Borroka
-
Lekeitioko frontea
Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta
Lekeitioko frontean, gauetan " escuchan" egon behar izaten zuten. Bertan bizitakoak gogoratzen ditu. Sasoi hartan ere "entxufau" asko zegoela dio, gauza bat esan eta beste bat egin.
-
Lekeitioko frontetik Bilbo eta Otxandiora
Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta
Lekeitioko frontean zeudela, Bilbora joateko deitu zieten, eta handik Otxandiora joan ziren. Otxandio aurreko egunetan bonbardatu zuten. Oletar asko ere bazeuden euren artean. Otxandiotik Oletara joan ziren eta handik Urkiolamendira. Batailoia berriro osatu behar izan zuten, bajak zirela eta, Lekeitiora joan aurretik.
-
Lekeitiotik ihesi
Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta
Lau batailoi zeuden kostan, eta Francoren aldekoek Trabakutik Iruzubietara nahi zuten pasatu. Han harrapatuz gero, preso hartuko zituzten. Baina eurek alde egin zuten eta Gernikako bonbardaketa osteko egunean pasatu ziren Gernikatik Mundakarako bidean.
-
Batailoian pasatako bizipenak
Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta
Kostan zebiltzan hiru batailoi justu-justu libratu ziren. Beraien konpainiako azkenak Reinosaraino joan ziren, Picos de Europa ingurua zurituta zegoen. Erasoa Palentzia aldetik zetorren. Komunista batzuek Julian harrapatu zuten faxista zelakoan, eta justu-justu libratu ei zen heriotzatik; gertatutakoa kontatzen du.
-
Komunisten batailoia eta abertzaleena
Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta
Solluben komunistak ere bazeuden. Gogorrenak eurak zirela dio, EAJ-PNVkoak. Durangon komunisten batailoia zegoen, Malatesta batailoia.
-
Gerra garaiko kontuak: bonbardaketak, frontea...
Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921) Maximo Lezeta Madinabeitia (1917) Eskoriatza
Gerrako kontuak. Hegazkinen kearen pean. Soldadutza Huescan, Teruelen. Gerraren gogortasuna. Gerran zauritutakoa; sendatu zenean, berriz frontera. Somosierra. Etsaien hegazkinak.
-
Gerrako kontuak: Teruelgo ofentsiba
Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921) Maximo Lezeta Madinabeitia (1917) Eskoriatza
Bertakoak non ezkutatu ziren. Teruelgo ofentsiba. Hildakoak inguruan.
-
Gerrako kontuak: trintxerak Apotzaga auzoan
Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921) Maximo Lezeta Madinabeitia (1917) Eskoriatza
Trintxerak Apotzaga auzoan. Milizianoek alde egin zuteneko kontakizuna. Babeslekuak; txabolak. Toponimia. Erreketeak, milizianoak.
-
Gerran zubia bota eta etxez aldatu ziren
Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa
Gerra denboran, etxe ondoko zubia bota egin zuten eta beste aldera pasatu ziren, lehengusu-lehengusinen etxera. 9 ume batu ziren bertan helduekin batera. Nazionalek herria hartu zutenean sartzen ikusi zituzten.
-
Emakume soldaduak
Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa
Soldaduz jantzitako emakume asko ikusi zituen Ondarroan Gerra Zibilean. Fusil asko ikusten zituzten. Herria hartu zutenean, gainerakoak etxean ezkutatuta egon ziren beldurrez.
-
Euskaraz hitz egitearren, arazoak soldadutzan
Joxe Lizarralde (1917) Elgoibar
Euskaraz ari zirelako, ia beste batailoi batekoak akabatu egin zituen. Komandanteak bakoitza bere lekuan jartzeko agindua eman zuelako salbatu ziren.
-
Anaiak elkarren kontra gerran
Dionisio Txurruka Arozena (1920) Elgoibar
Frontea zazpi hilabetean egon zen Kalamuan. Erreketeak alde batetik etorri ziren eta milizianoak bestetik; Arrate aldetik Elgoibar aldera tiroka aritzen ziren. Anaiak anaien kontra ibili ziren gerran. Elgoibarren hil ere jende asko hil zen.
-
Gerrara deitu zuteneko bizipenak
Pedro Joxe Artetxe Egia (1916) Iñaxi Zendoia Oregi (1914) Elgoibar
22 urterekin gerrara joatea tokatu zitzaion. Gerrarako deitu zuteneko bizipenak. Donostiara joan ziren Lauzirika eta biak, eta handik Segoviara joan behar zutela esan zieten.
-
Gerra denborako ibilerak; Espainian batetik bestera
Pedro Joxe Artetxe Egia (1916) Iñaxi Zendoia Oregi (1914) Elgoibar
Donostian zeudela, gerrara joateko data aurreratu zieten eta ezer gabe harrapatu zituzten. Dirurik ere ez zuten. Berarekin zegoen lagunak ezagun bati dirua eskatu zion, eta hala joan ziren Segoviara trenez, etxekoen ezjakinean. Han egun batzuk egin eta mugitzen hasi ziren: Leon, Asturias... Teruel inguruan zauritu egin zuten. Hasieran, Gipuzkoara ekarri behar zuten, baina zauritu asko sartu zen eta Zamorara eraman zuten. Sendatu zenean, Ebrora, eta handik Bartzelonara. Bere laguna eta bera Segovian banandu ziren eta Bartzelonan elkartu ziren berriz lizentziatzerakoan.
-
Ezkondu eta urtebetera senarra gerrara
Teodora Arakistain (1907) Elgoibar
Ezkondu eta urtebetera, Teodoraren senarra ere gerrara joan zen, bera ume txikiarekin utzita. Aurretik soldadutza marinan egin zuen beste bi urtez. Gerrara joan zen eguneko kontuak. Gutun bidez jasotzen zuten haren berri.
-
Karakatetik ikusi zuten nola bonbardatzen zuten Eibar
Pedro Barrutia Mendikute (1920) Elgoibar
Eibar bonbardatu zutenean Karakatetik egon ziren begira, belar-meta atzean ezkutatuta. Elgoibarren ere kanoikadak bota zituzten; non lehertu ziren. Gerra denborako bizipenak.
-
Erreketeekin kanpandorrean
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Imanol Mendikute Elorza (1927) Elgoibar
Fronteak 7 hilabete egin zituen Elgoibarren, eta apirilean Eibar hartu zuten. Imanolek 9-10 urte zituen eta kanpandorrean egoten zen erreketeekin. Mapa bat zuten erdian eta hegazkinak nondik zetozen begiratuta jakiten zuten erreketeek euren aldekoak ziren ala ez. Hegazkin bati "el abuelo" deitzen zioten.
-
3 urtez Espainiako gerratean
Benito Arin Eizagirre (1916) Ordizia
3 urte pasa zituen gerran eta Espainia osoan zehar ibili zen. Herritarrak eta euskaldunak izan zituen gerrako lagunak; batzuk izendatzen ditu. Gosea pasa zuten arren, etxetik jasotzen zuten zerbait. Gutunak idazten zizkieten etxekoei erdaraz.
-
Gerra denboran, etxe batetik bestera ihesi
Trini Munduate Altuna (1913) Ordizia
Gerra denbora gutxian pasa zuten. Bonba batek hildakoa aipatzen du. Triniren etxe ondoan kanoia jarri zuten eta handik beste etxe batera joan ziren, mendi aldera. Azken honetan bonba etxe barrura sartu zenekoa kontatzen du.
-
Gerrako momenturik gogorrenak
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Gerrako pasarterik gogorrenak: Gernikako bonbardaketa; anaiaren berririk gabe egotea...


