mandiola Gernikaren bonbardaketa

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Gernika bonbardatu zutenean Munitibarren ere bota zituzten bonbak. Egun hartan, zazpi kaza ikusi zituzten Gasteiz aldetik sartzen. Zentzura handia zegoen orduan, baina eurak Barinagako milizianoei hartzen zizkieten egunkariak: "Euskadi Roja".

  • Isidro Mandiola Gerraren berria irratian

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Aitita Barinagako meza nagusira joaten zen domeketan. Horietako domeka batean, tabernako irratian gerra hasi zela entzun zuen. Gero, San Migel egun inguruan agertu ziren milizianoak Kalamuatik. Zazpi hilabetean egon ziren bertan.

  • Isidro Mandiola Jateko ugari frontea egon zen artean

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Jateko nahikoa eduki zuten etxean frontea egon zen artean, Etxebarriko almazenean jateko ugari zegoen eta. Frontetik urrun zeuden herrietan, ostera, gose handia zegoen. Barku amerikarrek bakarrik zeukaten Bilboko portuan janaria sartzeko eskubidea.

  • Isidro Mandiola Gerrako munizioa

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Gerran fusilak, esku-bonbak, metrailadoreak, granadak eta bonbak erabiltzen zituzten. Markinako 'Esperanza' fabrikak egiten zuen munizio hori, Derion.

  • Isidro Mandiola Frontoia itzi gerra sasoian

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Zestan jolasteari utzi behar izan zion Isidrok gerra hasi zenean, Markinako frontoia itxi egin zuten eta.

  • Daniela, Lourdes eta Anastasio Durangon hondakinak garbitzen

    Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria

    Gerra garaian, azken behiarekin Izurtzatik Durangora joan ziren. Nazionalek Durango hartu eta handik hilabetera hartu zuten Mañaria. Durangon, gerrako hondakinak garbitzen egon zen Anastasio, hondakinok gurdian garraiatzen. Nazionalek Mañaria hartu zutenean, etxera itzuli ziren.

  • Isabel Etxanobe Gerran, amamaren etxera

    Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria

    Gerra Zibilean frontea hurbil izan zuten. Balak etxe barruraino sartzen ziren. Baserria utzi eta herri aldera joan ziren amamaren etxera; Urkuletako auzoa hustu egin ei zen. Bitartean, soldaduak-edo egon ziren beraienean, eta tximinia erre zieten.

  • Petra Goiti Gerraren ondorioak: ezkutatu beharra, ondasunak galtzea...

    Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria

    Kobagorri kobazuloan ezkutatzen ziren gerratean, egun osoa pasatzen zuten bertan. Herria milizianoz bete zen eta baserrietatik ibili ziren eskean.

  • Jose Luis Bizkarra Gerran koban ezkutatuta

    Jose Luis Bizkarra Etxebarria (1930) Mañaria

    Gerra Zibilean, hilabetez izan zuten frontea etxe ondoan. Hasieran gura beste jateko zuten. Zallobentako koban ezkutatzen ziren beste hainbat herritar bezala. Bere aitak behiekin batera egin zuen alde eta amagaz geratu ziren. Kobetan egunez egon ostean, gauez etxera bueltatzen ziren.

  • Jose Luis Bizkarra Frontea Mañaria eta inguruetan

    Jose Luis Bizkarra Etxebarria (1930) Mañaria

    Etxe aurreko haitzetan egon zen frontea Gerra Zibilean. Handik Dima aldera egin zuten ihes. Durangon eta Legution ("Billerle") ere eraso bortitzak egon ziren.

  • Maria Albizu Irizar Gerrako kontuak; errazionamendua

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Leaburutik batzuk erreketeekin joan ziren. Bertan ez ziren borrokak izan. Abioiak pasatzen ziren. Gerra bukatu zenean, errazionamendua jarri zuten. Olioa eta irina Aresotik ekarri behar izaten zituzten. Artoa herrira entregatu behar izaten zen.

  • Garbriel Nogues Martikorena Bilbon bakarrik egotetik, anaiekin batailoian egotera

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Gerra garaian, Bilbon geratu behar izan zuenean, trintxerak egiten hasi zen lanean, janariaren trukean. Hala zebilela, anaiekin egin zuen topo eta sukaldari eraman zuten beraien batailoira. Frontearen bi aldeetan, zer alderditako gizonak zeuden azaltzen du. Santanderren preso hartu zituzten; baina Gabriel adin txikikoa zenez, etxera bidali zuten.

  • Garbriel Nogues Martikorena 'La Quinta del Biberón'

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    18 urte bete zituenean, soldadutzarako deitu zituzten: La Quinta del Biberón ziren beraiek. Ebroko bataila oso gogorra izan zen; haren ondorioz, Gabriel errekete sartu zuten. Mendian ibiltzen zirenean, hotzaren aurka egiteko nola moldatzen ziren kontatzen du. Zorri asko zegoen han, eta arrunta zen sarna izatea.

  • Garbriel Nogues Martikorena Euskaldun gazteak eta cacerestar txikiak

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Erreketeen batailoian egotera behartu zituztenean, euskaldun gazteak eta cacerestar txikiak bildu zituzten. Batailoikoen artean ez zuten politikari buruz hitz egiten, han ez zegoen desobedientziarik, bestela hil egiten zituzten eta.

  • Garbriel Nogues Martikorena Espainiako armadaren lurrak okupatzen

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Erreketeen batailoian zeudela, ez zitzaien tokatu inongo borrokatan parte hartzea. Ordurako, Espainiako armadak gorriek baino askoz indar handiagoa zeukan. Gabrielen batailoiaren eginkizuna aurretik borrokan irabazitako lurrak okupatzea zen. Preso eramaten zituzten gorriekiko pena sentitzen zuten beraiek, baina isilik egon behar izaten zuten.

  • Garbriel Nogues Martikorena Soldadu 18-24 urte izan zituen bitartean

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Anaia preso hartu zuten kontzentrazio-esparruan. Gabrielek urte eta erdi eman zuen frontean erreketeekin. Gerra bukatu zenean, ordea, soldadutzara deitu zuten berriro. 18-24 urte izan zituen bitartean, soldadu egon zen Gabriel.

  • Garbriel Nogues Martikorena Gerra amaiera eta soldadutzaren hasiera

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Ebroko frontea bukatu zenean, Katalunia aldera eraman zuten Gabrielen batailoia; hura bukatu zenean, Toledoko frontera eraman zituzten. Han bukatu zen gerra, baina beste lau urte eraman zituzten soldadutzara, erreserban egoteko.

  • Garbriel Nogues Martikorena Biziraupena helburu

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Trintxeran zeudela, bizirik irautea zuten helburu. Katalunian, Manresara sartu zirenean, hotz izugarria egiten zuen, baina pasa egin zuten.

  • valentina yeregi Abadiñotik Bilbora; sirenak eta bonbak

    Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria

    Abadiñotik Bilbora joan ziren. Jende asko zegoen batera, eta handik beste etxe batera eraman zituzten. Bitartean, senarra ospitalean. Bonbardaketak. Sirenak jotzen zuenean, etxe azpira korrika.